XX. mendeko euskal olerkigintzaren bilakaera eta gazi-gozoak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Euskal olerkigintzaren gazi-gozoak

Hizkuntzaren, kulturaren eta nazio-nortasunaren galera du ardatz XX. mendeko euskal poesiak.

Gerra aurreko berpizkundea

1936ko gerraren aurretik, Jose Ariztimuño, "Aitzol"-ek, uste zuen herri bereizia izateko beharra herritarren artean errotuko bazen, kulturaren eta poesiaren bitartez baino ezin izango zela lortu hori. Lauaxeta, Lizardi eta Orixeri egokitu zitzaien euskal nortasunaren berpizkundea lortzea, hain zuzen.

Poeta horiek herritarrentzat ulergaitz izan zen poesia sortu zuten. Faxismoaren garaipenak, ordea, porrotera eraman zuen Aitzolen asmoa.

Gerraostea eta erbestea

Urte ilunak iritsi ziren. Euskarazko poesiaren produkzio bakana erbestean hezurmamitzen zen, batez ere Euzko Gogoa aldizkarian. Hizkuntza, kultura eta herria desagertzeko zorian zeudela izan zen olerkietako gai nagusia.

Mirande eta Aresti: bide berriak

Jon Mirandek eta Gabriel Arestik bestelako poesia ekarri zuten. Maitatuak bezain gorrotatuak izan ziren; egun, poeta guztiek aitortzen dute beren eragina.

  • Mirandek erlijioari etsaigotasunetik kantatu zion eta sexuaz idatzi zuen, ordura arte inork ez bezala.
  • Arestik hiritartu egin zuen euskal poesia; euskaldun guztiek ulertzeko poesia idatzi zuen, ahozkotasuna aintzat hartu zuelako.

1964an, frankismopean argitaratutako Harri eta Herri lanaren arrastoaren atzetik ibilitakoa da mendea amaitu arte egindako poesiaren enborra.

Euskararen poetak eta mugarriak

Euskal Pizkundeko hiru olerkari nagusietatik, Lizardiren Bihotz-begietan bildumak eragin du gehien ondorengo olerkigintzan.

Gerra osteko isiltasuna Telesforo Monzonek urratu zuen Mexikotik 1945ean, Urrundik, bake-oroi lanarekin. 1948tik aurrera, hala erbestean nola Euskal Herrian, hainbat aldizkari sortu ziren: Egan eta Euzko Gogoa.

60ko hamarkadan, esan bezala, Gabriel Aresti eta Jon Miranderen lanak izan ziren mugarri nagusiak. Hurrengo hamarkadan, Ez Dok Amairu musika-taldea sortu zen, euskal kantuaren pizkundea ahalbidetuz.

Argitaletxeek eta literatura-aldizkariek garrantzi handia izan zuten literaturaren hedapenean. Ustela aldizkaria izan zen lehenengoa, eta geroago etorriko zen Susa aldizkaria.

Entradas relacionadas: