XIX. Mendeko Aro Berria: Iraultza Sozial, Politiko eta Ekonomikoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB
Garaia: Egoera Sozio-Politiko-Ekonomikoa
XIX. mendea, iraultzen mendea. Europan aldaketa sakonak gertatu ziren, burgesia liberalaren garaipenarekin. Industrializazioak mugimendu ekonomiko, sozial eta nazional liberalak biziagotu zituen. Garraiobide eta komunikabideak hobetu ziren. Iraultza demografikoa gertatu zen. Zientziak aurrera egin zuen. Krisi sozialak ere egon ziren.
Industrializazioa
XIX. mendearen erdialdetik aurrera, teknika eta aldaketa sozialen multzoa gertatu zen. Aurkikuntza zientifiko asko industriaren zerbitzura jarri ziren. Produkzioa igo egin zen inbertsioei eta energia iturri berriei esker (ikatza, petrolioa). Europako iraultza demografikoak oinarri hau izan zuen: medikuntzan, higienean eta elikaduran egindako aurrerapenak. Industria langileek baldintza txarretan lan egin behar izan zuten. Horren ondorioz, sozialismoa, marxismoa eta komunismoa garatu ziren.
Inperialismoa
Frantziak, Britainia Handiak, Alemaniaek, Holandak eta Ameriketako Estatu Batuek koloniak lortu zituzten. Hedapen politiko, militar eta ekonomiko-kulturala gertatu zen kolonien gainean. Oparotasunari esker, lehengai merkeak lortu zituzten. Alde txarra, esklabuak hartu zituzten, eta kultura, hizkuntzak eta erlijioak inposatu zituzten.
Liberalismoa
Burgesiaren ideologia garrantzitsuena izan zen. Erregimen zaharraren aurka egon zen, eta burgesiaren interesak soilik babestu zituen, beste klaseak baztertuz. Librekanbismoaren alde eta interbentzionismoaren aurka agertu zen. Kapitalismoa zuen helburu. Politikan, sistema parlamentarioa defendatu zuen. Sistema indibidualista, arrazionalista, iraultzailea eta kontserbadorea izan zen (aldi berean).
Mugimendu Demokratikoa
Lehenengo borroka sufragio unibertsala lortzea izan zen (Frantzian, 1848an). Batzuek hezkuntza askatasuna, informazioaren hedapena eta zerga berdintasuna defendatu zituzten. Demokraziak askatasuna eta berdintasuna aldarrikatzen zituen guztientzat. Sufragismoaren helburu nagusia emakumezkoen boto eskubidea lortzea izan zen.
Sozialismoa
Langile talde berria sortu zen, Marxen pentsamendua jarraituz. Produkzioaren estatu kontrolpean jartzea defendatu zuten, gizarte osoaren interesak babesteko.
Anarkismoa
Langile talde berria sortu zen, Bakuninen jarraitzaileak. Aginte oro txartzat hartzen zuten, eta haren desagerpenarekin gizarte justua eraiki nahi zuten.
Nazionalismoa
“Estatu bat, nazio bat” zen leloa. Inperialismoaren ondorioz sortu zen, norberaren izaera nazionala gainerakoen gainetik jartzeko joera. Hizkuntza, arraza eta kultura goraipatu zituzten.
Tradizionalismoa
Aurreko mugimenduen aurkakoa zen. Egoera soziala iraultza aurrekora itzultzea nahi zuten. Monarkia eta eliza boterera itzultzea nahi zuten.
Egoera Kultural eta Filosofikoa
Arlo soziokulturalean, Europako sistema liberala mundu demokratikoan zehar zabaldu zen. Nazio bakoitzak konstituzioa idatzi zuen (botere exekutiboa, legegilea eta judiziala). Artean, errealismoaren aurkako jarrerak sortu ziren: inpresionismoa, modernismoa eta erromantizismoa. Pinturan (Van Gogh), literaturan (Tolstoi) eta musikan (Wagner) eragin handia izan zuten. Pentsamenduan, bizitzaren lehentasuna baieztatu zen (bitalismoa). Nietzschek bizitzaren arrazoia bilatu zuen. Comte-ren positibismoa eta Marx-en materialismoa ere garatu ziren.
Korronte Kultural eta Filosofikoak
XIX. mendean analfabetismoaren aurkako borroka hasi zen. Lehen hezkuntza derrigorrezkoa bihurtu zen. Egunkariak ugaldu ziren, kultura hedatuz. Unibertsitateak ere garrantzia hartu zuten.
Erromantizismoa
- Irrazionaltasuna (sentimenduak, irudimena)
- Gizakia eta nazionalitatea
- Naturarekiko ikuspegi organikoa
- Iragana, historia eta tradizioa goraipatzea
- Egiaren sorkuntza gizakiarengan
Positibismoa
Aitzindaria Auguste Comte izan zen. Arrazoi zientifikoa gizakiaren gidaritza ziurra zela defendatu zuen. Zientifikoki frogatutakoa bakarrik zen fidagarria, eta hori soilik hartu behar zen kontuan. Gizateriaren bilakaera hiru arotan banatu zuen:
- Aro teologikoa: Zergatik gertatzen da dena? Erantzuna: Jainkoarengan.
- Aro filosofikoa: Zergatik...? Erantzuna: Filosofian.
- Aro positiboa: Nola gertatzen dira gauzak? Erantzuna: Zientzian.
Eboluzionismoa
Darwinen teoria: Bizirik irauteko borroka, elikagaiak eta lekua lortzeko. Hautespen naturala: Gogorrenak iraun, ahulak hil. Ezaugarriak herentziaz transmititu.
Darwinismo soziala:
- Eboluzionismo bidebakarra: gizarte guztiak berdin eboluzionatu, fase berberak igaroz (basakeria, barbaria eta zibilizazioa).
- Neoeboluzionismo bideanitza: eboluzioa ez da bide bakarra kulturentzat. Garapen prozesuak desberdinak dira kulturaren arabera (ezin dira konparatu). Kulturak ez dira independenteak, elkarreraginean daude.
Marx-en Teoria
Materialismo historikoa: baldintza materialek gizarte desberdinak determinatzen dituzte. Gizarteak behar ditu baldintza materialak ondasun guztiak sortzeko: baliabideak, tresnak, teknikak. Idealismoaren aurka dago.
Gizarteen egitura: lan eginez bizitza aurrera eramaten du gizakiak. Gizartea lanaren bidez egiten da. Produkzio bideek eta harremanek gizakiaren bizitza determinatzen dute.
Gizartearen egitura:
- Azpiegitura (produkzio indarrak eta harremanak)
- Gainegitura (arlo juridikoa, politikoa...)
Azpiegitura: oinarria, gizartearen egitura ekonomikoa.
Gainegitura: botere ekonomikoaren justifikazioa, ideologia.
Materialismo dialektikoa: gizartea aldatzeko, azpiegitura aldatu behar da. Hiru faseen bidez aldatzen da gizartea:
- Tesia (hasierako egoera, kapitalismoa)
- Antitesia (bitartekoa, proletargoaren diktadura)
- Sintesia (amaierakoa, komunismoa)
Alienazioa: soldataren truke lan baldintza gogorrak. Bere jabea ez izatea, eta duintasuna galtzea. Alienazio ekonomikoa askatasunaren oinarria da. Berdintasun ekonomikoarekin alienazio guztiak bukatuko dira.
Bitalismoa
Bizitzaren eta sentimenduen goraipamena. Irrazionalismoa defendatu zuten Schopenhauerrek eta Nietzschek. Irrazionalismo ontologikoa eta epistemologikoa. Indar bitalak.
Nietzsche
1844an jaio zen, Saxonian, ingurune erlijioso batean. Bonneko Unibertsitatean filologia klasikoa ikasi zuen. Txikitatik gaixorik izan zen, eta apoplexiaz hil zen.
Eraginak: Wagner musikaria (balore tradizionalen dezepzioa) eta Schopenhauer filosofoa (indar irrazional kosmikoa). Kanten arrazoiaren aurkako jarrera. Steiner-en indibidualismoa. Hizkuntza aberatsa erabili zuen.
Garaia eta obrak:
- Garaia erromantikoa (1871-1878): Tragediaren Jaiotza liburua (artearen garrantzia).
- Garaia positiboa (1878-1883): autokritika eta gogoetak. Wagner eta Schopenhauer-en eraginak baztertu zituen. Metafisika, erlijioa eta artea kritikatu zituen.
- Garaia kritikoa (1883-1889): ideia nagusiak (gaingizakia) garatu zituen. Honela Hitz Egin Zuen Zaratustak liburua idatzi zuen.
- Azken garaia: bere pentsamenduaren manipulazioa. Bere arrebak bere lan batzuk hartu eta nazismora hurbildu zituen.