XIX. Mendeko Aro Berria: Aldaketa Sozial, Politiko eta Ekonomikoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,35 KB
GARAIA: EGOERA SOZIO-POLITIKO-EKONOMIKOA
XIX. Mendea, Iraultzen Mendea
Europan aldaketa sakon asko gertatu ziren, burgesia liberalaren garaipenarekin. Industrializazioak ekonomia eraldatu zuen. Mugimendu sozialista, nazionalista eta liberala biziagotu ziren. Garraiobide eta komunikabideak hobetu ziren. Iraultza demografikoa gertatu zen. Zientziak aurrera egin zuen. Krisi sozialak ere egon ziren.
Industrializazioa
XIX. mendearen erdialdetik aurrera, aldaketa tekniko, ekonomiko eta sozialen multzoa gertatu zen. Aurkikuntza zientifikoak industriaren zerbitzura jarri ziren. Produkzioa asko igo zen inbertsioei eta energia iturri berriei esker (ikatza, petrolioa). Hau guztia Europako iraultza demografikoan du oinarria (medikuntza, higienea eta elikadura hobeak). Industrian, langileek oso baldintza txarrak zituzten. Hor sozialismoa, marxismoa eta komunismoa garatu ziren.
Inperialismoa
Frantziak, Britainia Handiak, Alemaniak, Holandak eta Ameriketako Estatu Batuek koloniak lortu zituzten. Hedapen ekonomiko, politiko, militar eta kulturala gertatu zen. Oparotasun ekonomikoa koloniei esker lortu zen, lehengai merkeak lortuz. Alde txarra, esklabuak hartu, kultura, erlijioa eta hizkuntzak inposatu zituzten.
Liberalismoa
Burgesiaren ideologia garrantzitsuena izan zen. Antzinako erregimenaren aurka egon arren, soilik burgesen interesak babestu zituen, beste klaseak baztertuz. Librekanbismoaren alde eta estatu interbentzionistaren aurka zegoen. Kapitalismoa zen helburua. Politikan sistema parlamentarioa defendatu zuen. Indibidualista, arrazionalista, iraultzailea eta kontserbadorea izan zen (aldi berean).
Mugimendu Demokratikoa
Lehen borroka sufragio unibertsala izan zen (Frantzian 1848an). Batzuek hezkuntza askatasuna, informazio hedapena eta zergen berdintasuna defendatu zituzten. Demokraziak askatasuna eta berdintasuna bilatzen ditu guztientzat. Sufragismoaren helburu nagusia emakumezkoen botoa lortzea zen.
Sozialismoa
Langile talde berria sortu zen. Marxen pentsamendua jarraituz, produkzioaren estatalizazioa defendatu zuten, gizarte osoaren interesak babestuz.
Anarkismoa
Langile talde berria sortu zen, Bakuninen jarraitzaileak. Autoritate oro txartzat hartzen zuten, hau desagertzean gizarte justua eraiki nahi zuten.
Nazionalismoa
"Estatu bat, nazio bat" zen leloa. Inperialismoagatik askotan sortua, norberaren izaera nazionala besteen gainetik jartzen zuen. Hizkuntza, arraza eta kultura goraipatzen zituen.
Tradizionalismoa
Eboluzio ororen aurkakoa zen. Aurreko egoerara bueltatzea nahi zuten. Monarkia eta eliza boterera bueltatu nahi zituzten.
EGOERA KULTURALA ETA FILOSOFIKOA
Arlo Soziokulturala
Europak sistema demokratiko liberala munduan zehar zabaldu zuen. Nazio bakoitzak konstituzioa zuen (botere exekutiboa, legegilea eta judiziala). Artea: errealismoaren kontrako jarrera: inpresionismoa, modernismoa, erromantizismoa. Pintura (Van Gogh), literatura (Tolstoi), musika (Wagner). Pentsamendua: bizitzaren lehentasuna baieztatu zen (bitalismoa). Bizi arrazoia (Nietzsche). Comte-ren positibismoa, Marx-en materialismoa.
KORRONTE KULTURAL ETA FILOSOFIKOAK
XIX. mendean analfabetismoaren kontrako borroka egon zen. Lehen hezkuntza derrigorrezkoa bihurtu zen. Egunkari asko argitaratu ziren eta kultura hedatu zen. Unibertsitateak ere garrantzia hartu zuten.
Erromantizismoa
- Irrazionaltasuna (sentimenduak, irudimena).
- Gizakiak eta gauzak baloratzeko nazionalitatea.
- Naturari buruzko ikuspegi organizista.
- Iragana, historia eta tradizioaren balioa goraipatzen dira.
- Egia giza sorkuntza da.
Positibismoa
Aitzindaria Auguste Comte izan zen. Arrazoi zientifikoa giza-gidaritza ziurra, fidagarria eta bakarra dela defendatzen zuen. Zientifikoki kontuan hartzen dena soilik kontuan hartu behar da. Gizateriaren bilakaera mailak (hiru aroren legea):
- Aro teologikoa: Zergatik gertatzen da dena? Erantzuna jainkoarengan.
- Aro filosofikoa: Zergatik gertatzen da...? Erantzuna: filosofian.
- Aro positiboa: Nola gertatzen dira gauzak? Zientzian.
Eboluzionismoa
Darwinen teoria
Bizirik irauteko borroka, elikagaiak eta lekua lortzeko. Hautespen naturala: gogorrenak iraun, ahulak hil. Ezaugarriak herentziaz transmititu.
Darwinismo soziala
- Eboluzionismo bidebakarra: gizarte guztiak berdin eboluzionatu, fase berberak (basakeria, barbaria eta zibilizazioa).
- Neoeboluzionismo bideanitza: kulturen eboluzioa ez bidebakarra, garapen prozesuak desberdinak kulturaren arabera (ezin dira konparatu). Kulturak ez independenteak, elkarreraginean egon.
Marxen teoria
Materialismo historikoa
Baldintza materialek gizarte desberdinak determinatzen dituzte. Baldintza materialak gizarteak behar dituen ondasun guztiak sortzeko baliabideak, tresnak eta teknikak dira. Idealismoaren kontrakoa da.
Gizarteen egitura
Lanak garrantzia du, gizakiok lan eginez bizitza eta gizartea egiten baitugu. Produkzio moduak gizakien bizitzak eta gizartea determinatzen ditu. Gizartearen egitura: azpian azpiegitura (produkzio indarrak eta bideak eta produkzio harremanak), goian gainegitura (arlo juridikoa, politikoa...). Azpiegitura: oinarria, gizartearen egitura ekonomikoa. Gainegitura: botere ekonomikoaren justifikazioa, ideologia.
Materialismo dialektikoa
Gizartea aldatzeko azpiegitura aldatu behar da. Hiru faseen bidez gizartea aldatu:
- Tesia (hasierako egoera, kapitalismoa).
- Antitesia (bitartekoa, proletargoaren diktadura).
- Sintesia (amaierakoa, komunismoa).
Alienazioa
Lana soldataren truke, baldintza gogorrak. Bere buruen jabe ez izatea, askatasuna eta duintasuna galtzea. Alienazio ekonomikoa besteen oinarria. Berdintasun ekonomikoarekin alienazio guztiekin bukatu.
Bitalismoa
Bizitzaren eta afektiboa denaren goraipamena. Irrazionalismoa defendatu zuten Schopenhauer eta Nietzsche-k. Irrazionalismo ontologikoa, epistemologikoa eta indar bitalak.
Nietzsche
1844an jaio zen, Saxonian, ingurune erlijioso batean. Bonneko unibertsitatean teologia eta filologia klasikoa ikasi zituen. Txikitatik gaixotasun asko izan zituen. Herri desberdinetatik ibili zen. Elbarritasuna izan zuen eta apoplexiaz hil zen.
Eraginak
Wagner musikaria (aldaketa kulturalaren itxaropena, dezepzionatu zen balore tradizionalekin egoteagatik) eta Schopenhauer filosofoa (bizi borondatearen bidez, indar irrazional kosmiko eta materiala). Kant ere errespetuz aipatu zuen baina kontra egon zen arrazoiak direla medio. Steiner-ek indibidualismoa bultzatu zuen. Lengoaia oso aberatsa zuen.
Garaia eta obrak
- Erromantikoa (1871-78): Filologiatik filosofiara: Tragediaren jaiotza liburua (artearen garrantzia, kategoria arrazionalik gabe).
- Garai positiboa (1878-83): Autokritika eta gogoetak. Wagner eta Schopenhauer-en eraginak baztertu zituen. Metafisika, erlijioa eta artea kritikatu zituen genealogiaren bidez.
- Garai kritikoa (1883-89): Funtsezkoa, ideia nagusiak (gaingizakia) eta mailuarena idatzi zituen. Honela hitz egin zuen Zaratrustak liburua.
- Azken garaia: Bere pentsamenduaren manipulazioa: Potere nahia obra. Apunte batzuk utzi zituen. Arrebak hartu, manipulatu eta nazismora hurbildu zituen.