Vienako biltzarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

ERRESTAURAZIOA ETA VIENAKO BILTZARRA


Napoleonek hondoa jo ondoren, iraultzaren kontrako joera bat zabaldu zen Europan:

Errestaurazioa

Vienako Biltzarrean 1814 finkatu ziren haren oinarriak. monarkia absolutuaren eredua berrezartzeko eta Europako mapa berregituratzeko.

Legezkotasuna: jatorri jainkotiarreko monarkiak deuseztatu zituzten.
Oreka: Europako mapa berrantolatu zuten, potentzia batek beste baten gaineko nagusitasunik ez izateko moduan.
Interbentzionismoa: Alexandro I.A tsarraren ekimenez, Aliantza Santua sortu zuten Errusiak, Prusiak eta Austriak; eta Frantziak haiekin bat egin zuen aurrerago.

Vienako Biltzarra zela-eta, lurralde aldaketa handiak gertatu ziren Europan. Frantzia 1789 aurreko mugekin gelditu zen. Austriak uko egin zion Belgikari –Herbehereen parte bihurtu zen–, Balkanetako Iliriako lurraldea eskuratu zuen, Lonbardia-Venetoko Erresuma ere, Errusiak Finlandia, Besarabia eta Poloniaren parte bat anexionatu zituen. Suediak Norvegia bereganatu zuen.Erresuma Batuak itsasoko nagusitasuna sendotu zuen, Malta, Joniako uharteak, Hala, Prusia eta Austria agertu ziren Europako potentzia nagusi gisa.

FRANTZIAKO BIGARREN INPERIOA


Luis Napoleon Bonaparte Bigarren Errepublikako presidente bihurtu zen hauteskundeen ondoren. 1848ko Konstituzioaren arabera, presidente batek lau urte agintean eginez gero ez zegoen presidente hura kargurako berriro aukeratzerik. Neurri haren kontrako estatu kolpea jo zuen Luis Napoleonek, gudarostearen eta burgesiaren laguntzaz.

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatu zuen.

  • 1852ko Konstituzioa idazteko lanak zuzendu zituen.

  • Herri plebiszitua egin zuen 1852ko abenduaren 2an, eta bere burua enperadore izendatu zuen, Napoleon III.A izenez. Horrela sortu zen Bigarren Inperioa.

Napoleon III.A nazioaren defendatzaile sutsu eta «enperadore sozialista» Erregimen populista* eta autoritarioa ezarri zuen

Barne politikan, Napoleon III.Ak politika ekonomiko interbentzionista egin ahal izan zuen, nekazaritzako hobekuntzek, industria iraultzak, trenbideak eta lurrun ontziek ekarritako onurei esker. Inbertsio publikoak bultzatu zituen eta  inbertsio pribatuak mesedetu zituen.
Kanpo politikan, Napoleon III.Ak; Italian, piemontetar abertzaleekin bat egin zuen, Austriaren kontra (1859). —gaur egun, Vietnam hegoaldea— konkistatu zuen (1861), baita Senegal ere, talde militar bat ezarri zuen Aita Santuaren zerbitzura Erroman, Italiaren saiakera anexionistetatik babesteko.

Frantzia-Prusia Gerrak(1870eko uztaila – 1871ko urtarila) Bigarren Inperioaren amaiera ekarri zuen.



Entradas relacionadas: