XVI. mendeko egoera historiko-kulturala eta euskal literatura

Enviado por Anónimo y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

XVI. mendeko egoera historiko-kulturala

XVI. mendean Pizkundea zegoen Europako mendebaldean. Mugimendu kultural honek zientzien aurrerapena, eta literatura, musika eta plastika arteetan berrikuntza ekarri zuen.

Ideologien arteko borroka eta erlijioa

XVI. mendean politika eta erlijioa nahasirik zebiltzan. Hori dela eta, bi mugimendu erlijioso nagusitu ziren:

  • Erreforma protestantea: Alemanian Luteroren eskutik sortutako mugimendua da, gero Europa osoan zehar zabaldu zena. Frantzian Kalbin izan zen burua. Nafarroako erregina, Joana Albretekoa, Kalbinen laguna zen; horregatik bihurtu zen protestante eta, bere lurraldeetan dotrina zabaltzeko asmoz, Joannes Leizarragari Itun Berria itzultzeko eskatu zion.
  • Kontrarreforma katolikoa: Eliza katolikoak erreformaren aurka sortu zuen mugimendua da. Honek Trentoko Kontzilioa (1545-1563) jarri zuen martxan eliz-araubidea berritzeko asmoz.

Gizarte eta ekonomia aldaketak

Gizartea feudaletik burgesera pasatu zen. Erresumen garaia zen eta gizartea mailaka banatuta zegoen. Nafarroako erresuman beaumontar eta agramontarren arteko barne-guda zegoen, eta Bernart Etxepare beaumontarren aldekoa zen.

Ekonomiaren aldetik garapen garaia izan zen:

  • Merkataritza: Burdina eta artilearen esportazioa.
  • Nekazaritza: Ameriketatik artoa ekarri zuten.
  • Arrantza eta ontzigintza: Balea eta bakailaoaren arrantzan garapena egon zen.

Literaturaren loraldia eta inprimategia

Kultura elizjendearen esku zegoen (bakarrik aitoren seme-alabak eskolatzen ziren). XVI. mendea baino lehenago eskuizkribuak urriak eta garestiak ziren, eta batez ere latinez idatzirik zeuden.

Mende honetan, inprimategien laguntzaz, liburuak ugariago eta merkeago bihurtu ziren. Horretarako, herri hizkuntzak (gaztelania, frantsesa, euskara...) lantzen hasi ziren. Garai honetan, hizkuntza batentzat ohorerik nagusiena inprimatua izatea zen.

Euskal literatura idatziaren sorrera

XVI. mendean sortu zen euskal literatura idatzia, Bernart Etxeparek sortu zuen Linguae Vasconum Primitiae olerki liburuarekin. Garai honetakoak izan ziren Joannes Leizarraga eta Joan Perez Lazarraga ere; lehenengo biak apaizak eta hirugarrena aitoren semea. Hirurek erabili zituzten euren lanetan herri hizkuntzak.

Entradas relacionadas: