XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Larramendi eta Bestelakoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

Sarrera

Aurreko mendean ez bezala, XVIII. mendean Hego Euskal Herriak hartu zuen aurrea literatura-lanetan; Iparraldean, berriz, beheraka hasiko da. XVIII. mendeko lehen hamarkadetan geldo samar aritu zen hegoaldeko euskarazko literatura. Kristau ikasbiderako dotrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Manuel Larramendi jesuitak suspertu zuen apur bat egoera hau. Mendearen erdialdean, euskararekiko jarrera aldarazi zien bere garaikideei. Larramendi hil eta hurrengo urtean, jesuitak atzerriratu egin zituzten. Jesuiten kanporatzea beherakada literario honen arrazoietako bat izan badaiteke ere, ez dugu ahaztu behar mende honetako azken herenean Espainiako agintari borboiek eragozpen handiak jarri zituztela erreinuko hizkuntza ez ofizialetan idatzitako liburuak argitaratu ahal izateko.

Larramendi

Andoaindarra. Jesusen Konpainian egin zituen ikasketak. Salamancan, goi-mailako hizlari eta irakasle izan zen 10 urtez. Karlos II.a erregearen alargunaren aitorle gisa aritu zen eta, harrezkero, heriotza arte, Loiolan kokatu zen, baina ez komentuan sartuta egoteko: makina bat ibilaldi egin zuen Gipuzkoan zehar, sermoigintzan, aholkulari bezala. Hizlari iaio eta zorrotza bazen, idazten ere ez zen kamutsa. Beste ororen gainetik, euskaldunen hizkuntza zuen idazgairik kutunena: euskararen azterketa eta defentsan egin zituen bere ahaleginik behinenak. Ezin aipatu gabe utzi lan historiko, politiko eta autobiografikoak ere badituela.

  1. De la antiguedad y universidad del bascuence en España: euskararen apologia sutsua dugu. Ordurako, han-hemenka, gure hizkuntzaren aurka kanporatzen ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten dien liburua. Tubalismoan sinesten du, euskara Babeleko hizkuntzen nahasmenduen sortutako mintzairetako bat baita eta garai batean penintsula iberiar osoan zehar hedatzen baitzen.
  2. El imposible vencido. Arte de la lengua bascongada: euskararen lehen gramatika dugu obra hau. Horrek erronka bati erantzuten dio: denbora hartako jakintsurik gehienen ustez, euskara ezin zen egokitu gramatika baten arau eta legeetara. Larramendik, euren ustea ustela dela erakutsi nahi die, ekin ahaleginekin garaitu egiten dela erakutsiz.
  3. Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latin: Larramendiren lanik erraldoiena, bi tomotan. Gaztelerazko berba dator lehenik, euskal ordaina ondoren, eta latinezkoa azkenik. Batzuetan, euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean, neologismoak asmatzen ditu. Ez da dena fantasia eta asmakizuna. Larramendik ez zuen euskaraz lan luzerik taxutu. Utzi dizkigun euskarazko puskek, gure hizkuntzan ere idazle handia izan zitekeela frogatzen digute.

Larramendiren eragina

Nabarien bere ordenakide batzuei eragin zien arren, Iparralderaino ere iritsi zen. Egiategiz hitz egitean ikusi genuen bezala. Hurrengo mende osoan ere, idazle askok aitortuko diote berekiko duten zorra. XVIII. gizaldian, bera baino zerbait gazteagoak ziren bi jesuita gipuzkoar izango ditu jarraitzailerik finenak: Kardaberaz eta Mendiburu. Milaka orrialde idatziko ditu euskaraz, batak zein besteak.

Agustin Kardaberaz

Hernaniko semea. Jesuiten ikasketak burutu eta gero, Bilbo, Oñati eta Loiolako egoitzetan bizi izan zen; irakaskuntzan jardun zuen batzuetan, baina batez ere, herriz herri, sermoigintzan. Osasun aldetik makaldu zenean, Loiolako komentuaren inguruan ia irten gabe egon zen hamabi bat urtetan. Orduan idatzi zituen bere euskarazko libururik gehienak. Ez zitzaion zahartzaro lasaia egokitu: jesuitak egotzi egin zituzten eta Kardaberazek Italiara jo behar izan zuen eta hara iritsi eta gutxira hil zen. Kardaberazek moldatu zituen lanik gehienak, bere lanbidearekin zuten zerikusia, hots, misiolaritzarekin. Horregatik, eliz-gaiei idatzi zien batik bat. Dozenatik gora liburu erlijioso utzi zigun: gipuzkeraz, eskuarki, baina bizkaieraz ere bai inoiz. Badu arlo horretatik at geratzen den lan bitxi bat ere: Euskararen Berri Onak. Apaizei eta eskoletako maisuei eskainia da, euskaraz ondo irakurri, idatzi eta hitz egiteko erregelak ikas ditzaten. Larramendiren eragina nabaritzen zaio.

Hegoaldeko antzerkia

Antzerkia ere Iparraldean baino beranduago eta motelago agertu zen Hegoaldean. Hemen ez genuen ezagutu hango herri-antzerkiak mende askotan zehar izandako tradizio aberatsa. Hala ere, zerbaiten aztarnak geratu zaizkigu. XVIII. mendeko aletxo batzuk ezagutzen ditugu. Garrantzitsuenak: Xabier Muniberen El Borratxo Burlado opera irrigarri elebiduna eta Barrutiaren Gabonetako Ikuskizuna. Munibe, Peñafloridako kondea eta Azkoitiko zalduntxo burua zen. Obra honetan, euskara eta gaztelera nahasian darabiltza. Kantatutako pasarteak dira, batez ere, euskaraz daudenak.

Barrutia

Nahiz eta Arabako Aramaion jaio, Arrasaten bizi izan zen bere bizitza osoan. Eskribaua izan zen lanbidez. Teatro-lan bitxi eskuizkribua utzi zigun. Gabonetako misterioa izan arren (Jesusen jaiotza), Arrasate ere sarritan azaltzen zaigu, leku-denbora aldetiko nahasketa arraro samarra baina polita gauzatzen delarik. Hori, grazioso edo barregarriaren papera jokatzen duen pertsonaiaren bitartez lortzen du Barrutiak.

Entradas relacionadas: