XX. Mendeko Filosofiaren Gakoak: Pentsalari Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

Susmoaren Filosofoak

“Susmoaren filosofoak” deitzen zaie, errealitatea azalpen sinpleetatik haratago ulertu nahi dutelako. Haien ustez, gizakiaren pentsamenduaren eta jokabideen atzean indar ezkutuak daude.

Nietzsche, Marx eta Freud

Friedrich Nietzschek gizartea “gaixorik” dagoela dio, moral tradizionalak eta kristautasunak gizakia ahuldu dutelako. Instintuak zapaldu dira (alderdi apolineoa), baina berak bizitza bere osotasunean onartzea defendatzen du (dionisiakoa). Nihilismoak balio absolutuen galera adierazten du, eta horrek balio berriak sortzeko aukera ematen du (baloreen transmutazioa). “Jainkoa hil da” esatean, kanpoko oinarri moralik ez dagoela adierazten du.

Karl Marxek errealitatea ekonomiaren bidez azaltzen du: gizartea jabeen eta langileen arteko borroka da. Egitura politiko eta erlijiosoak aberatsen interesak babesteko daude, eta erlijioa “opioa” da, jendea lasaitzen duelako. Langileak alienatuta daude, bere lanarekin identifikatzen ez direlako, eta plusbalioaren bidez ustiatzen dira. Horren aurrean, iraultza eta komunismoa proposatzen ditu.

Sigmund Freudek dio gizakia ez dela guztiz arrazionala, inkontzienteak gidatzen duelako. Hiru egitura bereizten ditu: zera (instintuak), nia (arrazoia) eta supernia (morala). Gainera, bi indar nagusi daude: Eros (bizitza eta sormena) eta Thanatos (suntsipena).

Laburbilduz, hiru filosofo hauek erakusten dute gizakiaren atzean ezkutuko indarrak daudela: balioak (Nietzsche), ekonomia eta boterea (Marx) eta inkontzientea (Freud).

Kapitalismoaren Kritika eta Politika

Karl Marxen arabera, kapitalismoa esplotazioan oinarritzen da: burgesiak langileen lanari esker aberasten dira, plusbalioaren bidez. Langileak alienatuta daude, eta horren aurrean, jabetza pribatua ezabatzea eta klase gabeko gizartea (komunismoa) sortzea proposatzen du, iraultzaren bidez.

Frankfurteko Eskolak (Adorno eta Horkheimer) dio arazoa ez dela ekonomia bakarrik, baizik eta arrazoia eta kultura ere. Arrazoia kontrolerako tresna bihurtu da (arrazoi instrumentala), eta industria kulturalak (telebista, zinema…) jendea manipulatzen du.

Karl Popperek “gizarte irekia” defendatzen du, estatuaren esku-hartze mugatuarekin eta aldaketa pixkanakakoekin, askatasuna babestuz. Jürgen Habermasek, ordea, estatuaren papera defendatzen du berdintasuna bermatzeko, eta arazoak elkarrizketaren bidez konpontzea proposatzen du (ekintza komunikatiboa).

Hannah Arendtek totalitarismoa aztertzen du: sistema batek gizartea erabat kontrolatzen du beldurra, propaganda eta ideologia bakarra erabiliz. Horren aurrean, pentsamendu kritikoa eta espazio publiko askea defendatzen ditu.

Azkenik, John Rawlsek justizia berdintasun bezala ulertzen du: desberdintasun ekonomikoak onargarriak dira bakarrik okerren daudenentzat onuragarriak badira.

Modernitatea eta Posmodernitatea

XX. mendeko pentsamenduaren oinarrietako bat da, eta Nietzschek mendebaldeko tradizioa eta bere balioak kritikatu eta deseraiki egiten ditu. Egia objektiboa ukatzen du, egia ikuspegi subjektiboen emaitza dela esanez. Morala ere ez da unibertsala, botere-harremanen emaitza baizik.

Michel Foucaultek ere arrazoimenarekiko mesfidantza erakusten du. Zientzia eta medikuntza ez direla neutralak dio, boterearekin lotuta daudelako. Antipsikiatriaren alde agertzen da, eta erakusten du nola gizarteak “normala” eta “anormala” definitzen dituen.

Jürgen Habermasek, ordea, modernitatea defendatzen du. Ilustrazioaren proiektua oraindik indarrean dagoela dio, baina berrikusi behar dela. Arazo nagusia subjektuaren eta gizartearen arteko desoreka da.

Existentzialismoa: Askatasuna eta Izatea

Existentzialismoa XX. mendeko filosofia da, bi mundu gerren ondorengo krisitik sortua. Gai nagusiak dira bizitzaren zentzua, heriotza, askatasuna eta existentzia autentikoa.

Martin Heideggerentzat galdera nagusia “Izatea” da. Gizakia da izatea ulertzeko gai den bakarra. Existentzia eta larritasuna (angustia) lotuta daude.

Jean-Paul Sartrek dio “existentzia esentziaren aurretik doa”: gizakia ez dago aurrez definituta, bere ekintzek sortzen dute. Horrek askatasun osoa eta erantzukizun osoa dakar.

Feminismo Garaikidea

Feminismo garaikidea aurreko mugimenduen bilakaeraren emaitza da, eta Simone de Beauvoir funtsezko pentsalaria da. Bigarren sexua (1949) lanean emakumearen egoera aztertzen du.

Bere ideia nagusietako bat da: “emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da”. Identitatea ez da naturala, sozialki eraikia baizik. Emantzipaziorako, emakumeek subjektu autonomo bihurtu behar dute.

Nietzscheren Moralaren Kritika

  • Balioen aldaketa: Erlijioa eta egia tradizionalak gezurrak direla dio.
  • Moralaren jatorria: Morala ez da betikoa, gizakiak asmatutakoa baizik.
  • Bizitzaren ukazioa: Moral kristaua ahultasunaren seinale da.
  • Egiaren gezurra: “Egia” bizitza ahultzeko eta kontrolatzeko tresna izan da.

Entradas relacionadas: