Wittgenstein, Etika eta XX. mendeko Filosofia Joerak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,63 KB
1.6. Filosofiaren funtzioa
Tractatusa atomismo logikoaren etapan idatzia da. Arazo filosofiko gehienak hizkuntzaren logikaren ulermen faltaren ondorio direla azaltzen du, liburu guztia esaldi batean laburbiltzen duelarik: "Esan daitekeen oro argi eta garbi esan daiteke. Eta zerbaitetaz ezer ezin bada esan, hobe isilik gelditzea". Tractatusean, Wittgenstein hizkuntzaren analisia egiten saiatu zen, hizkuntza pentsamenduaren adierazpide delako. Hizkuntza formala, sinbolikoa edo zientifikoa aztertzen du. Hizkuntzaren funtzioa esatea eta erakustea da. Ondorioetan, hizkuntzaren muga filosofiaren muga dela dio. Ikerketaetan Tractatusean idatzitakoa zalantzan jartzen du, eta filosofiaren xede egokiena hizkuntza arrunta, polisemiaz betetakoa, irudituko zaio. Bi lanetan, filosofiaren funtzioa hizkuntza aztertzea da. Filosofia Ikerketaetan muga ez da hizkuntza sinbolikora edo zientifikora egokitzea, horren muga erabilerak direnez, malgutasuna handiagoa da, erabilerak ugariagoak direlako. Filosofiak ez ditu arazoak ebazten, zeuden bezala uzten ditu, arazoak soilik hizkuntzaren gaizki-ulertuen ondorio direla argituz. Berdina dio Tractatusaren ondorioetan: hizkuntza horrek (formalak) bizitzako gai, arazo edo galdera garrantzitsuenei ezin zaie aplikatu, logikaren barnean sartzen direnei, berriz, bai. Horregatik esan ohi da Wittgensteinen filosofiak ez dituela arimaren zauriak sendatzen.
1.7. Etikari buruzko hitzaldia
Etikari buruzko hitzaldia da Wittgensteinek eman zuen hitzaldi bakarra. Etika ongiaren inguruko ikerketa orokorra da, egokia edo zuzena denaren ingurukoa. Baina, adierazpen horiek bi zentzu desberdinetan erabil daitezkeela ohartu zen: modu erlatiboan edo zentzu naturalean (ez du inongo balorazio edo epai moralik inplikatzen, soilik mugatzen da esatera egoera batetarako zein den aukerarik egokiena) eta modu absolutuan (balorazio edo epai morala inplikatzen du bere baitan, izan ere, aukera bat beste bat baino hobeagoa edo egokiagoa izango da onura gehiago lortzen laguntzen badu edo moralaren ikuspegitik zuzenagoa baldin bada. Adibidez, eskuzabala izatea jarrera ona da; berekoia izatea, ez). Wittgensteinentzat, aldiz, filosofian eta hizkuntzan ez dago lekurik etikarako, ezta balorazio edo epai moraletarako (ez direlako logikoak edo arrazionalak). Beraz, filosofian ez dago adierazpen horiek modu absolutuan erabiltzerik; filosofian eta hizkuntzan bakarrik erabilera erlatiboa erabiliko da (filosofiak bakarrik gertaerez arduratzen da, munduan gertatzen dena erakusteaz). Horrenbestez, adierazpen etikoak eta erlijiosoak hizkuntzaren erabilera okerraren emaitza dira (zeren hizkuntzaren bitartez bakarrik adierazi daitezke logikoak diren gauzak, arrazionalak direnak, ulertu ditzakegunak). Hizkuntzak eta filosofiak ez dute inolako balorazio moralik egiten. Hizkuntzak objektuak esatera eta gertaerak adieraztera mugatzen da, eta filosofiak gertaeren adierazpena egitera (zientzian beti zentzu erlatiboa/naturala, baloraziorik ez). Wittgensteinek beste hiru ondorio ateratzen ditu:
- Adierazpen etikoek eta erlijiosoek ez dira konparazioak (parekoak, antzekoak…), izan ere, zerbait konparazioa izan dadin zerbaitekin konparatu behar da, baina, aldi berean, konparaziorik gabe deskribatzeko modukoa ere izan behar du, gertaerak deskribatuz. Baina adierazpen etikoen eta erlijiosoen kasuan, ezin ditugu konparaziorik gabe azaldu, beraz, ez dira parekoak. Parekoak ez diren gauzak zentzua dute bai konparaketa baten bidez bai bere kabuz soilik. Adierazpen etikoek eta erlijiosoek ez dira parekoak, horiek ulertzeko konparaketa baten beharra dagoelako beti, ezin ditugu bakarka ulertu, zeren naturaz gaindiko gauzak direnez, ez ditugu zuzenean ezagutzen/ulertzen.
- Adierazpen etikoek eta erlijiosoek ez dira esperientziak.
- Ez dira gertaerak, leku eta denbora zehatz batean gertatu ez direlako.
Azkenik, nahiz eta Wittgensteinek etika, giza espirituaren joera bat den neurrian (gure buruari galdera horiek egiten dizkiogu nahi eta nahi ez), errespetatzen duela esan, adierazpen etikoek eta erlijiosoek ez dutela zentzurik dio, munduaz, logikaz eta hizkuntz esanguratsutik haraindiko zerbait direlako (beraz, irrazionalak dira, ez dira logikoak), ezin dira gai zientifikotzat hartu inondik inora; etika ez da zientzia. Errealitatea identifikatzen dugu gure sinesmenek eskaintzen digutenaren bidez.
2.2. XX. mendeko joera filosofikoak
XIX. mendean izandako bereizketa, arlo filosofikoan, XX. mendean dirau, mundu-ikuskera eta gizakia ikusteko era ezberdinak garatuko direlarik; batzuk zientifikoagoak eta besteak giza zientzietatik gertuago daudenak.
Fenomenologia
Husserl da pentsalari nagusia. Honek zientzia modura hartu zuen filosofia (balio unibertsal eta beharrezkoa), matematika bezala. Behar zuena zen metodo bat, eta metodo fenomenologikoa sortu zuen. Zertan datza? Objektuak kontzientziari agertzen zaizkio eta ebidentzien bitartez jasoko ditu kontzientziak (intuizioarekin beren esentziaz jabetzen da). Ondoren, jabetzearekin (konturatzearekin) lotuta ez dagoena baztertuko dugu (Epojé fenomenologikoa). Geldituko da: erlazioa, ni kontzientzia hutsa naiz, objektuetara jotzen duena eta zentzua ematen diona.
Existentzialismoa
Idealismoaren aurka, idealismoak ez duelako erantzuten gizakion benetako kezkei. Funtsean, bi mundu-gerrengatik egiten da. Kanpoan ez du ezer aurkitzen (dena hondamendia da), gizakiak bere baitara jotzen du.
Mugimendu analitikoa
Hizkuntza = materia + forma. Silogismoak. A=B. B=C. A=C. Bi baldintzarekin: arrazoiketa bat egin behar da, eta zuzena izan behar da. Hizkuntza naturala eta formala daude. Barruan: atomismo logikoa, neopositibismo logikoa eta filosofia analitikoa.
Hermeneutika
Giza ekintza eta errealitate historikoa ulertzeko saiakera da. Filosofiara egokitu baino lehen, beste hainbat eremutan erabilitakoa da. Dilthey izan zen filosofiara ekarri edo egokitu zuena. Espirituaren zientzietan uste du subjektua eta objektua autoinplikazioan daudela, ez dago objektibotasunik, ez zehaztasunik, beraz, garrantzitsua da ulertzea komunean zentzua testuetan, tradizioetan, historian, hizkuntzan…
Euskaraz, maskulinoa darabilte erdaraz plurala egiteko; euskaraz, berriz, seme-alabak, senar-emazteak, aiton-amonak, neska-mutilak… Honek adieraziko luke femeninoarekiko errespetu handiagoa garai batean, hain globalizatuta ez geundenean edo.
Frankfurteko eskola
Alemanian, 1929an, pentsalari eta filosofo talde batek osatua: Ilustrazioaren kritika, arrazoimenaren defentsa. Arrazoimena tresna gisa hartzen dute, utilitarista, baina ez giza aurrerapenetan oinarritutakoa. Psikoanalisiaren eragina nabaria da pentsalari hauengan, eta baita marxismoarena ere; hala ere, kritikatzen dute eta eredu sozialistagoa proposatzen dute.
2.3. Ortega: ideiak eta sinesmenak
Mundua nolakoa den jakitea ez da giza bizitzaren eranskina. Gizakiak ezagutu behar du orientatzeko, munduan kokatzeko eta bere beharretara egokitzeko. Ezin da bizi sinesmen-munduari buruzko interpretaziorik gabe. "Ideas y creencias" liburuan bi pentsamendu bereizten ditu: ideiak eta sinesmenak. Hauen arteko desberdintasuna ez da zorrotza; Ortegaren helburua biak gizakien bizitzan nola jokatzen duten azaltzea baita.
Ideiak
Bururatzen zaizkigun errealitateari buruzko pentsamenduak dira, aztertu, onartu eta imita ditzakegunak. Talde honetan sartzen dira pentsamendu arruntak eta zientziaren proposiziorik zailenak. Ortegaren ustez, garrantzi handiagoa daukate sinesmenek; biak pentsamenduak izan arren, ideia ala sinesmena izango dira subjektuaren bizitzan jokatzen duten paperaren arabera. Beraz, erlatiboa da bien arteko ezberdintasuna. Pentsamendu bera ideia eta sinesmena izan daiteke.
Sinesmenak
Guregan daude eta gure bizitzako substantzia dira: batetik, sinesmenak guregan daudela esaten denean, gizabanako bezala egituratzen gaituztela azpimarratzen da. Bestetik, "guregan" gaudela esaten dugunean, sinesmenen dimentsio komun kolektiboa azpimarratzen da.
Konklusioa
Nahiz eta zenbait ideia guretzat oso garrantzitsuak izan, gure bizitzan ezin izango dira sustraitu ideiak izateari utzi eta sinesmen bihurtu arte. Sinesmenen ezaugarria beraiei esker bizi eta konta daitekeela da. Sinesmenak ezin dira murriztu sinesmen erlijiosoetara; zientifikoak, filosofikoak, bizitzari buruzkoak... izan daitezke. Normalean ez dira ekintza intelektualaren ondorioa: herentzia kulturala, joerak, tradizioak... Giroan dauden ideiak dira, garai edo generazio bati dagozkionak. Ezin dira argumentuen bidez ezabatu, beste batzuekin ordezkatu behar dira. Errealitatea identifikatzen dugu gure sinesmenek eskaintzen digutenaren bidez.