Zelula ehunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,21 KB

  1. 1. Zer da teoria neuronala? Zer ekarpen egin zion horrek teoria zelularrari?

  2. Zientzialari europar batzuen ustez, teoria zelularra ezin zitzaion

 nervia ehunari aplikatu, neuronak sareak osatuz zeudelako

 elkarrekin lotuta. Baina, 1902an, Santiago Ramón y Cajalek

 teoria neuronala formulatu zuen: frogatu egin zuen nerbio-zelulak

 edo neuronak elkarrekin independenteak zirela, eta nerbio-sistemako

 unitate anatomikoa eta funtzionala osatzen zutela. Horrela, Ramón y Cajalek

 balio unibertsala eman zion teoria zelularrari, teoria hori zelula

 guztietarako orokortuta gelditu baitzen.

2. Mikroskopio optikoa. Nola luzatzen dira handitze totalak

Mikroskopio optikoak mila bider inguru handiagotu ditzake

 zelulen irudiak, eta 0,2 landan-ko ahalmen murriztailea dauka. Hiru lente:

- Kondentsadorea, argia laginean biltzen duena

- Objetibo, handiagotzea eta bereizmena eragiten dituena

- Okularra, behatzailearen begitik urbilen egon eta irudia handiagotzen duena,

 bereizmenik eman ez arren, bertan argazki edo bideo-kamerak jar daitezke

Objetiboa x okularra

3. Teoria endosimbiotikoa. Laburtuta (Margulis)

Eboluzio-teoria bat da, zelula eukariotoak zelula prokariotoetatik

 nola sortu ziren azaltzen duena. Adierazten du organismo zelulabakar

 bereizien arteko sinbiosiaren bidez sortu zirela eukariotoetako

 funtsezko hainbat organulu. Sinbiogenesi teoriak dioenez, mitokondrioak

 eta plastidoak  eta beharbada beste organulu batzuk, aske bizi ziren

 bakterioak ziren antzina eta beste zelula baten barruan sartuta geratu

 ziren duela 1.5 mila miloi urte inguru.


Entradas relacionadas: