XIX. mendeko iparraldeko idazleak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB

XIX. MENDEA I: IPARRALDEKO IDAZLEAK

SARRERA

1. Azaldu lauzpabost lerrotan iparraldeko egoera soziopolitikoa:

Iparraldean ez ziren azkar eta nabarmen gertatu aldaketak. Industrial garrantzi gutxi zuenez, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuten. Naiz eta eztabaida erlijioso eta borroka ideologikoak izan, eliza indartsu iraun zuen.

2.Egoera orrek zein ondorio ekarri zion euskararen produkzioari?

Euskarazko produkzioaren zati andi bat eliz gizonengandik etorri zen.

PROSA ERLIJIOSOA

3. Zein liburu biurtu da Iparraldeko literatura erlijiosoan klasiko?

Meditazioneak gei premiatsuenen gainean

4. Nork idatzi zuen?

Martin Dualdek idatzi zuen.

5. Frantziako III. Errepublikak zein jarrera erlijioso bultzatzen zuen?

Laikotasuna bultzatzen zuen irugarren Errepublikak estatua eta erlijioa bateratzea antzinako erregimeneko gauza zela uste zutelako.

6. Zein idazlek egin zion aurre jarrera orri?

Lapeirek eta Arbelbidek egin zioten aurre jarrera laikoari.

7.Lapeirek zein liburu idatzi zuen?

Kredo eta Sinesten dut esplikatua

8. Zer pentsatzen zuen Luis Viyasantek Lapeireren lanari buruz?

Lapeireren obra au lapurrera klasikoaren tradizioan lekukorik gabe, badaki egile onek irakurlearekin bat egiten, mezua zuzen eta zeatz adierazten, ideia konplexu samarrak ulergarri biurtzea.

9. Zein liburu idatzi zuen Arbelbidek?

Igandea edo Jaunaren eguna.

10. Zer dio Arbelbideren itzaurreak euskarari buruz?

Sasoi artako apaiz askok gure izkuntzaz zer pentsatzen zuten azaltzen digu: euskara izkuntza bikaina ez ezik, kanpotik datozkigun pentsaera eta oitura gaiztoen kontrako arresi paregabea ere bada.

SAIAKERAK ETA BIOGRAFIAK

11. Nor dugu saiakera arloan aipagarriena? Zer idatzi zuen?

Joan Piarres Duvoisin da aipagarriena. Idazle onek Laborantzako liburua idatzi zuen.

12. Zein da garai artako prosa libururik irakurriena?

Garai artako prosa liburu irakurriena Bi saindu eskualdunen bizitza da.

13. Zeri buruz doa? Nork idatzi zuen?

San Ignazio Loiolakoaren eta San Frantzisko Xabierkoaren bizitza kontatzen du. Obra au Frantzisko Lapitzek idatzi zuen.

IPARRALDEKO NARRATIBA

14. Aipatu iru autore eta beraien obrak.

Aipatu iru autore eta beraien obrak.

1.- Azkonagerreren Ateka gaitzeko oiartzunak.

2.- Duvoisinen Baigorriko zazpi liliak.

3.- Elizanbururen Piarres Adame.

BERTSOGINTZA, IPARRALDEAN

15. Aipatu lau bertsolari nabarmen.

“Etxaun”, Joan Martin iribarren, “Zalduby” eta Joan Batista Elizanburu.

16. Nork antolatzen zituen Lore-jokoak?

Anton Abadiak.

17.Aipatu atzerritik etorritako lau euskalariren izenak:

Francisque Mixel, Louis Lu100 Bonaparte, Wiyien Jan Van Eys eta Julien Vinson.

XIX. MENDEA II: EGOALDEKO IDAZLEAK

PROSA ERLIJIOSOA

1. Noren eraginak esnarazi zuen zertxobait egoaldeko euskal liburugintza?

Manuel Larramendiren eraginak.

2. Nortzuk ekin zioten liburuak publikatzeari Bizkaian zein Gipuzkoan?

Apaizek eta fraideek ordura arte ez bezala ekin zioten liburuak publikatzeari Bizkaian eta Gipuzkoan.

BIZKAIERAZ

3. Aipatu Bizkaian eliz liburuak argitaratzen asi ziren bost idazle eta obra:

-Joan Antonio Mogel, Konfesino ona

-Pedro Antonio Añibarro, Eskuliburua eta Lora sorta espirituala

-Pedro Astarloa, Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak

-Bartolome Madariaga, Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-azpinduba eta Ikaskizunak

-Joan Jose Mogel, Baserritar nekezaleentzako eskolia

4. Zein idazlek izan zuen eragina bizkaiera euskalki literario gisa finkatzeko?

Jose Antonio Uriartek.

GIPUZKERAZ

5. Aipatu XIX. Mendeko gipuzkeraren idazle klasikoenak: (iru idazle eta obra)

-Joan Batista Agirre, Konfesioko eta komunioko sakramentuen gañean erakusaldiak

-Joan Ignazio Gerriko, Kristau-doktriña guztien esplikazioaren saiakera

-Frantzisko Ignazio Lardizabal, Testamendu zarreko eta berriko kondairak

6. Gipuzkoako prosa erlijiosoaren esparruan aparteko tokia merezi duten bi autoreak izendatu:

Felipe Agustin Otaegi beizamarra eta Jose Felix Amundarain zegamarra.

PROSA EZ ERLIJIOSOA

7. Zein da obra interesgarrienetakoa?

Peru Abarka, J. Antonio Mogel Markina Xemeingo erretorearena.

8. Zer kontatzen da obra orretan? Nobela da? Nola kontatzen du?

Ez da nobelara iristen. Baserritar baten eta kaletar baten arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu elkarrizketa luze baten bitartez.

9. Nor da euskal letretan azaltzen zaigun leenbiziko emakume garrantzitsua? Zein da bere obra?

Bizenta Mogel. Bere obra, Ipui onak.

10. Mogeldarrek gipuzkeraz idatzi zituzten fabulak, baina nork idatzi zituen bizkaieraz?

Joan Mateo Zabala frantziskotarrak.

11. Fabulen gaiari jarraituz, nork idatzi zituen iparraldeko euskaraz?

Joan Batista Arxuk zubereraz (La Fontaineren alegia bereziak) eta Leonce Goietxek lapurteraz (Fableak edo alegiak)

12. Zein da askoren ustez garai artako alegia liburu jatorrena?

Fabulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano.

13. Nor izan zen Iturriagaren adiskide mina? Zer idatzi zuen? Zein arlo ezagutzen zuen oso ondo?

Iturriagaren adiskide mina Joan Ignazio Iztueta zaldibiarra izan zen. Dantzen arloa oso ondo ezagutzen zuen, luzaroan dantzari eta dantza maisu izan zen eta. Iztuetak, Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira eta istoria idatzi zuen.

EGOALDEKO BERTSOGINTZA

14. Nor izan zen aldi orretako bertsolaririk ospetsuena?

Frantzisko Petrirena “Xenpelar”.

15. Nork zerabiltzan doinu modernoagoak? Alegia, nork idatzi zuen Gernikako arbola?

Jose Maria Iparragirrek urretxuarrak.

16. Nork ematen die ukipen erromantikoagoa bere bertso sortei?

Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” donostiarrak.

17. Nor zen eta zer idatzi zuen Resurreccion Maria d Azkueren semeak?

Eusebio Maria Azkue lekeitiarra zen Resurreccion Maria d Azkueren semea eta Parnasorako bidea bilduma publikatu zuen.

18.Nor izan zen mende bukaerako bertsogilerik ezagunena?

Felipe Arrese Beitia otxandioarra izan zen ezagunena.

Entradas relacionadas: