XX. mendeko krisialdiak, totalitarismoak eta abangoardiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,58 KB
Depresio Handia (1929)
New Yorkeko burtsaren 1929ko crack-ak krisialdi ekonomiko larria eragin zuen mundu osoan.
1929ko krisialdiaren jatorria
Krisialdiaren kausa nagusiak hauek izan ziren:
- Gainekoizpena: Lehen Mundu Gerraren ostean, soberakinak pilatu ziren.
- Espekulazioa: Akzioen balioa ez zetorren bat enpresen irabazi errealekin.
1929ko urriaren 24an, ostegun beltza deritzonean, burtsak porrot egin zuen.
Depresio Handia eta haren hedapena
Bankuek hondoa jo zuten eta langabezia izugarri hazi zen. Krisialdia mundu osora hedatu zen:
- AEBk inportazioak murriztu zituen, Latinoamerikako herrialdeak kaltetuz.
- AEBko bankuek Europako inbertsioak erretiratu zituzten, Alemanian eta Austrian porrotak eraginez.
Krisialdiaren aurkako neurriak: New Deal
1933an, Franklin D. Rooseveltek New Deal programa abiarazi zuen:
- Herri-lanetan inbertitu zuen enplegua sortzeko.
- Nekazariei diru-laguntzak eman zizkien ekoizpena doitzeko.
- Lan-baldintzak hobetu eta finantza-sistema berregituratu zuen.
Italia Faxista
Faxismoaren oinarri ideologikoak
Benito Mussolinik 1921ean sortu zuen Alderdi Nazional Faxista. Ezaugarri nagusiak:
- Demokraziaren eta komunismoaren aurkako jarrera.
- Gizabanakoa estatuaren mendean jartzea (duce-aren gidaritzapean).
- Indarkeriaren eta propaganda masiboaren erabilera.
- Ekonomiaren kontrola (autarkia) eta militarismoa.
Diktadura baten sorrera
1922ko Erromarako ibilaldiaren ondoren, Mussolinik boterea eskuratu zuen. 1925etik aurrera, diktadura ezarri zuen, oposizioa ezabatuz eta OVRA polizia politikoa sortuz.
Nazismoaren jatorriak
Hitler eta alderdi nazia
Adolf Hitlerrek NSDAP alderdia gidatu zuen. 1923ko estatu-kolpe saiakeraren ondoren, Nire borroka liburua idatzi zuen, nazismoaren oinarriak ezarriz:
- Arrazismoa eta antisemitismoa: Juduak alemaniarren zorigaitzen erruduntzat jotzea.
- Arraza arioren nagusitasuna: Beste herrien gainetik gailentzea.
- Bizi-espazioaren teoria: Lurraldeak konkistatzeko beharra.
1933an, Hindenburg presidenteak Hitler kantziler izendatu zuen.
SESBen sorrera (1922-1929)
Politika Ekonomiko Berria (NEP)
1921ean ezarria, ekonomia berreraikitzeko neurriak hartu ziren: nekazaritza eta merkataritza askatasun mugatua izan zuten, baina estatuak sektore estrategikoak kontrolatzen jarraitu zuen.
SESB: Estatu berria
1922an SESB sortu zen. 1924ko konstituzioak Sobiet Gorena ezarri zuen botere legegile gisa, baina benetako kontrola Alderdi Komunistaren (KPSS) esku zegoen.
XX. mendeko artea eta abangoardiak
Arkitektura eta eskultura
Arrazionalismoa eta funtzionalismoa nagusitu ziren (Le Corbusier, Bauhaus). Eskulturan, material berriak (hormigoia) eta abstrakzioa erabili ziren (Brancusi, Chillida).
Pintura-abangoardiak
- Espresionismoa: Larritasun existentziala.
- Kubismoa: Forma geometrikoak eta ikuspuntu anitzak.
- Fauvismoa: Kolorearen autonomia.
- Dadaismoa: Balio tradizionalen arbuiatzea.
- Arte abstraktua: Elementu figuratiboen ukapena.
- Surrealismoa: Ametsak eta subkontzientea.
- Futurismoa: Dinamismoa eta abiadura.