Zelula epiteliala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,08 KB

5.Zelula eukariotak

Prokariotak baino konplexuagoak eta handiagoak


Hiru egitura dituzte:

Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza (hemendik zehar substantzien trukea egin)


  • Zitoplasma: mintz plasmatikoaren eta nukleoaren arteko zatia.

    • Zitosola: barne-ingurune urtsua.

    • Organuluak

    • Zitoeskeletoa

  • Nukleoa:

    • Egitura esferikoa du

    • Material genetikoa dauka

    • inguruan mintz nuklearra du (hemendik nukleoa eta zitoplasmaren arteko substantzien trukea egin)

6.Zelula-Organuluak

Zitoplasman. Batzuek mintza, besteek ez


Zeintzuk?

Mitokondrioa: zelula-arnasketa (energia lortu)


Xixkuak: substantziak metatu, garraiatu edo digeritu. Adb: lisosomak (digestioa egin)


Erretikulu endoplasmatikoa (E.E.)


    • Pikorduna (erribosomak ditu): proteinak sortu eta golgi aparatura garraiatu.

    • Leuna (erribosomik ez): lipidoak sortu.

Golgi aparatua: erretikulutik datozen substantziak pilatu eta prozesatu


Erribosomak: proteinak sintetizatu


Zentrosoma: zitoeskeletoa osatu, zelularen mugikortasuna, zelularen zatiketan parte hartu


Zilioak eta flageloak: zelularen mugikortasuna


Zitoeskeletoa (proteina-harizpiz osatua): zelularen formari eutsi, mugikortasuna erraztu


7.Giza ehunak

Ehuna: funtzio bera betetzen duten zelula espezializatuen multzoa


Histologia: ehunak aztertzen dituen biologiaren atala


Lau mota:

Ehun epiteliala

Ehun konektiboa

Gihar-ehuna

Nerbio-ehuna

Ehun epiteliala

Zelulek poliedro forma izaten dute


Zelulak geruzatan antolatuta egoten dira


Adb:

Epidermisa (larruazalaren geruzarik kanpokoena) osatzen duen ehuna

Izerdi-guruinak (kanpora izerdia botatzen dutenak) osatzen dituen ehuna

Ehun konektiboak

Beste ehunak elkarrekin konektatzen dituzte


Zelulez, zuntzez eta matrize batez osatzen dira


Adb:

Hezur-ehuna

Kartilago-ehuna

Odol-ehuna

Gihar-ehunak

Ehun uzkurkorrak dira (aktinazko eta miosinazko proteina-zuntzen laguntzaz)


Zelula luzanga batzuek osatzen dituzte: miozito edo gihar-zuntzak


Nerbio-ehunak

Organismoan zehar informazioa jaso eta bidaltzen dute


Bi zelula mota:

Neuronak: nerbio-bulkada transmititu.

Zelula glialak: neuronak elikatu eta babestu.


8.Organoak, aparatuak eta sistemak

Organografia: organoen egitura eta morfologia ikertzen duen zientzia


Fisiologia: organoen funtzioa ikertzen duen zientzia


Nutrizio-funtzioan parte hartzen duten aparatuak

  • Mantenugaiak lortzea, gorputzean zehar garraiatzea eta organismoan sortutako hondakinak kanporatzea da haien egitekoa.

    Digestio-aparatua

    Arnas aparatua

    Zirkulazio-aparatua

    Iraitz-aparatua


Entradas relacionadas: