Zeintzuk dira txomin agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,78 KB

7.Gaia 1.-XIX. Mendearen azken urteetan bi gertaera bideratu zituzten euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin. Zentzuk?
Hego Euskal Herrian foruen galerak (1876) eta industria iraultzak dakarten egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin bideratuko ditu. Ez da ahaztu behar, bestalde, estaturik gabeko herrien nazionalismoak Europa osoan hartzen ari diren indarra. Giro honek, eragina izango du literatura lanetan, eta lehen puntu azpimarragarrienak mende batetik besterako pasabidean ezagutaraziko dira.

2.-Zer ziren Lore Jokoak?

Euskal letren historian aipagarriak dira Lore Jokoak. Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehendabizi 1853an Lapurdiko Urruñan euskal jai gisa. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan Iparraldeko bertsolariak ziren. 1880tik aurrera Jose Manterola eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat sariketa eratu zituzten, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuin saiakerak ere bidal zitezkeen. Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostiako Euskal Herrian argitaratzen zituzten. Joan Batista Elizanburu, Felipe Arrese Beitia eta Gregorio Muxika izan ziren besteak beste Lore Jokoetako saridunak.

4,-Noiz eta non sortu zen Eusko Ikaskuntza?

Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza dugu famatuena. Pentsaera desberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an, Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean.Euskal munduari dagokion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat. Elkarte honen kezkarik behietako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean. Besteren artean, sortu berriak ziren ikastoletako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko udako ikastaroak eratu, edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu.


5.-Noiz eta non sortu zen Euskaltzaindia? Nor izan zen lehen euskaltzainburua? Eta gaurkoa?


Zenbait saioak porrot egin ondoren, azkenean Eusko Irkaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen, hau ere Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak eta Euskaltzaindia izena jarri zioten.Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion M Azkue abade lekeitarra izan zen 1919 eta 2951 bitartean. Gaurkoa Andres Urrutia da 2004tik.

8.Gaia 1.-Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?

Txomin Agirre ondarroarrak hainbat nobela idatzi zizkigun:
Auñemendiko lorea (1898
) Kresala (1906) eta Garoa (
1912). Lehengo biak bizkaieraz eta azkena, gipuzkeraz.

2.-Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia 66.Orrialdeko testuan?

Garoa nobelan, euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu, ia obra guztia Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du, euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio.

3.-Zein da Mundakak idazlea mende bien zubien? Nolako liburuak idatzi zituen?

Manuel Etxeita . Zahartzaro aldera, euskaraz idazteari ekin zion. Bizkaieraz taxututako eleberriak ditugu. Erraz samarrak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak
. Josetxo (Umezurtz baten historia) eta jaioterri maitia ( Ameriketako emigrazioari buruz)

4.-Zer dela eta ez zuen aurrera egin euskal nobelagintzak 1920tik aurrera mende hasierako bultzada kontuan hartua? Hizkuntza ereduak badauka zer ikusirik?

1923tik 1930 bitartean Primo de Riveraren diktadurak lehortea eragin baitzuen euskal herrietan. Garai hartan nagusitu zen idazkia garbizalea olerkariarekiko baliagarria zen, baian ezin zitekeen izan prosa modernoa moldatzeko.
Usauri (1930)
, Donostia (1933), Uztaro (
1937)

5.-Nolako lanak egin zituen Ebaristo Bustintza Kirikiñok?

XX.Mendeko lehen hamarkadako autorerik irakurrienetarikoaizan zen.. Hainbat aldizkaritarako eta, batik bat, EUZKADI, egunkarirako artikulu labur eta arinak idatzi zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko. Abarrak izeneko bilduma ere idatzi zuen. 

9.Gaia 2.-Nortzuk dira Olerkarien belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana


Garai hartako idazleak Aitzol(Olerti egunak),
Lizardi( Bihotz begietan)
, Lauaxeta( Arrats Beran)
Eta Orixe( Santa Cruz apaiza)
Dira besteak beste.

3.-Eman Lizardiren 3-4 ezaugarri. Zeina lorretako lanak egin zituen Lizardik?

Zarautzen jaio zen arren, Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Legegizona genuen eta Tolosako lantegi bateko gerente heriotzara arte. Gaztaroan erdi galduta zeukan euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Bere garaiko talde euskaltzaleetako langilerik sarituenetarikoa izan zen. Oso gazte hil zen. Gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen. Hizlari gisa ere merezitako ospea bereganatu zuen. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai bere kolore, argi itzal eta soinuekin.. Behetan izotza da nagusi baina gainetan eguzkia jauntzen dago.

6.-Eman Estepan Urkiola Lauaxetaren datu biografiko batzuk. Poesia liburuen izenak eman

Laukizen, Bizkaian jaio zen. Artean ume zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durangon eta Loiolan eginz ituen jesuitetan. Jesusen konpainia utzi eta Bilbora jo zuen, Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egitera. Gutxira sailaren arduradun egin zuten. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari moduan. Gerra etorri zenean, politiko izendatu zuen eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. Orduan atxilotu egin zuten, Gasteizera eraman eta 32 urterekin fusilatu uzten.Bere poesia liburuen artean: “ Bide barrijak” (1931) eta “Arrats Berau” (1935) daude. Ulermenaren aldetik oso gatza zen ulertzeko. Lehenengoa modernoagoa da eta bigarrena herrikoiagoa. Gai berriak tratatu zituen, hala nola, existentzialismoa.

7.-Adierazi Orixeren biografian zure ustez daturik garrantzitsuenak

Nikolas Ormaetxea, gipuzkoarra zen, Orexakoa, baina Nitzin Nafarroan hazi zen. 17 urte bete arte nekazaritza giroan bizi ondoren, goitik behera aldatu zuen bizimodua, beste hainbeste denbora jesuita ikasketak egiten igaro baitzituen zenbta kolegioetan. Euskaltzaindian lan egin zuen eta Euzkadi egunkarian ere bai. Gerra garaian atxilotu zuten Iruñean baina Iparraldera ihes eginz uen eta han Bigarren undu Gerrako arazoak sufritu zituen. Amerikatik ibili eta Hego Euskal Herrira itzuli zen. Donostian hil zen.


10.Gaia 1.-Zeintzuk izan ziren XIX. Mendean nagusitu ziren bertsolariak? Nolako estimazioa zuten gizartean? Eta eskolatuen artean?
“Xenpelar”, Iparragirre eta “Bilintx” eta Iparraldean “Etxahun” eta Oxalde. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan. Karmelo Etxegaraiak haiek kontuetan ez zegoelako inolako baliorik esan zuen. Bertsolarien euskara modernoegia zen puristen belarrietarako eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko.

3.-Eman Txirritaren garaiko bertsolarien egoera. Aipatu hiru izen. Zergatik da hain garrantzitsua Txirrita bere ofizioan?

Bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen XX.Mendeko lehen hamarkadetan. Herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsorako trarteik faltako. Marinel eta baserritarren bizimodu latza sarritan izaten zuten bertsolariek hautagai edo langileen borrokak eta grebak. “Gatzelu” “saiburu” eta “teiliri txiki” dira besteak beste garai hartako bertsolariak. Jose Manuel Lujambio  “Txirritak” ofizioa berstolaritza zuen eta gogoko lanbide horri ez zion hil arte ukorik egin. Husten ez zen gahinbera zeukan buruan, agortzen ez zen etorri eztarian. Ia denean zen ona, bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan…

4.-“Nire andreari testua” Laburbildu frantses euskaldunari gertatutakoa

Ordaindutako bertso bat da eta gizon bateri emazteak nola utzi dion kontatzen da. Emazteak Frantziara alde egiten du frantses batekin maitemindu delako. 

6.-Nola sortu ziren bertsolarien arteko txapelketak? Eta lehen txapeldunak, nortzuk izan ziren?

Hasieran Euskaltzaindiak antolatu zituen eta gero bertsozaleak. Nabarienak, Errepublikaren amaiera aldera Donostian Euskaltzaleek eta Euko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol  eta besteek antolatutako “Bertsolari egunak” izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaleko Poxpolinen antzokian, 19 bertsolariren partaidetzarekin. Ordungoirabazlea“basarrri”, bigarrena Txirrita eta gero Kepa Enbeita izan zen eta gaur egungo Amets Arzallus.


11.Gaia 1.-Nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskarazko literaturgintzari?


Ondorio gogorrak ekarri zizkion. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren; zenbaitek presondegian egon behar izan zuten; beste batzuek, atzerrirako bideari heldu zioten. Gerra denborako penak eta nekeak sufritu zituzten autoreen artean Aitzol eta Lauaxeta dira ezagunenak, fusilatu egin baitzituzten eta agintari berrien erruz, XX. Mendean bultzatutako hainbat lan eta egitasmo ezerezean geratu ziren.

2.-Zeintzuk dira atzerriko literaturaren idazlerik esanguratsuenak. Aipa hiru idazle eta obra

Monzon, Urrundik (1945). Jokin Zaitegi, Galdaketan (1946) Jon Andoni Irazusta, Joañixio (1946)

3.-Zer da Euzko Gogoa? Zer da Euskalduna Iparraldean?

Zaitegik euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena izan zen, 1950ean Guatemalan eratu, zuzendatu eta kaleratu zuen kultura aldizkaria. Frantziatik Ameriketara iritsi berriak ziren “Orixe” era Ibiñagabeitiaren lankidetza zintzoarekin, Guatemalan eta Miarritzen euskera hutsez taxututako aldizkaria izan zen, Euskalduna aldizkariak gora behera batzuk izan arren, liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuten. Kazeta honetako kudeatzaileak kontserbadoreak eta aleman zale samarrak ziren. Horren salaketa zuen Arotzarenak, Euskaldunaren zuzendariak, gerraren bukaeran.

4.-Pierres Lafitte euskal letren buruzagiak egindako lakan ugariak dira. Adierazi garrantzitsuenak

Le basque et la litteratured’expressionbasque  etla Grammaierbasque Euskaldunadebekatu zutenean, Izerria izeneko asterokoa fundatu zuen laffitek haren ordez eta murkust eta bertseipuin sorta publikatu zuen.

6.-Zein izan zen gerraosteko egoera Euskaltzaindia erakundearentzat? Noiz berrantolatu zen?

Gerrak eraso nabarmena egin zion Euskaltzaindiari. Ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-195 ingura arte ez zuen berrantolaketarik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zen 

Entradas relacionadas: