XVIII. mendeko euskal idazleak eta kultur mugimenduak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Gipuzkera literarioaren sortzaileak

Larramendi eta bere jarraitzaile batzuei esker, gipuzkera euskalki literario bihurtu zen. Izan ere, Larramendiren bultzadari zor zaio hein handi batean Kardaberaz, Mendiburu eta Lizarraga idazten hastea.

Manuel Garagorri Larramendi (1690-1766)

Adoainen jaio eta Loiolan zendu zen. Erlijio gizona, Palentzian eta Salamancan irakasle jardun zuen. Hizlari trebea, entzule handia lortu zuen Espainia osoan. Sarako Etxeberrik bezala, euskararen apologismoa egin zuen, baina gaztelaniaz idatzi zuen. Polemika eta eztabaida atsegin zituen.

Lan batzuk:

  • De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España: Euskararen apologia.
  • El imposible vencido: Larramendik euskararen gramatika egin zitekeela frogatu zien kontrakoa esaten zuten ikerlariei.
  • Diccionario trilingüe: Euskara, gaztelania eta latina parekatzen zituen hiztegia.

Agustin Kardaberaz (1703-1770)

Hernanin jaio eta Jesusen Lagundian sartu ondoren Loiolan bizi izan zen. Misiolari Gipuzkoan eta Bizkaian. Ospe handia lortu zuen Euskal Herrian, baina Karlos III.ak Jesusen Lagundia Espainako erresumatik kanporatzean atzerrira joan behar izan zuen. Italian hil zen.

Ikerlari batzuen ustez ez zuen estilo distiratsurik. Liburu ugari idatzi eta argitaratu zituen, gehienbat gipuzkeraz. Lan gehienak erlijio-liburuak dira, adibidez, Eusqueraren berri onac.

Sebastian Mendiburu (1708-1782)

Larramendiren jarraitzailea, Oiartzunen jaio zen. Misiolari lanak egin zituen Nafarroan. Sermoilari moduan oso estimatua zen. Jesusen Lagundiaren kanporatzearekin batera Euskal Herria utzi eta Korsikan hil zen.

Gehien landu zuen gaia Jesusen Bihotzaren debozioa izan zen, hau da, erlijioa nagusiki. Goi-nafarreraz idatzi zuen, bere jaioterriari zegokion euskalkian. Hizkera garbia eta estilo zaindua zituen, baina argudiaketen indar-falta egotzi zitzaion. Irakurleen sentimenduak hunkitzen eta haien arreta lortzen bazekien.

Joakin Lizarraga (1648-1735)

Elkanon jaio eta hil zen. Loiolan ikasi eta ziurrenik bertan eskuratuko zuen hizkuntzarekiko zaletasuna. Ezin izan zuen jesuita izan. Elkanora erretiratu eta erretore aritu zen hil zen arte.

Lan ikaragarri zabala egin zuen, baina bizi zelarik ez zuen libururik argitaratu. Ikerlari eta adituei zor zaie bere lana aurkitu eta plazaratzea: Urteco igande guztietaco platicac edo itzaldiac... Bere herriko hizkera erabili zuen, hegoaldeko goi-nafarrera (gaur egun galduta dagoen euskalkia). Lizarragaren testuak dira euskalki horren azken arrastoak. Hizkuntz molde ona zuen. Erlijio-gaiak erabili zituen eta prosaren arloan sailkatzen dira bere idazlan gehienak, eta Bonaparte Printzeari argitaratu zizkion bertso batzuk.

Dramatikaren bideak

Pedro Inazio Barrutia (1682-1759)

Aramon jaio zen. Seme-alaba ugari izan zituen eta Arrasateko eskribaua izan zen hil zen arte, Arrasaten. Lan bakarra: Acto para la nochebuena edo gabonetako ikuzkisuna. Gabriel Arestik aztertu eta literatur balio handikotzat jo zuen.

Erlijio-antzerkia da, eta gaia bekatarik handienak Jesusen jaiotzaren bitartez salbamena lortzen duela da. Testua euskaraz idatzita dago batez ere, baina izenburua, akotazioak eta koroak gaztelaniaz. Kritikoek lanaren originaltasuna azpimarratzen dute, pertsonaiak, tokiak eta garaiak nahasten baitira. Hasieran bi hari daude (Euskal Herria eta Belen), baina gertaerek aurrera egin ahala elkartu egiten dira, hasieran laburbildu dugun tesira iristeko. Oso antzezlan aberatsa da.

Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea eta Xabier Maria Munibe

Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea

Garrantzi handia izan zuen XVIII. mendean. Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak sortu zuen Bergaran 1764an. Kulturarenganako axolagabetasunari aurre egin eta herri-garapenerako baliabideak eskaintzea zuten helburu nagusia. Baliabide materialak eskaintzeaz gain, irakaskuntzari garrantzi handia eman zioten, eta Bergarako Erret Mintegian emaitza bikainak lortu zituzten. Zientziak ikertu zituzten, literatura baztertu gabe, eta idazle ezagunak igaro ziren bertatik.

Xabier Maria Munibe (1729-1785)

Bere lanen artean honako hauek aipatu behar dira:

  • El borracho burlado: opera komikoa gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Gabon-Sariak.

Entradas relacionadas: