Virgiliok, Eneida eta antzerkigintza latindarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Virgiliok eta Eneidaren zentzua eta balore estetikoa

c. obraren zentzu eta balore estetikoa

Esan ohi da Virgiliok bere epika mundu grekoaren aurkako defentsa bat bezala konposatu zuela. Grekoek Troya suntsitu zuten, eta troiatarren ondorengoek (erromatarrek) grekoak konkistatu zituzten. Erromak, literatur eta kultura esparruan, Greziaren menpe zegoen, baina Virgiliok heroi lokal bati bizitza eta ohorea ematen dio: Eneasi, alegia. Horrela, ohore erromatarra goraipatzen duen poema konplexu bat osatzen du, Augustoren pertsona, bidez, goraipatzeko. (Kontuan hartu behar da Augusto Eneas Iulo eta Askanioren ondorengoa zela onartuta zegoela.)

Virgilioren iturriak eta eragina

Virgiliok Greziatik eta Homerotik hartu zituen elementu anitz; hauek forma eta edukian ikus daitezke:

  • Formari dagokionez: Homerotik irudi, metafora, konparazio eta bestelako figura estilistikotik hainbat elementu hartzen ditu, eta askotan hauek eraldatu eta gustu erromatarrera moldatzen ditu.
  • Edukiari dagokionez: Nahiz eta adibide grekoetatik inspiratu, garaiko erromatarren izaera eta kultura ezberdinak ageri dira; ondorioz, Eneida grekoen erreferentzia baino garatuago eta modu arrazionalagoan idatzita dago. Bi atal nabarmenen inspirazio argia da: Eneasen infernuetarako jaitsiera (IV. liburuan agertzen dena) eta Eneasen ezkutuaren deskripzioa (Iliadan eta Akilesen irudietan oinarrituta, Eneidaren VIII. liburuan irakurtzen dena).

Virgiliok olerki epiko bat osatzeko teknikak garaiko eskola helenistikoetan ikasi zituen, baina berak poema erromatar original bat lortu nahi izan zuen. Horregatik, tradizio latindarrak integratu zituen; hausnarketa eta ikerketa sakonak egin zituen eta hainbat elementu berritu edo sortu zituen. Gainera, hautaturiko heroiari, Eneasi, garaiko erromatar baloreekin hornitu zion: pietas (erlijio eta aberriarekiko gizakiaren betebeharrak), ausardia, konstantsia eta oreka ere gehituz. Balore hauek izan ziren istorioan protagonistak aurrera egiteko beharko zituenak.

Orokorrean, poemak duen kalitate eta forma direla eta, klasiko unibertsal gisa kontsideratzen da; berezko balore eta erreferentziagatik adibide unibertsal gisa balio du.

Antzerkigintza latindarra

ANTZERKIGINTZA LATINDARRA

Jatorria / historia

Antzerkigintza erromatarra Erromak jasandako helenizazio prozesuaren aurretik ere existitzen zen, eta nahiko tradizio zabala zeukan. Hala ere, italikoek antzezlanak askotan inprobisatuak egiten zituzten; Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatu zen helenizazioak eragin zuen benetako antzerki eta antzezlan garatuen agerpena.

Horrela, antzezlan grekoen asimilazioa Erromatar zibilizazioaren moldatzeko gaitasunaren adibide ona da; ondoren, bere gustu eta moduetara egokitu zituzten, greziar erreferentziatik urrunduz.

Entradas relacionadas: