XVIII. mendeko biztanleriaren hazkundea eta Industria Iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,3 KB

XVIII. mendeko biztanleriaren hazkundea

XVIII. mendean biztanleriak hazkunde nabarmena izan zuen, batez ere ondorengo faktoreei esker:

  • Elikadura hobetzea: Nekazaritzako hobekuntzei eta elikadura-ohitura berriei esker.
  • Higienearen arloko aurrerapenak: Bai higiene pertsonalean, bai higiene publikoan (kaleak garbitzeko zerbitzuak eta osasungintzako hobekuntzak).
  • Demografia: Heriotza-tasak behera egin zuen eta jaiotza-tasak gora; gainera, epidemiek eta izurriek eragin txikiagoa izan zuten.

Industria Iraultzaren faktoreak Britainia Handian

1. Nekazaritza-iraultza

  • Teknika berriak: Laboreak lau urtean behin txandakatzen hasi ziren (Norfolk Sistema).
  • Tresneria: Burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren eta, aurrerago, makina berriak gehitu zituzten.
  • Egitura aldaketak: Iraultza liberalaren ondorioz, lurrak jabetza pribatu bihurtu ziren eta burgesak lursailak erosten hasi ziren.
  • Abeltzaintza: Erreformak egin ziren eta lurren zati bat ganaduarentzako bazka ekoizteko erabili zen.

2. Pentsaera berri bat

Garai hartako aldaketa sozioekonomikoak bultzatu zituen mentalitate aldaketa sakona.

Entradas relacionadas: