Zeintzuk dira txomin agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,85 KB

*Zer ziren Lore Jokoak? Zer egiten zen Lehiaketetan saritutako lan onekin? Aipatu Lore Jokoetan saritutako hiru idazle.

Euskal letren historian aipagarriak dira Lore Jokoak. Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehendabizi 1853an Lapurdiko Urruñan euskal jai gisa. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan Iparraldeko bertsolariak ziren. 1880tik aurrera Jose Manterola eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat sariketa eratu zituzten, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuin saiakerak ere bidal zitezkeen.

Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostiako Euskal Herrian argitaratzen zituzten. Joan Batista Elizanburu, Felipe Arrese Beitia eta Gregorio Muxika izan ziren besteak beste Lore Jokoetako saridunak.

*Zer izan zen Euskaltzaleak elkartea? Aipatu Euskaltzaleetako bazkide porrokatuenaren ametsa.

Primo de Riveraren diktaduran, 1926an, Elgoibareko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Garai hartako idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Honela jaio zen Euskaltzaleak elkartea; bazkide gutxirekin lehengo hiruzpalau urteetan; 1930tik aurrera ordea, indar handia hartu zuen eta II Errepublikan 2000kidetik gora izatera iritsi ziren. Euskara hutsezko egunkaria plazaratzeko izan zen bazkide porrokatuenaren ametsa: Lizardirena.

*Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen?

Txomin Agirre ondarroarrak hainbat nobela idatzi zizkigun:
Auñemendiko lorea (1898
) Kresala (1906) eta Garoa (
1912). Lehengo biak bizkaieraz eta azkena, gipuzkeraz.

*Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia 66.Orrialdeko testuan?

Garoa nobelan, euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu, ia obra guztia Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du, euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio.

7-Zergatik esaten da Jean etxepare aparteko gizona dela?Adb bat eman

Jean Etxepare “MIRIKUA”. Medikua eta garaiko kultura europarra ezagutzen zuen. Haren pentsakera ez zetorren bat puntu askotan aldi hartako euskaltzale gehienek zutenarekin

*“Izotz-ondoko eguzkia” Azaldu naturaren irudia.

Bizitza azkar doan moduan aberriaren irudia ere arin aldatuko da. Udaberriaren esnaera abestean euskararen egoera datorkio burura. Behetan izotza da nagusi baina gainetan eguzkia jauntzen dago.

*Eman Estepan Urkiola Lauaxetaren datu biografiko batzuk. Poesia liburuen izenak eman.

Laukizen, Bizkaian jaio zen. Artean ume zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durangon eta Loiolan eginz ituen jesuitetan. Jesusen konpainia utzi eta Bilbora jo zuen, Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egitera. Gutxira sailaren arduradun egin zuten. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari moduan. Gerra etorri zenean, politiko izendatu zuen eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. Orduan atxilotu egin zuten, Gasteizera eraman eta 32 urterekin fusilatu uzten.

Bere poesia liburuen artean: “ Bide barrijak” (1931) eta “Arrats Berau” (1935) daude. Ulermenaren aldetik oso gatza zen ulertzeko. Lehenengoa modernoagoa da eta bigarrena herrikoiagoa. Gai berriak tratatu zituen, hala nola, existentzialismoa.

*Eta gure Urretxindorra? “Euzkera maitagarria”. Nola ikusten du euskara?

Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen, eta puristen euskara garbia erabili arren, entzulegoarentzat errez heltzen zen. Beren ustez, hizkuntza denak ikasi behar dira garrantzitsuak direlako baina euskarari eman behar zaio lehentasuna.

*Eta bertsoak inprentan ez ezik, airean ere zabaldu ziren. Azaldu Lekuona era Makazagaren ekimenak.

Makazaga inprimatzailea izan zen. Hamaika kanta paper idatzi zituen. Bertsolariya izeneko aldizkarian idazten zuen. Lekuonak, bertsolaritzari garrantzia handia ematen zion.

*Zer da Euzko Gogoa? Zer da Euskalduna Iparraldean?

Zaitegik euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena izan zen, 1950ean Guatemalan eratu, zuzendatu eta kaleratu zuen kultura aldizkaria. Frantziatik Ameriketara iritsi berriak ziren “Orixe” era Ibiñagabeitiaren lankidetza zintzoarekin, Guatemalan eta Miarritzen euskera hutsez taxututako aldizkaria izan zen, Euskalduna aldizkariak gora behera batzuk izan arren, liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuten. Kazeta honetako kudeatzaileak kontserbadoreak eta aleman zale samarrak ziren. Horren salaketa zuen Arotzarenak, Euskaldunaren zuzendariak, gerraren bukaeran.

Entradas relacionadas: