XIX. Mendeko Artea: Cézanne, Eiffel eta Gaudí

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en con un tamaño de 4,95 KB

Karta-jokalariak (Paul Cézanne)

Paul Cézanne da Karta-jokalariak obraren egilea, 1893. urtean Proventzan egina.

Postinpresionismo estiloko lan hau oihal gaineko olio-pintura da. Gaur egun, Parisko Orsay museoan dago ikusgai.

Koadro honetan bi gizon agertzen dira, aurrez aurre, mahai baten inguruan, eta haien profilak baino ez ditugu ikusten. Koadroan irudizko triangelu bat sor dezakegu jokalarien begiraden eta karten artean. Botila da koadroaren ardatz nagusia. Irudi guztiak forma geometrikoetan oinarrituta daude.

Pintzelkada aske eta tonalitate desberdinek irudia modelatzen laguntzen dute. Argia eszena aldatzeko erabiltzen da. Kolore nagusia okrea da, eta nabarmena da jokalarien jantzietan.

Koadro honek, lehen begiratuan, oso sinplea dirudi; baina, pixka bat aztertuz gero, konplexua dela ikus daiteke, kartetan jokatzean sortzen den tentsioa nabari baita.

Azterketa estetikoa

Esan bezala, postinpresionismoaren barruan kokatzen da. Estilo honek inpresionismoa gainditu nahi zuen.

Cézanne, argiaz gain, gauzen eta pertsonen adierazkortasuna irudikatzeaz arduratu zen.

Postinpresionistek kolore biziak erabiltzen jarraitu zuten, pintzelkada agerikoekin.

Era berean, natura fideltasunez adierazteko gogoa agertuko da, munduari buruzko ikuspuntu subjektiboagoa eskainiz.

Cézannek bere erara interpretatzen zuen errealitatea: bolumena irudikatzeko, errealitatea figura geometrikoetan (esferak, konoak, zilindroak eta kuboak) zatitu zuen.

Aipatzekoa da lan hau ez zela enkargu bat izan, berak hala nahi zuelako margotu zuela baizik.

Eiffel Dorrea

Arkitektura-lan hau Eiffel Dorrea da, Gustave Eiffel ingeniariak diseinatua. Parisen dago, eta XIX. mendearen amaieran amaitu zuten eraikitzen, hiriaren erdigunean. 1889ko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zen, eta burdinazko arkitekturaren barruan kokatzen da.

Eiffel ingeniaria zubi eta bidezubietan aditua zenez, prest zegoen teknika geometrikoen eta material modernoen bidez irtenbideak emateko.

Dorrearen lehen solairuan lau arku ikus daitezke, bidezubietako arku parabolikoen antzekoak. Bestalde, oinarriko arkuak ere ikus daitezke, eraikinaren dekorazio-elementu bakar gisa.

Dorreak 300 metroko altuera eta 10.000 tonako pisua ditu.

Burdinezko habeak eta errematxeak erabili ziren mihiztadura-prozeduraren bidez, eta frantziar igogailu bat jarri zen.

Eiffelen beste lan batzuen artean, Portoko Duero ibaiaren gaineko zubia dago. Hasieran, dorreak inolako erabilgarritasunik eskaintzen ez zuela eta, jendeak zalantzak zituen; baina amaitu zenerako, modernotasunaren ikur bihurtu zen, eta Paris nazio moderno baten irudi bilakatu zen.

Inpresionismoa

  • XIX. mendearen bigarren erdialdean sortu zen, batez ere Frantzian.
  • Arte-kritikariek mesprezuz jarri zioten izen hori, Claude Moneten Inpresioa, eguzki-sentitzea koadrotik hartuta.
  • Aire zabalean margotzeko zaletasuna zegoen, lantegi baten barruan egin beharrean.
  • Paisaia argiaren arabera aldatzen dela ohartu ziren.
  • Argia eta unea (lehen inpresioa) harrapatzeko ahalegina egin zuten: argiaren une zehatza margotu nahi zuten.
  • Kolore garbiak eta osagarriak erabiltzen zituzten, beltza baztertuz.
  • Hala ere, koloreak eta formak ez dira garrantzitsuenak, argiaren efektua baizik.
  • Pintzelkada arin eta solteak erabiltzen zituzten, errealitatearen inpresioa irudikatzeko helburuarekin.

Antoni Gaudí

Güell jauregia eta Vicens etxea bere lehen etapa historizistan eraiki zituen.

Bigarren etapan, historizismoa alboratu eta naturan bilatu zuen inspirazio-iturria.

Milà Etxea (La Pedrera) modernismoaren arkitektura zibilaren lanik garrantzitsuena da:

  • Bi eraikin dira, bi sarrerarekin.
  • Sarrerek rampa-forma dute eta soto batera daramate.
  • Ez dago lerro edo gainazal zuzenik.
  • Adreiluzko eta burdinazko zutabeen gainean eraikita dago.
  • Kokapenaren arabera, material ezberdinak erabiltzen dira.
  • Gaudíren laguntzailerik garrantzitsuena Josep Maria Jujol izan zen.

Bere obrarik ospetsuena Bartzelonako Sagrada Família (Familia Santua) tenplua da.

Arte eta Arkitektura Definizioak

Eklektizismoa:
XIX. mendeko arkitekturan emandako kode artistikoa, non estilo eta material desberdinen arteko nahasketa arrazionala egiten den.
Historizismoa:
XIX. mendeko arkitekturan emandako estilo artistikoa, Arte Ederretako eskoletatik sortua. Iraganeko estiloetan jartzen du arreta, eta hainbat "Neo" estilo sortuko ditu.
Funtzionalismoa:
Arkitektura modernoaren ezaugarri nagusietako bat da, batez ere Chicagoko Eskolarena. Eraikin baten alderdirik garrantzitsuena bere erabilgarritasuna edo funtzioa da, dotoretasunaren eta apainduren gainetik.

Entradas relacionadas: