XV. mendeko aurkikuntzak eta nabigazioaren bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
con un tamaño de 3,1 KB
Europarrek ezagutzen zuten mundua
XV. mendean Europako ezagutza mugatua zen. Bakarrik ezagutzen zuten Europa mendebaldeko muturretik, Afrikako Magreb eta Asiaren ekialdeko lurraldeak (Txina, Korea eta Japonia).
Merkataritza Ekialdearekin
Erdi Aroko Europan oso preziatuak ziren Ekialde Urrunetik ekarritako produktu exotikoak. Merkatariek Zetaren Bidean barna ekartzen zituzten produktu horiek, Konstantinopla Txinarekin lotzen zuten merkataritza-bide sortan barna, alegia.
1453. urtean Zetaren Bidea moztu zen, turkiarrek Konstantinopla konkistatu eta Bizantziar Inperioa hartu zutelako.
Nabigazio aurrerapenak
XV. mendean nabigatzea asko erraztu zen nabigazio-tresnei esker:
- Iparrorratza: Itsasertza bistan izan gabe nabigatu ahal zuten; horrek gauez nabigatzea erraztu eta itsas bidaiak laburtu zituen.
- Astrolabioa eta Koadrantea: Latitudea kalkulatu ahal zen.
- Labainderrak eta Harea-erlojua: Itsasontziaren nabigazio-abiadura neurtzen lagundu zuten.
Portulanoak
Kartografia ere garatu zen. Portulanoak egin zituzten; mapa nautikoak ziren horiek, eta nabigatzaileek kontuan izan beharreko itsasertzak, itsasbideak eta oztopoak irudikatzen zituzten.
Karabela
Beste ontzi batzuk baino arinagoa, seguruagoa eta zama-edukiera handiagokoa zen.
Portugaleko proiektua
Sagresen nautika-eskola bat sortu zen zailtasunei aurre egiteko.
Lehenengo bidaiak
- 1415: Ceuta
- 1419: Madeira
- 1431: Azoreetako uharteak
Indiako bidea
Kristobal Kolon Lisboara joan zen Portugalgo erregeari Ozeano Atlantikoan barna Asiara iristeko bide berri bat proposatzera. 1497an, Vasco da Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik, lau itsasontziz osatuta. Hamar hilabete pasata, espedizioa Indiara iritsi zen. Portugalek Indiako ozeanoan presentzia finkatu zuen. Geroago, 1500ean, Pedro Alvares Cabralek Brasil aurkitu zuen, Indiara joango zen bidaia Afrikatik gehiegi urrundu zelako.
Kolon aurreko Amerika
Espainiarrek Amerikako herri populatuak aurkitu zituzten; herri horiei kolonaurreko herri deritze.
Maiak
Yucatan penintsulan bizi ziren, gaur egungo Mexiko, Guatemala, Belize, El Salvador eta Hondurasko zenbait lurraldetan.
Inkak
Inperio handia sortu zuten, Ande mendietan finkatuta. Buruzagi gorena Inka zen, eguzkiaren semetzat jotzen zutena.
Aztekak
Herri gerrazalea zen, Mexikoko haranean bizi ziren. Menderatutako herriei zergak kobratzen zizkieten eta etsai garaituak sakrifikatu egiten zituzten.
Gizarte eta ekonomia aldaketak
XVI. mendeko krisi demografikoaren ondoren, Europako biztanleria atzera hazten hasi zen XV. mendetik aurrera. Jaiotza-tasak zein heriotza-tasak altuak izaten jarraitu zuten, baina biztanleria pixkanaka hazten joan zen. 1500. urterako, XIV. mendeko Izurri Beltzaren aurreko biztanle-kopurura iritsi zen Europa. Hazkunde hori eragin zuten, besteak beste, izurriteen birulentzia baxuagoak eta elikaduran izan ziren hobekuntzek.