XX. mendeko historia: Krisia, Faxismoa eta Totalitarismoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

1. Kontzeptu nagusiak

Gainekozpena

Lehen Mundu Gerran parte hartu ez zuten herriek gerrarako bideratu zuten beren ekonomia. Gerra amaituta, herrialde guztiek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten, eta horrek soberakinak eragin zituen.

Espekulazioa

Enpresek eta partikularrek bankuen maileguak eskatu zituzten burtsan inbertitzeko. Hala ere, enpresek arazoak izan zituztenean, akzioen balioak ez zuen bat egiten enpresek lortutako irabaziekin.

New Deal programa

1933an AEB-ko presidenteak ezarritako programa. Neurri batzuen bidez (herri-lanetan inbertitzea, nekazariei diru-laguntzak ematea, lan-baldintzak hobetzea eta finantza-sistema berregituratzea) kontsumoa igotzea zuen helburu.

SESB

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1922an jaiotako errepublika federazioa.

Sobiet Gorena

Sobietar Batasunaren botere legegile nagusia zuen instituzioa.

Gosplana

Estatuak ekonomia planifikatzeko sortutako erakundea. Plan bakoitzak 5 urteko iraupena zuen.

Koljosa

Kooperatiba gisako kolektibo handiak.

Sovjosa

Soldatapeko langileak erabiltzen zituzten estatuko landatxeak.

2. 1929ko crack-a eta Depresio Handiaren ondorioak

1929ko urriaren 24an, Ostegun Beltzean, New Yorkeko burtsan akzioak saldu ziren, balioa galduz. Ondorioz, enpresek eta inbertitzaileek porrot egin zuten: bankuek itxi zuten, enpresa askok jarduera eten zuten eta langabezia izugarria izan zen.

3. Faxismoaren ezaugarri ideologikoak

  • Demokraziaren eta komunismoaren aurkako jarrera.
  • Gizabanakoa estatuaren mende jartzea.
  • Alderdi politiko bakarra.
  • Indarkeriaren erabilera eta militarismoa.
  • Masa-hedabideen (irratia) eta propagandaren monopolioa.
  • Ekonomia estatuaren kontrolpean jartzea eta balio nazionalak goraipatzea.

4. Mussoliniren boterera iristea

Faxismoak indarkeria erabili zuen desordena sozialari aurre egiteko (Atorri beltzak). Hauteskundeetan emaitza eskasak lortu zituztenez, taldeak osatu eta Erromako ibilaldia antolatu zuten. 1923tik aurrera, diktadura ezarri zuen.

5. Hitler eta Alderdi Nazia

NSDAP eta Municheko Putsch-a

20ko hamarkadan, Adolf Hitlerrek Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP) eraberritu zuen. 1923an estatu-kolpe bat eman zuen, baina porrot egin zuen. Kartzelan zegoela, Nire borroka (Mein Kampf) liburua idatzi zuen.

Hitler kantziler izendatzea

1932ko azaroko hauteskundeetan alderdi naziek boto gehien jaso zituzten, baina gehiengo absoluturik gabe. Presidenteak, kontserbadoreek bultzatuta, Hitler kantziler izendatu zuen 1933ko urtarrilean.

Hitlerren totalitarismo nazia

Boterea eskuratzean, alderdi politiko guztiak debekatu zituen. Labana Luzeen Gauean alderdiko etsaiak hiltzeko agindua eman zuen. Arrazaren purutasuna lehenetsi zuen eta ekonomian autarkia lortzea izan zen helburu nagusia.

6. Stalinen diktaduraren ezaugarriak

  • Nortasunaren gurtza: Stalinen irudia goraipatzea.
  • Alderdi Komunistaren boterea: Erabateko kontrola.
  • Izua: Aurkaritza isilarazteko errepresioa eta kontzentrazio-esparruak.
  • Kulturaren kontrola: Ideologiaren araberako zentsura.

Entradas relacionadas: