Zeintzuk dira txomin agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,56 KB

8. - PROSAGINTZA LITERARIOAREN LEHEN URRATSAK

  1. Zeintzuk dira Txomin Aguirrek utzi zizkigun nobelak.
    Zein euskalkitan eman zituen?
    Auñamendiko lorea, kresala eta Garoa dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak. Lehenengo biak bizkaieraz idatzita daude eta hirugarrena, gipuzkeraz.

  1. Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? 

Gai nagusiak euskaltzaletasuna eta kristatutasuna dira. Eredu berri bat ematen du, eliz liburuetatik kanpora euskarak ez zuen ordura arte prosaz horrelako oparotasun eta edertasunik ezagutu.

  1. Zein da Mundakako idazlea mende bien zubian? Nolako liburuak idatzi zituen? Jose Manuel Etxeita da idazle mundakarra. Bi liburu idatzi zituen: Josetxo eta Jaioterri maitia. Biak bizkaieraz idatzita daude, erraz samarrak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak.

  1. Nolako lanak egin zituen Ebaristo Bustintza kirikiñoak? Hainbat aldizkaritarako eta, batik bat, EUZKADI egunkarirako artikulu labur, arin eta biziak atondu zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko asmoz. Lan horietako bakar batzuekin Abarrak izeneko bilduma egin zuen eta bera hil eta laster, Bigarren Abarrak.

  1. Zergatik esaten da Jean Etxepare aparteko gizona dela? Adibideren bat eman. 

Haren pentsakera ez baitzetorren bat puntu askotan aldi hartako

euskaltzale gehienek zutenarekin. Bi lantxo dira aipagarrienak:

irakaskuntzaz bata, sexu heziketaz bestea. Orduko

pentsamolderako ausartegiak ziren nonbait, eta liburua erretiratu

Beharrean aurkitu zen egilea


9. - GERRA AURREKO POESIA

  1. Norena da hain ezaguna den "Haurtxo txikia sehaskan dago" kanta? Zer gehiago idatzi zuen egile horrek?Klaudio Sagartzazu “Satarka”rena da. Txinpartak eta Intza

begietan idazteaz gain, poema batzuk itzuli zituen.

  1. Nortzuk dira Olerkiaren belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan bana.

Jose Ariztimuño “Aitzol”- Olerti Egunak sortu.Jose Maria Agirre “Lizardi”-Bihotz-begietan.Estepan Urkiaga “Lauaxeta”-Arrats beran eta Bide barrijak. Nikolas Ormaetxea “Orixe”-Santa Cruz apaiza dira Olerkarien belaunaldikoak.

  1. Eman Lizardiaren 3-4 ezaugarri. Zeina lorretako lanak egin zituen Lizardik?  Zarautzen jaio arren, Tolosan eman zituen bere bizitzako urterik gehienak. Legegizona zen eta Tolosako lantegi bateko gerentea zen. Propaganda eta antolamendurako aparteko dohainak erakutsi zituen. Gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen. Prosa eta antzerkia landu zituen baina poesian lortu zituen emaitzarik onenak.

  1. Biotz-begietan eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak. Bi ildo nagusi lantzen ditu: natura eta egoera afektiboa. Naturaz ari denean, izadia eta kutsadura kontrajartzen ditu. Egoera afektiboaz, bizitzea egokitu zitzaion une historikoaren lekukotasuna eskaintzen digu bere egoera emozionalak isladatuz.

  1. Eman Estepan Urkiaga Lauaxetaren datu biografiko batzuk. Lauaxetaren poesia liburuen izenak eman. Laukizen, Bizkaian, jaio zen Estepan Urkiaga “Lauaxeta” (1905-

1937). Mungiara joan zen bizitzera familiarekin, ikasketak Durangon eta Loiolan eginez. Orixerekin batera EUZKADI egunkarian lan egin zuen eta sailaren arduraduna izan zen. Asko nabarmendu zen Errepublika garaian kazetari eta hizlari legez eta komisario politiko izendatu zuten. Bizkaiko frentean zegoela atxilotu zuten eta Gasteizen fusilatu.

Bi poesia lan idatzi zituen: Bide barrijak eta Arrats Beran.

  1. Zer ekarpen egin zion Jose Ariztimuño Aitzolek euskal poesiari?  

Nabarmentzekoa da Olerti Egunak eratu zituela beste euskaltzalebatzuen laguntzarekin. Izan ere, jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari.


Entradas relacionadas: