Xabier lizardi olerkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

Aurrean daukagun testua Xabier Lizardirena dela argi ikusten da, besteak beste, poema delako eta bertan idazkeran elipsien erabilera ugaria delako.


Bultzi-leiotik Jose Maria Agirrek, “Xabier Lizardik”, idatzi zuen.
Lizardi (1896-1933) idazle Zarauztarra da, nahiz eta Tolosan bizi. Gerraurreko hamarkadako idazle nabarmenena izan zen eta zuzenbidean lizentziatu zen (Madrilen ikasia).
. Gerraurreko idazlerik nabarmenetariko bat izan zen. Idazle honek zuzenbideetan lizenziatu zen madrilen ikasketak egin ostean, baita enpresa bateko gerente izan zen. Ez zuen idazlan askorik egin. Bakarra argitaratu zuen, baina bigarren bat argitaratu gabe zegoen eta Aitzolek argitaratu zuen geroago, Umezurtz olerkiak deitua.


Aurrean dugun testua, Biotz begietan poema-liburuko pasarte bat da. Lizardik hizkuntza poetiko sakona landu eta euskal lirikari balio berriak ekarri zizkion. Poesia honen gai nagusia izadia(metafora: izadia euskal herriaren metafora da) da, euskal paisaia adierazteko agertu zuen sentikortasuna azpimarratuz, gogo-barruko (falta, horren beharra) sentimenduak metafora bidez adierazten zituelarik. Horren adibide argia da, “Arto musker,mendi, baserri zaarrak”.  → Trenetik (berrikuntza bat) paisaia ikusi (berak miresten duen euskal herria, zaharra) → sentimenduen adierazpena: nostalgia kasu honetan (galtzear dagoen euskal aberriarena )


Bestalde, estilo zehatz eta trikoa erabiltzen du, elipsiz betirokoa, honek olerkiaren ulermena zailtzen duelarik. Adibide argia lehenengo bi paragrafoak dira, bertan ez baitira aditzik agertzen : “          Oi, lur, oi, lur!

               Oi, ene lur nerea...

               Oi, goiz eme,

               parre gozoz ernea... !

                     Arto musker,

               mendi, baserri zaarrak;

               aje gorriz

               abailduta sagarrak;”


Olerki honetan izadiaren pertsonifikazioa antzeman dezakegu, izadiak garrantzia baitu autore honen lanetan, bizitza propioa duela dirudielarik. Hori garbi ikusten da ondoko bertso lerroan : “eguzkiak yantzia…” “goiz eme” → naturaren elementuei pertsonen ezaugarriak ema/  “ene lur nerea” “zure bazter” → naturarekin hitz egin


Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari ez zion jarraitu, ordea, eta poesia-egitura landuak idatzi zituen bai metrika bai hoskidetasuna (bikoitietan) zainduz. Ikusgai daukagun poemak 4/7/4/7-ko metrikako ahapaldiak ditu eta hoskidetasuna bikoitietan ere.

Adibidez:

               Oi, lur, oi, lur!

               Oi, ene lur nerea...

               Oi, goiz eme,

               parre gozoz ernea... !


Sinboloen erabilera “gurazko aberria”: baserriko bizitza eta euskara, eta “beeko bear goriak” : hiri kulturaren sinboloa


Neologismoen erabilera: bultzi = trena → Sabino Arana


Lizardik erabilitako estiloa zehatza eta trinkoa da, honek, ulermenerako zaila egiten zuen. Ez zen denon gustukoa. Hala ere, elipsis beteriko poemak idazten zituen, eta honek, berak idatzitakoa gutxi batzuentzako zen ulertgaitz.


XX. Mende hasieran Olerkigintzaren pizkundea bultzatu zuen euskal idazleetariko bat izan zen, Lauaxetarekin batera.


Entradas relacionadas: