Zelula ostalaria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Birusak: Birusak zenbait irizpide erabiliz sailkatzen dira. Gehien onartzen dena birusen azido nukleiko motan oinarritutakoa da, eta, horren arabera, DNA eta RNA birusak ditugu. Azido nukleikoa kate bikoitzekoa edo bakunekoa izan daiteke, eta RNA bada + edo -. Irizpide horren arabera, 6 talde handitan banatzen dira.


Sailkatzeko beste irizpide batuk bildukia izatea edo ez eta kapsidaren forma dira. Horren arabera, kapsida helikoidaleko, ikosaedrikoko eta konplexuko birusak egongo lirateke.

Zer organismo motatako zelulen bizkarroi diren kontuan hartuta ere sailkatzen dira: landare birusak, animalia birusak, animalia birusak eta birus bakteriofagoak (bakterio kutsatzaileak).


Birusen zikloa: bi ziklo daude, litikoa eta lisogenikoa

  • litikoa: Birusa zelula ostalarian finkatu  behar da eta gero DNA edo RNA sartu. Axido nukleikoaren erreplikazioa gertatzen da ondoren, gero estaldura biraletako proteinen sintesia gertatzen da, eta azkenik lisi zelularra eman eta birusa askatzen da.

  • lisogenikoa: Batzuetan zelula parasitatzean ez dute zelularen lisia eragiten. Kasu  honetan, birusaen azido nukleikoa zelularen DNAn sartzen da laktantzia egoeran zenbait belaunaldiz egonez. Profagoaren espezie bereko birusak ezin dituzte kutsatu zelula lisogeniko berdinak, une batean profagoa bakterioaren kromosomatik banandu daiteke zklo litikora igaroz.

Erretrobirusak:


Material genetiko modura RNA bakunaren (kate bakarrekoa) molekula bat duten birus talde bat dira erretrobirusak. Zenbait erretrobirus aurkitu dira animalietan eta gizakietan; besteak beste, honako hauek: GIB ospetsua edo hiesaren birusa. Birus horiek kutsatutako zelulak alderantzizko transkriptasa deitzen zaioen entzima erabiltzen du DNA sintetizatzeko, birusaren RNAtik abiatuta. Hasteko, alderantzizko transkriptasak birusaren RNA molekula eredutzat hartuta, DNA kate bat sintetizatzen du; ondoren, kopiatu egingo da, bi kateko DNA ekoizteko. DNA hori, gene eta guzti, kromosoma ostalari batean sartzen da, probirus forman. Birus kutsadura latentzia egoeran egon daiteke hainbat urtetan, birus partikula berriak sortu gabe. Hala eta guztiz ere, latentzia epe horretan, zelula ostalaria banatzen den bakoitzean, zelula kutsatu kopurua areagotu egiten da.

Profagoaren kasuan bezalatsu, indargetutako egoera horretan denbora bat egon ostean, probirusa aktibatu egin daiteke, eta RNA ekoitzi. Ondorioz, zelula utziko duten birionak osatu, eta zelula berriak kutsatuko dituzte.


Entradas relacionadas: