XX. Mendea. Euskal Literaturaren Pizkunde Espainiako Gerra Aurrean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

XX. MENDEA. EUSKAL LITERATURAREN PIZKUNDEA ESPAINIAKO GERRA AURREAN.

José de Aristimuño “Aitzol” (1896-1936) tolosarrak garai oso bat markatu zuen, garai laburra zoritxarrez, eta Jokin Zaitegi (1906-1979) poetak “Aitzolen belaunaldia” izenez bataiatu zuena.

Garai historikoari begiratzen badiogu, ordea, Errepublika Garaiak (1931-39) ez du soilik une historiko bat adierazten, estetika sortzailea ere kontuan hartuko lukeen bidea izango litzateke berea proiektu politiko-literario baten barruan; idazle gazteen bultzatzaile eta euskal kultur pizkundearen sustatzaile izan zen Espainiako Gerra aurreko hamarkadan (1926-1936).

•Horrela, 1927an Lizardi, Orixe, G. Mujika eta beste batzuekin Euskaltzaleak izeneko elkartea sortu zuen euskal kultura suspertzeko; geroago, hainbat lehiaketa antolatu zituen:

•“Euskal Poesiaren Eguna” (1930-1936),

•“Kirikiño” Saria (1929-1934)

•“Bertsolari Eguna” (1935- 1936)

•Euskal kulturari buruzko Yakintza izeneko aldizkaria eta Donostiako El Día egunkaria sortu zituen; berak egunero-egunero idazten zuen egunkari hartan, euskal kultura berritu, poesia sorkuntza (ahozkoa zein idatzizkoa) zuzpertu eta euskara bera iraunarazi eta babestu beharra aldarrikatuz.

•Betekizun horren barruan nabarmentzekoa da haren La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931) liburua, non Unamuno, P. Baroja eta Ortega y Gasseti eraso egiten baitie, euskararen heriotza iragarri eta nahi zutelako, egokia ez zelakoan mundu modernoko dinamika aberatsari adierazpidea emateko.

•Estaturik gabeko nazioen arazoaz interesaturik, bete-betean uste zuen euskara eta euskal literatura estu-estu lotuta zeudela Euskadiren burujabetzaren aldeko borrokarekin.

Lanei dagokionez, 2 nobela argitaratu zituen: Josetxo eleberria 1909an, argitaratu zuen eta Jayoterri maittia 1910ean. Poema liburu bat ere argitaratu zuen 1913an, Au, ori ta bestia izenburupean. Horrez gain, Josetxo eleberria argitaratu aurretik, 1886an, Amoríos de Juana y Manuel y Lo que es la madre a pesar de los pesares lan autobiografikoa argitaratu zuen. 1915ean, argitaratu ziren Antonio Truebaren ipuin batzuk itzuli zituen ere.

  • Lo que es la madre a pesar de los pesareslana fikzio moldean emandako autobiografia dugu. Berea ez balitz bezala lehen pertsonan kontaturiko Manuelen biografia ematen da, baina esaten da Manuel hori Jose Manuel Etxeita dela. Liburuak autorearen bizitzako arazo bi jorratzen ditu: maitasuna eta nabigazio-bizimodua. Maitasunari dagokionez, liburuak isladatzen du nola hamaika urterekin Juanaz maitemindu zen eta nola konpondu zuen amarekin zuen auzia. Bestetik, nolakoa zen nabigazio-bizimodua kontatzen du.
  • Amoríos de Juana y Manuel lan garrantzitsua da, Josetxo lanaren moldapen fikzionatua baita, nobelan kontatzen diren hainbat eta hainbat pasarte liburu honetan kontatutakoetan oinarritu baititu egileak. Beraz, ezin da erabatean esan Josetxo ohiturazko nobela denik. Benetako tokiak agertzen dira lanean: Habana eta Mexikoko Matanzas.
  • Josetxo 1909.urtean argitaratu zuen Etxeitak. Josetxo ijitoek ostu duten umezurtz baten istorioa da. Ijitoek Josetxo Mundakako etxe zabal batean uzten dute, eta Jose Manuel Etxeitaren biografiari jarraituz, pertsonaiak haren bidea egingo du, herriko neskatxa lirain batekin ezkondu eta ogibidean arrakasta izango du. Nobelaren bukaeran bere benetako familia ezagutuko du protagonistak.
  • Jayoterri maittia, 1910.urtean, argitaratu zuen eta nobelan egileak bigundu egiten du pertsonaien bizitzeko joera. Artzain giroko nobela da hasieran, baina inmigrazioaren gaia tratatzen du ondoren. Ekintzak Mexiko eta Euskal Herriaren artean kokatzen ditu.. Erabili zuen euskara bizkaiera zen.
Azken bi lan hauek argitaratu zituen euskal eleberria bere lehen pausuak ematen ari zenenan, beraz, euskal hizkuntzako generoko lehen sortzaileen bat hartu har daiteke Jose Manuel Etxeita.

Dena dela, autobiografia nobelaren esparru bat hartzen badu ere, onartu beharra dugu Jose Manuel Etxeitaren nobela ulertzeko modua nobela erromantiko eta foiletinarekin loturik agertzen dela. Nobela erromantikoaren aztarnak agertzen baditu ere, ez dira alde batera utzi behar Jose Manuel Etxeitak agertzen dituen esparru errealistak, hala nola, bizi izandakoan oinarrituriko itsasoko pasarteak.

Entradas relacionadas: