XIX. Mendeko Euskal Literatura eta Testuinguru Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,32 KB
XIX. mendea: Testuinguru historikoa
XIX. mendearen hasieran Napoleonen gerrateak izan ziren, eta mende erdialdean bi gerrate karlista gertatu ziren:
- Lehen karlistaldia (1833-1839): Foruen gainbehera ekarri zuen.
- Bigarren karlistaldia (1872-1876): Hegoaldeko foruen abolizioa suposatu zuen.
Foruak ohituren bilduma eta bizimoduaren araubidea ziren Hego Euskal Herrian; legeak ziren, finean. Foruak kentzean, Euskal Herria galtzaile geratu zen, eta horrek protesta giroa eta abertzaletasun-mugimenduaren hasiera eragin zuen.
Ipar Euskal Herrian, Domingo Garat herrialdea bateratzearen alde agertu zen, baina ahaleginak porrot egin zuen. Ondorioz, Iparraldea letargian geratu zen.
XIX. mendeko literatura
Mende honetan bizkaiera oso bizi zegoen, eta etxeko nahiz kanpoko euskaltzale asko zebiltzan lanean.
Joan Antonio Mogel (1745-1804)
Eibartarra zen, errioxar jatorrikoa. Apaiz lanetan aritu zen Markina-Xemeinen.
Obrak:
- Erlijioa: Konfesio eta komunioko sakramentuen gainean erakasteak (1800), Konfesino ona (1803) eta Kristinauaren jakinbidea (1805).
- Filosofia: Pascalen gogamenak (1799, Azkuek argitaratuak Euskaltzale aldizkarian; gogoeta filosofikoak dira).
- Hizkuntzalaritza: Gaztelaniaz idatziak, hizkuntzalarientzat zuzenduak.
- Literatura: Alegiak (1980an argitaratuak, idazle klasikoen alegiak dira) eta Peru Abarka (1802an idatzia, 1881ean argitaratua).
Peru Abarka:
Bizkaieraz idatzia, euskal eleberrien aitzindaria da, baina obrak ez du tramarik ez adierazkortasun narratiborik.
- Kanpo egitura: Sarrera gaztelaniaz du, sei elkarrizketa (mamia) eta zazpigarren elkarrizketa bat (bi apaizen artekoa, mamiarekin loturarik gabea).
- Muina: Maisu Juan kaletar ezjakina eta Peru Abarka baserriko eskolan hezitako gizona dira protagonistak. Gakoa bi munduen arteko jokoan dago (pertsonaien nortasuna, izaera, ohiturak, hizketa-maila, euskarari buruzko oharrak eta baserri-bizimoduaren idealizazioa). Obra bi pertsonaien elkarrizketaren bidez garatzen da.
- Kritika: Kultura-maila nahiko altuko hartzaileentzat da, eta euskal nekazari-mundu jatorraren islatzea da. Elkarrizketek obra arintzen dute, eta estilistika da obraren oinarria. Obra originala da: aurrekaririk gabea, airoso dabil oinarrietan eta orekan.
- Eragina: Rousseauren eragina du (Emilio edo Heziketaz). Bizkaitar idazleetan arrastoa utzi zuen, eta euskal erromantizismoari lotuta dago.
Pedro Antonio Añibarro (1748-1830)
Areatzan jaio zen eta apaiz frantziskotarra izan zen. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen: euskal gramatika, apologia eta debozio-obrak.
- Obrak: Lora sorta espirituala (1803) eta Geroko gero (Axularren Gero lanaren egokitzapena bizkaieraz).
- Estiloa: Prosa argia, laua eta ulerterraza.
Ebaristo Bustinza "Kirikiño" (1866-1929)
Mañariarra, bizkaieraz idatzi zuen. Matematikako irakaslea, euskaltzalea eta idazlea izan zen. Guadalajaran irakasle zebilela, Azkuek deitu zion euskararen alde egin zezan, eta Kirikiño Bilbora joan zen.
- Obra: Abarrak (1918) eta Bigarrengo Abarrak (1930). Gertakari errealak eta ipuinak biltzen dituzte; XIX. mendean Espainian barrena lan bila zebilen euskal mutil gazte baten pasadizoak kontatzen dituzte.
- Kritika: Oso ezaguna izan zen, hizkuntza erraz eta hurbilari esker. Herri-bizkaieraren eredu da, prosa-idazle paregabea eta umore oneko ateraldiak dituena.
Bizenta Mogel (1782-1854)
Azkoitian jaio zen. Euskal literaturako lehen emakumea izan zen, Mogeldarra. Ipuin onak (1804) idatzi zuen; alegia-bilduma bat da, Esopo idazle grekoaren kontakizunak itzuli eta egokituak. Hizkuntza erraz eta atsegina erabiltzen du.
Jean Hiriart-Urruti
Hazparnekoa (Lapurdi), apaiza zen eta Baionako katedralean lan egin zuen. Lapurteraz idatzi zuen, baxenafarreraz aberastuz. 1886an, Agusti Xahok Le Réveil Basque astekaria sortu zuen (euskaraz eta frantsesez, errepublikazale eta antiklerikala). Horri erantzuteko, Eskualdunak sortu zen, eta Hiriart-Urruti izan zen zuzendari eta sustatzailea.
Le Réveil desagertu bazen ere, Eskualdunak aldizkariak aurrera egin zuen. Aldizkari beatoa zen, eta garai batean nazismoaren eta frankismoaren aldekoa. Hasieran ia dena euskaraz zen, eta beranduago euskara hutsean. 1944an Herria-k hartu zuen haren txanda, gaur egunera arte.
Kritika eta estiloa:
Prentsan euskara dotore, heldu eta ulerterraza erabiltzeko gaitasuna erakutsi zuen. Iritzi-artikuluak idatzi, berriak zabaldu eta gogoetak egin zituen, euskararen eta erlijio katolikoaren alde gogor eginez. Idazkera: garbizalekeriaren aurka egiten du; idazkera freskoa, aditz-joko aberatsak eta kaleko hizkeratik hurbilekoa ditu. Euskal idazle famatu askoren sinadurak agertu ziren Eskualdunan (Aranatz, Iriart...).