XX. mendeko euskal literatura: Mirande, Artze eta Monzon
Jon Mirande: Parisko olerkari probokatzailea
Jon Mirande Parisen jaio eta hil zen (1925-1972). Euskal idazlea izan zen eta XX. mendeko olerkari nagusienetarikoa. 1944an Frantziako Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile lanetan. Euskalki gehienak landu zituen eta euskara batuaren defendatzaile sutsua izan zen. Bere lehen lana 1948koa da, Gernika aldizkarian argitaratua. 1962an euskaltzain oso izendatzeko proposamena egin zioten, baina ez zuen onartu. Euskara idazteari utzi eta 1972an bere buruaz beste egin zuen.
Pentsaera eta estiloa
Euskaltzalea zen, paganismoaren aldekoa; burgesiaren diruzaletasuna eta ideologia ezkertiarra ez zituen gogoko. Filosofo handien jarraitzailea izan zen eta jarrera zirikatzailea zuen. Poesian aipagarria da bere ahapaldien egitura landua, hitzen eta irudien iradokitasuna eta finezia. Bere lanik garrantzitsuena Haur besoetakoa eleberria da.
Joxe Anton Artze: Abangoardia eta txalaparta
Usurbilen jaio zen 1939an. Euskal idazlea eta txalapartaria izan zen, eta Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat. Poesia lanetan abangoardista zen. Mikel Laboarekin elkarlanean letrak idatzi zituen, hala nola Txoria txori eta Gure bazterrak.
Poesia lanak
2013an bi poema-liburu argitaratu zituen: Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza.
60ko hamarkada: Berrikuntza politiko eta kulturala
Testuinguru politikoa
Bigarren Mundu Gerrak sentimendu nazionalista frantsesa sendotu zuen Ipar Euskal Herrian. Estatu frantsesean Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zuten 1958an. Hego Euskal Herrian, Frankoren aginte politiko eta kulturala erabatekoa zen eta frankismoa indarra hartzen hasi zen.
Kulturaren loraldia
Hasieran zentsura ia erabatekoa zen arren, apaiztegiek lan handia egin zuten eta aldizkarien zein argitaletxeen sorrera etorri zen. Garai honetako mugarri nagusiak hauek izan ziren:
- Ez Dok Amairu taldearen sorrera.
- Euskaltzaindian kide berriak sartu ziren eta euskara batua indartzen hasi zen.
- Baionako biltzar nagusian euskara batuaren oinarriak finkatu zituzten.
- Ikastolen sorrera eman zen.
- Gerediaga elkarteak Durangoko Azoka (euskal liburu eta disko azoka) antolatu zuen lehen aldiz.
Telesforo Monzon: Aberriaren olerkaria
Bergaran jaioa, Madrilgo Gorteetako diputatu izan zen. Bergarako udaletxeko zinegotzi, Gipuzkoako Buru Batzarreko buru eta Eusko Jaurlaritzako ministro izan zen Gerra Zibilaren garaian. Branaka aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Euskaltzaindiko kide ere bazen. Bere lehen poesia liburua Urrundik (1945) izan zen. Bere poesia sintetiko eta iradokitzailea da; tonu nostalgikoa eta aberriaren aldeko apologia erabiltzen ditu.
vasco con un tamaño de 2,92 KB