XX. mendeko abangoardia artistikoak: Kubismotik Arkitekturara

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en con un tamaño de 2,66 KB

Kubismoa

XX. mendeko abangoardia-estiloa, 1908an Parisen agertu zen G. Braqueren erakustaldian.

Helburua

Espazioa 3D-n irudikatzeko sistema tradizionala aldatzea. Objektuak analizatu eta oinarrizko forma sinpleetan deskonposatu behar dira.

Ezaugarriak

  • Forma geometrikoak: Nagusitasuna.
  • Tonalitatea: Tonu ilunen erabilera.
  • Perspektiba: Desagerpena.
  • Ikuspegia: Ez dute ikusten dutena marrazten, pentsatzen dutena baizik.

Kubismoaren bilakaera

  • GU (1901-1904): Kolore hotzak (urdina, morea). Gaiak gizarteko errealitatean oinarrituta.
  • GA (1905-1906): Kolore eta tonu argiak (pastelak). Zirkoaren inguruko pertsonaiak.
  • GK (1907-1919): Sakontasuna baztertzen du; irudiak aldi berean aurrera eta albora begira daude. Kubismo analitikoa: elementuak deskonposatzeaz gain, collageak egiten hasiko da.
  • GG (1919-1944): Kubismoaren bilakaera; beste abangoardia batzuekin nahastuko du. Gizarteko errealitatean gehiago parte hartuko du.
  • AG (1945-1973): Pinturaz gain, eskultura, zeramika eta abar.

Surrealismoa

Jatorria mugimendu literarioan dago. Korronte honen jarraitzaileek gizaki berria sortu nahi zuten mendebaldeko kultura zuzentzeko. Irudimenaren eta ametsen mundua irudikatzen saiatu ziren.

Bi joera nagusi

  • Figuratiboa: Errealismoaren eta espresionismoaren eragina.
  • Ez-figuratiboa: Abstraktuaren eta dadaismoaren eragina.

Pop Artea

Espresionismo abstraktuari erantzuna. Joera agresiboa eta kritikoa da, kontsumo-gizartea kritikatzen duena. Publizitatetik, zinematik eta telebistatik hartzen ditu irudiak.

Hiperrealismoa

Errealismo erradikala, AEBetan 60ko hamarkadan sortua. Xehetasunak handitzen eta perfekzioaren sentsazioa bilatzen dute.

XX. mendeko eskultura

  • Formak eta irudiak ez du garrantzirik.
  • Bolumena nagusituko da.
  • Giza irudi ez-figuratiboa.
  • Arazo teknikoak eta material berriak.
  • Eskultore asko pintoreak ere baziren.
  • Lengoaia indibiduala.

XX. mendeko arkitektura

Racionalismoa

Eraikinaren egituraren sinplifikazioa. Dekorazioa baztertu eta bete behar duen funtzioaren arabera eraikia. Gizarte modernoaren behar logikoei erantzuna (argia, higienea...).

Organizismoa

Espresionismo, surrealismo eta futurismoaren eragina. Konplexutasuna defendatzen du. Subjektibotasuna objektibitatearen aurrean eta natura teknikaren aurrean.

Entradas relacionadas: