Wittgenstein-en filosofia: Hizkuntzaren eta Errealitatearen Azterketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB

1.1 Datu Biografikoak

Wittgenstein-en bizitza bi etapetan bana daiteke. Lehenengo garaian, Tractatus Logico-Philosophicus liburua idatzi zuen. Epe honetan hizkuntza zientifikoaren interesa azaltzen du. Wittgenstein 1889an jaio zen Vienan, familia judu eta aberats batean. Russellekin harremanetan jarri zen eta Norvegiara joan zen bakardade bila. Bertan idazten hasi zen. Gerra ostean Vienara itzuli zen. Italiarrek preso hartu zuten bederatzi hilabetez, eta orduan bukatu zuen Tractatus liburua. Maisu moduan lan egin zuen Austrian, baina azkenik Cambridgera itzuli zen filosofian buru-belarri sartzeko.

Bigarren aldian, 40 urte zituela (1929) bere lanagatik (Tractatus) irakasle izendatu zuten. Bakardadearen bila berriro ere Norvegiara itzuli zen 1936an. Baina 1938an Cambridgera itzuli zen eta 2. Mundu Gerra ondoren erizain moduan ibili zen. 1947an katedra utzi eta bakardadean bizitzera joan zen. Filosofiaren Ikerketak lanaren bigarren zatia idatzi zuen eta 1951n minbiziaz hil zen. Wittgensteinen garaian, gerra ondoren, existentzialismoa garatu zen beste mugimenduen artean. Heidegger eta Sartre bere bultzatzaile nagusiak izanik. Mugimendu hau idealismoaren kontra sortzen da, ideiak alde batera utziz eta eguneroko bizitza baloratuz. Mugimendu honek gizakien eguneroko existentziaz arduratzen da. Bizitza ez du zentzurik, ez kausarik, ez helbururik.

1.2 Testuinguru Filosofikoa: Filosofia Analitikoa

Hiru aldi daude mugimendu honetan: atomismo logikoa (Russell, Wittgenstein-en Tractatus), neopositibismo logikoa (Vienako Zirkulua) eta filosofia analitikoa (Ikerketa Filosofikoak).

Ezaugarri garrantzitsuenak dira tendentzia enpirista, lengoaiaren azterketa eta filosofiaren zeregina hizkuntza aztertzea dela sinistu.

1.2.1 Atomismo Logikoa

(Errealitatearen egitura ezagutzen du) esaten da mundua elementu independentez eratuta dagoela, eta hauek hizkuntza formalak lotzen ditu kanpotik (Tractatus). Russelek ematen dio hasiera baina Wittgensteinek garatu. Gauzak hizkuntzak erlazionatzen ditu. Hizkuntza Formala.

1.2.2 Neopositibismo Logikoa

Logika matematikoaren interesa hartzen da. Esperientziatik haraindik dagoena, metafisikoa, ez dauka zentzu logikorik. Soilik 2 proposizio mota: analitikoak eta sintetikoak (matematika/logika - esperientzian). Fisikarekiko interesa. Filosofiaren betebeharra hizkuntza zientifikoa aztertu.

1.2.3 Filosofia Analitikoa

Oinarri gisa dauka Wittgenstein-en Ikerketa Filosofikoak liburua. Ez du uste errealitatea aztertzeko hizkuntza zientifikoa behar dela, baizik eta hizkuntza arrunta. Bi eskoletan garatu: Cambridge (Moore, Wittgenstein) Oxford (Ryle, Austin).

1.3 Tractatus Lana

Vienako Zirkulua izeneko pentsalari taldearen eskutik sortu zen Wittgenstein-en Tractatus lana. Hauek logika matematikoaren interesa frogatzea behar dute. Antimetafisikoak dira, eta enpirismoa defendatzen dute. Beren ustez filosofiaren zeregina hizkuntza zientifikoa aztertzea da.

Tractatus lana zazpi proposizio edo iritzitan idatzita dago sententzia moduko esaldietan. Eta HIZKUNTZA FORMALari buruz dihardu, hizkuntza arrunta zehaztugabea baita polisemiaz beterik dagoelako. Mundua definituz hasten da. Bertan gertatzen den guztiaren batuketa da, hau da, dauden gertakizunen arteko harremanak. Ez da gauzez eta objektuez eratzen.

Zientzia objektuak seinalatzeaz, hau da, ESATEAZ arduratzen da, eta orduan filosofiak objektu hauen erlazioak aztertzen ditu, erakustearen papera betetzen. Hizkuntza munduaren muga da, munduan ez dauden objektuak ezin baititu zientziak esan ezta filosofiak erakutsi. Beraz esan dezakegu hizkuntza logikoa dela eta hemendik kanpo dagoen guztia irrazionala dela, baina existitzen den zerbait erlaziorik ez badu ere ezin da erakutsi eta beraz ez dauka zentzurik. Zerbaitetaz ezer ezin bada esan hobe isilik gelditzea.

1.4 Proposizio Egiazkoak

Wittgensteinek definitzen ditu proposizioak errealitatearen eredu gisa, errealitatearen egiazko deskribapen bat ematen saiatzen dira. Horrela esan genezake hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harreman estua dagoela. Proposizioan zentzuz eta agerian pentsamendua adierazten da. Pentsamendua soilik munduari buruz, gertaerei buruz dihardu.

1.4.1 Proposizio Zentzuduna

Gertaera hauek deskribatzen dute gertaera bat izateko aukera, eta hau bere egiazkotasunaz aparte dago. ‘Orain Bilbon euria ari du’ zentzuduna da egiazkoa edo gezurrezkoa izan arren. Proposizio hau EGIAZKOA izango da gertaera hori gauzatzen bada, horrela gertatzen ez bada FALTSUA deritzo. Beraz proposizioak zentzudunak dira faltsuak edo egiazkoak izan gabe ere. Gertaerak deskribatzen dituzte, errealitatean nahiz zientzia naturaletan aurki daitezke.

1.4.2 Pseudo-proposizioak

Badira zentzurik ez duten esaldiak, ez dutenak ezer adierazten, badira hitz egin ez daitekeenari buruz hitz egiteko saiakera. Bi motatakoak dira: logikoak eta zentzugabekeriak.

LOGIKOAK (ezin dira frogatu) zentzurik gabekoak dira, tautologiak, kontraesanak, lege logikoek ez dute horrelako gertaerik deskribatzen. Ez dute zentzurik (sinnlos). Adibidez: osotasuna zatia baino gehiago da.

FILOSOFIKOAK eta ETIKOAK edo ERLIJIOSOAK: (ezin dira frogatu baina tema filosofikoak, erlijiosoak, etikoak) Ez dute gauzen egoerarik deskribatzen, ez diote munduan dagoen ezerri erreferentzia egiten. Zentzugabekeriak dira (unsinnig). Baina ez dute ere hizkuntzaren egitura formalik deskribatzen; Wittgenstein-ek dio ez direla arazo filosofikoak existitzen, pseudo-arazoak dira, izan ere, berez, arazo linguistikoak dira (nahaste linguistikoak), ez dira ez egiazkoak ez gezurrezkoak, zentzugabekeriak dira FILOSOFIA eta ETIKA.

1.5 Ikerketa Filosofikoak

Wittgenstein-ek Tractatus liburua Gerra Zibilean hasten du eta kontzentrazio-zelaian bukatzen du. Irudi eta sugestio moduan idatzita dago. Hizkuntza arrunt eta naturalaz dihardu, hizkuntza formala ez baita egokia bizitzako egoerak aztertzeko. Hitzak ez dute esanahi propiorik, hizkuntza arruntean ematen zaien erabilerarekin hartzen dute esanahia. Wittgensteinenzat hizkuntza hitzen joko bat da eta arauak diote nahi bezain konbinazio egon daitezkeela. Arauak ez dira finkoak, hiztunen komunitateak sortzen ditu. Horregatik hizkuntza asko existitu daitezke, bakoitza bere erregelekin, eta ezin da hizkuntza pribaturik egon. Inoiz ez da zerotik hasten, baizik eta bakoitzak bere hiztunen komunitateak dituen arauetatik.

Idatzi eta gero konklusio batzuk ateratzen ditu:

  • Filosofiaren funtzioa hizkuntza arrunta aztertzea da.
  • Arazo filosofikoak argitu behar dira.
  • Filosofia filosofoari erakusten dio sartu den problematikatik ateratzea (eulia botilatik atera).
  • Filosofoak esentziak ezagutzen saiatzen da, baina ez du lortzen ez direlako existitzen.
  • Problemak disolbatu behar dira ezagutu gabe, hizkuntzaren gaizki-ulertzeak dira.

Entradas relacionadas: