XVII. mendeko aldaketa ekonomikoak eta arte barrokoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,27 KB
XVII. mendeko aldaketak
Aldaketa sakonak gertatu ziren, hazkunde ekonomikoaren oinarri izan zirenak.
- Nekazaritza: Kontinenteko eskualde batzuetan, hala nola Ingalaterran, Herbehereetan eta Italiako iparraldean, nekazaritza-teknikak berritzeko prozesu sakona abiarazi zuten. Laboreak txandakatzeko beste metodo bat jarri zuten eta, lugorriaren ordez, bazka-landareak landatzeari ekin zioten; horrela, abere-azienda nabarmen handitu zuten.
- Industria: Gremioek eragina galdutako Europako eskualdeetan beste ekoizpen-modu batzuk garatu ziren: manufakturak eta etxeko industriak.
- Merkataritza: Ingalaterrak eta Herbehereek merkataritza-konpainiak sortu zituzten. Estatuak eremu jakin batean merkataritzan jarduteko monopolioa ematen zien; adibidez, Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarra eta Ekialdeko Indietako Konpainia Ingelesa.
- Ekonomia: Sistema kapitalistaren oinarriak ezarri ziren eta merkatu-baloreak sortu ziren; esate baterako, Amsterdamgo Burtsa, 1602. urtean sortua. Merkantilismoa metal bitxien metaketaren araberakoa zen: industria nazionala sustatuz eta esportazioak bultzatuz lortzen zen aberastasun hori.
- Gizartea: Industriaren, merkataritzaren eta finantza-jardueren hedapenaren eskutik, burgesia sendotu egin zen.
Arte barrokoaren esanahia
Kontrareformak katolizismoa aldarrikatu zuen protestantismoaren aurka, eta testuinguru horretan sortu zen barrokoa, Eliza katolikoaren boterea erakusteko propaganda-tresna ezin hobea; izan ere, herritarrengan harridura eta zirrara sortzea zen estilo horren helburua.
Absolutismoa hedapen-prozesu betean zegoela, erregeek ere beren boterea adierazteko baliatu zuten barrokoa. Hala, sinbologiaz betetako margolanak eginarazi zituzten lortutako garaipenak erakusteko, eta botere hori islatuko zuten jauregi arranditsuak eraiki zituzten.
Barrokoaren helburua harridura sortzea zen, bere handitasunaren eta eszenografia konplexu eta jorien bidez, baita zirrara sortzea ere, pertsonaien dramatismoaren eskutik eta argi eta kolore-kontrasteak erabiliz; orobat, mugimendua erakustea ere bazen estilo horren xedea.