Vicente blasco ibañezen el intruso eleberriaren pasartea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,11 KB

10. TESTUA - VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA

1.KOKAPENA

Aurrean dugun testua “El Intruso” eleberriaren zati bat da; bertan XX. Menda hasierako Bizkaiko burdin meategietako meatzarien bizimodu gogorra deskribatzen du Blasco Ibañezek, “peoien etxea” edo barrakoiak azpimarratuz. Testua lehen mailako iturri historikoa da; forma aldetik narratiboa (literarioa) eta edukia soziala da. Egilea indibiduala da eta hartzailea publikoa.

Helburua: meatzariek jasaten zituzten bizi-baldintzak salatzea.

2. AZTERKETA

TERMINO HISTORIKOAK

V. Blasco Ibañez nobelagile valentziarra (1867-1928). Bere hasierako nobelak ohiturazkoak ziren, eta geroago gai sozialak jorratu zituen, bidaia liburuak edo nobela historiakoak landuz. Idazle izateaz gain hizlari eta politikaria ere izan zen. Bere lan batzuk zinemara eraman dira.

IDEIA NAGUSIAK

Etxebizitza egoera penagarria (negargarria), janari eskasia eta lan egiteko modua deskribatzen dira.

Testuak bi paragrafo ditu: lehenengoan meatzarien etxebizitzak deskribatzen dira: “peoien etxea” eta hauen lekuko bezala Aresti pertsonaia aipatzen da. Barrakoak meategien jabeenak ziren, eta meatzariek alokatu egiten zituzten, langileburuaren kontrolpean. Lanegun gogorraren ondoren, meatzaria barrakoian dago eta “babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail pixka bat” afaldu ondoren lotara doa. Barrakoiko higiene baldintzak ez dira batere onak: jantziak soinean dituztela egiten dute lo, airea ez da mugitzen, sabaia baxua da, zomorroak daude, hotz handia egiten du… dena era oso plastikoan geratzen da laburtuta paragrafoaren bukaeran: “Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen”.

Bigarrenean, harrobia langileen etsairik gogorrena bezala adierazten da. Harrobia eta meazuloa bereizten dira; enkantarietan ustiaketa kanpoaldean egiten da eta ez da prestakuntzarik behar. Hori dela eta, harrobietara peoi asko iristen dira, goseak bultzatuta. Baieztapen honekin bukatzen da: gizonen etorrera etengabea eteten ez bada, zaila da langileen egoera hobetzea.

3. TESTUINGURU HISTORIKOA

Erromatarren garaian aipatzen da Somorrostron burdin erauzketa (“mendi bat dena burdinazkoa” baieztatzen dut Pliniok). Erdi Arotik ustiatzen zen burdinoletan. Dena den, 1855etik aurrera (Bessemer bihurgailuaren asmakizunaren urta) erauzketa era masiboan egingo da, fosfororik gabeko burdinari esker handitu zen eta horrelakoa zen Bizkaiko mea. Laster inguruan britainiar konpainiak kokatu ziren. Hirugarren gerra karlista (1872-1876) geldiarazi zuen mugimendu hau, baina berriro martxan jarri zen behin gerra amaituta. Nabarmenkiro handitu ziren produkzioa eta esportazioak eta beren gorenera iritsi ziren XX. Mende hasieran. Burdinaren esportazioaren gehiena Ingalaterrara bideratzen zen eta honek merkataritza-ontziteria bultzatu zuen. Bilbotik abiatzen ziren ontziaz meaz zamaturik eta Ingalaterrako ikatzez beterik itzultzen ziren, Bizkaiko siderurgia enpresak hornitzeko. Guzti honek aberastasun iturri handi bat ekarri zuen enpresari batzuentzat; horietako batzuek enpresa berriak bultzatu zituzten. Horien artean Altos Hornonos de Vizcaya (AHV) nabarmendu zen, 1902an fundatuta, Espainiako siderurgia-multzo handiena.

Nobela honek ondo deskribatzen du Bizkaiko egoera sozialaren konplexutasuna industrializazio garatzearen urte hauetan. Populazioaren hazkundea ikaragarria izan zen, etorkinen etorrera antolaketa gabeko mugimendua izanik. Gehienak inguruko eskualdetakoak (Burgos, Cantabria, LaRioja, Araba…). Sasoiko langileak, landako lanak amaitzean edo bueltatzeko asmoarekin diru bat eskuratu ondoren.

Meategiak herri guneetatik urrun egoten zirenez, jabeek meategi ondoan barrakoi edo kuartelak eraiki zituzten; oso eraikin ahul eta kalitate txarrekoak ziren; barrakoi bakoitzean 100 ohe baino gehiago izaten ziren 300 langilerentzat. Higiene baldintzak oso eskasak ziren, garbitasun falta, beti kez beterik, hezetasuna, hotza neguan eta bero udan… Langileek hor bizi behar zuten nahitaez alokairu bat ordainduz. Kantinak langileburuek (capataz) kontrolatzen zituzten dendak ziren, langileak derrigortuta zeuden elikagaiak bertan erostera, nahiz eta denda libreak baino garestiagoa izan eta generoa kalitate txarragokoa izan. Dietaren oinarria ogia zen, urdaila, babarrunak, garbantzuak,patata eta ardoarekin batera. Nutrizio faltak azaltzen du gaixotasun aurkako defentsa falta. Lanaldiak luzeak ziren, hamaika ordutakoak eta baita luzeagoak ere. Lana oso gogorra zen eta sarritan ez zegoen asteburuko atsedenaldirik. Egoera honek eragin zuen 1890eko greba handia; langileen garaipenarekin amaitu zen graba: barrakoien desagerpena et kantinetan derrigorrez ez erosi beharra eta 10 ordutako lanaldia ezarri ziren. Hala era, lorpen hauek ez zuten betiko iraun; hurrengo urteetan jabeek sarritan ahalegindu ziren greba aurreko egoerara itzultzen eta zenbaitetan lortu ere bai.

4. KONKLUSIOA

Bizkaiko industrializazioa XIX. Erdialdean hasita burdin mean izan zuen oinarria. Bere ugaritasuna, kalitatea, erauzteko erraztasuna eta itsasoaren hurbiltasunak bere esportazioa erraztu zuen. Horregatik, burdinolak ugariak izan ziren.

Bessemer bihurgailuarekin meatze ustiapenak ikaragarrizko garapena izan zuen. Kanpoko kapitalak prozesua monopolizatu zuen et ingeles, frantses, belgak… enpresak bere inguruan kokatu  ziren. Meategiak, mineral garraioa eta ontziteria, antolaturiko produkzio sistema betan europar ikurra bihurtu ziren.

Eskulanaren beharrak Nerbioi ezkerreko itsasadarrera etorkin andada ekarri zuen hurbilago zegoen landa mundutik. Bere etorrerak azpiegitura beharrak eragin zituen, oso prekarioak ziren konponketak bilatuz. Bereziki, eskasak izan ziren etxebizitzarekin zerikusi zutenak.

Aztertu dugun testuaK modu gordinean heltzen dio Somorrostroko meatzarien bizimoduaren egoera. Soldata baxuak, higienerik gabeko etxebizitzak, lanaldi luzeak, langileriarik gabe, meategien jabeen aprobetxamendua… Bizimodu anker horren aurrean sortu ziren lehen talde sozialistak eta Bizkaian gertatu zen errotze sozialista indartsuena. Komunismoak indar gutxiago izan zuen.

Entradas relacionadas: