Zelula aniztasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,99 KB

1.Antolaketa-mailak:


Gizaki batek izan ditzakeen antolaketa-mailak, txikienetik handienera:

Atomoak

  • Izaki bizidunen elementu kimiko edo biomolekulatan daude.

    Adb: karbonoa (C), oxigenoa (O), hidrogenoa (H), nitrogenoa (N)…


Molekulak

Bi bioelementu edo gehiagoren elkarketak dira: biomolekulak


Organuluak

Funtzio jakin bat betetzen duten zelula-egiturak dira, biomolekulak elkarrekin lotzean sortuak.

Adb: mitokondrioak

Zelulak

Bizia duten egitura eta organulu multzoak dira


Ehunak

Jatorri eta funtzio bereko zelula espezializatuz osatuak.

Adb: hezur-ehuna, gihar-ehuna, nerbio-ehuna…


Organoak

Funtzio jakin bat betetzen duten zenbait ehunez osatuak.

Adb: giharrak, hezurrak, giltzurrunak, bihotza…


Sistemak eta aparatuak

  • Bizi-funtzio bat betetzen duten organoen multzoa

    Antzeko organoak direnean: sistema (adb: gihar-sistema)


    Organo desberdinak direnean: aparatua (adb: lokomozio-aparatua)


Organismoa

Aparatuz eta sistemaz osatuta dagoen izaki biziduna, bizi-funtzio guztiak bete ditzakeena


2.Izaki bizidunen konposizio kimikoa:

  • Bi eratako biomolekulak:

    • Biomolekula ez-organikoak: materia bizidunean nahiz bizigabean.

      URA: izaki bizidunen barneko substantziarik ugariena (%65 inguru)


      GATZ MINERALAK

  • Biomolekula organikoak: izaki bizidunetan bakarrik, karbonotan aberatsak.

    GLUZIDOAK (azukreak)


    LIPIDOAK (koipeak)


    PROTEINAK

    AZIDO NUKLEIKOAK

3. Zelula, izaki bizidunen funtsezko unitatea:

Unitate morfologikoa: izaki bizidunak zelulaz osatuta daude


Unitate fisiologikoa: nutrizio-, harreman- eta ugalketa-funtzioa betetzen dute


Unitate genetikoa: herentziazko materiala dute


Jatorrizko unitatea: zelula bat beste zelula batetatik sortua da


Organismo zelulabakarrak: zelula bakar batez osatutako izaki mikroskopikoak.

Adb: bakterioak, onddoak…


Organismo zelulaniztunak: zelula askoz osatutako izakiak, gehienak makroskopikoak.

Adb: landareak, animaliak…


Zelulen bizi-funtzioak

Harreman zelularra: zelulek beraiei buruzko informazioa bildu eta beste zelulekin komunikatzen dira


Ugalketa zelularra: zelula ama bat zatituz beste zelula batzuk sortzen dira.

Organismo zelulabakarretan: zelulak zatituz beste banako batzuk sortu, gurasoen berdinak


Organismo zelulaniztunetan: zelulak zatituz, organismoko zelula kopurua handitu (banakoa haziz) edo galdutako zelulak berreskuratu.

4.Zelula prokariotak

Antolaketa xumea, zelula eukariotak baino txikiagoak


Hiru ezaugarri nagusi:

Ez dute nukleorik, material genetikoa zitoplasman dago


Erribosomak dituzte, bestelako organulurik ez


Mintz plasmatikoaz gain, zelula-pareta dute.

BAKTERIOAK: izaki bizidun prokariotak

Entradas relacionadas: