Vicente Blasco ibañezen el intruso eleberriaren pasartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

10. TESTUA: BICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO

Aurrean dugun dokumentua egitura  narratiboa eta  soziala  Duen lehen mailako testu historiakoa da, Blasco Ibañezenen El Intruso elaberriaren pasarte bat, Hain zuzen. Bertan era gordin batean kontatzen digu zein nolako egoera eta Bizimodua zuten Bizkaiko burdin meatzetan XX. Mendearen hasieran.

Egilea indibiduala da

Blasco Ibañezek  Nobelagile valentziarra (1867-1928). Eguneroko gaiak jorratuz hasten da bere ibilbide literarioarekin, Eta denbora pasa ahala gai sozialak jorratzera pasatzen da; horiekin Batera  bidaietako nobelak eta Historikoak  idazten ditu. Nobelagile Lana politikari eta hizlari lanarekin uztartu zituen.

Testuaren helburua


 XX. Mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien Bizi baldintzak salatzea, eta izaera subjetiboa du  bere iritsia ematen duelako.

Balentzian argitaratua 1904. Urtean Hainbat edizio berriak argitaratuak izan den aldetik publikoa da.

Berrezarkuntzaren  azken garaian kokatzen da, Alfontso XIII.Aren Erregealdian (1902-1931)

, Euskal Industrializazioan, hain zuzen ere.

Lantzen ari garen Testuak Hiru paragrafo ditu.

Lehenengoak (laburra) Deskribatuko digun eremuan kokatzen gaitu: meagileen bizilekua

Bigarren Paragrafoak Hiru zati ditu:  lehenengoaren hasieran Bertan bizi den “Aresti” pertsonaia azaltzen digu. Bertan ematen diren bizi Baldintzen testigu moduan. “Barrakoiez” hitz egiten du, mearen jabegokoak mea Langileek erabilitakoan alokairu baten truke langile arduradunen kontrolpean. “ Aresti” dugu nobelaren protagonista eta pertsonaia hau garai hartako Areilza  sendagilearen figuran Oinarrituta dago, Bilboko pertsonai ospetsu eta eraginkorrenetako bat XIX. Mendearen bukaera. Paragrafoak ikuspegi tristea eta errealitatetik nahikoa Desitxuratua ematen digu.

Ondoren eremu hori  xehetasunekin zehazten digu lantokiaren Zenbait adierazpenak gehituz: meategia edo harrobi. Lan egun gogor baten Ondoren mea langilea bizileku berezi batekin aurkitzen da “ zerritokia edota Tabuko” ezizenez ezaguna. Afari kaxkar eta eskas baten ondoren, gehienetan Babarrunak patatekin bakailao edo hirugihar pusketa apur batzuekin, lotara Joaten ziren. Tabukoaren bizi baldintzak (konpartituak) oso eskasak ziren Higiene aldetik: erantzi gabe lo egiten zuten, airea ezin arnastu, sabaiak oso Baxuak, parasitoak etxekotzat hartuak, hotza ikaragarria… Hau guztia laburtua Azaltzen zaigu paragrafoaren bukaeran era plastiko batean, “ izerdiak elkartzen Ziren, arnasketak nahasten ziren eta zikinkeria anaitasunezkoa zen”.

Hirugarren Paragrafoa  mea langileen lan tokiari buruzkoa da. Harrobia “langile protestatzaileen etsai txarrena” Mea eta harrobien artean Bigarrena azaltzen du eremu arriskutsuena bezala, ez dutelako inongo Esperientziarik eskatzen aire librean direlako. Harrobietara espezializazio Gabeko eskulangile ugari azaltzen ziren (Gaztelatik gehienak), landako lanak Amaitu ondoren, eta goseak bultzatuta mea guneetara azaltzen zirenak. Paragrafoa axioma demagogiko batekin amaitzen du: langileen bizi baldintzak Hobera egingo dute kanpotik goseak bultzatutako langile kopurua jaisten den Heinean. Garaiko sortu berriko mugimendu sindikalaren adierazgarri.

Aurreago esan Bezala, Bezarkuntzaren azken garaian kokatzen dugu. XX. Mendearen hasiera, oraindik Indarrean zegoen sistema politikoa (Monarkia liberala baina ez Demokratikoa, eta 1876ko konstituzioan oinarritutakoa).

Txandakatze sistema hau nahiko Egonkorra izan zen, bi alderdi dinastiko handiek- kontserbadore eta Liberala-  ituna egin baitzuten, Gatazkarik gabe gobernuan txandakatzeko; gainera, hautesleek (gehienak Alfabetagabeak) jarrera pasiboa izan zuten. Bi alderdiek aldez aurretik adosten Zuten hauteskundeen emaitza, eta tokiko buruzagiek edo kazikeen babesa bilatzen Zuten, hautagai ofizialen alde egiteko eta oposizioko indarrak ahultzeko (beste Alderdiak sistematik kanpo gelditzen ziren). Baina XIX. Mendearen amaieran Sortutako joera ideologiko batek, erregenerazionismoa, Oligarkiaren mendeko sistema hori salatu zuen, eta modernizazio politiko, Sozial eta ekonomikorako proposamenak egin zituen.

Alfontso XIII.Ak 1902an erregetza Hartu zuenean, alderdi dinastikoek krisia izan zuten buruzagi nagusiak Desagertu zirenean (Canovas eta Sagasta) buruzagitza sendorik gabe geratu Zirelako. Honek ezegonkortasun politikoa ekarri zuen. Sistematik baztertuak Gelditu ziren alderdiek gero eta indar gehiago izan zuten eta, aldi berean, Sindikalismoa eta langile alderdiek ere hazkunde nabarmena izan zuten.

Testuinguru politiko honetan eman zen Euskal Herriko industrializazioa. XIX. Mendetik aurrera
Euskadin aldaketa Handiak gertatu ziren,ordura arte nagusia izan zen nekazaritza gizarteak Aldaketa handiak jasan zituen eta gizarte- klase berriak sortu ziren: proletarioa Eta burgesia. Horrez gain, exodo handia sortu zen nekazaritza-eremuetatik Hirietara. Alderdi politiko berriak sortu ziren eta sindikatuak ere eratu Ziren.

Industrializazio prozesu honetan, Bizkaiak berehala hartu zuen aurrera, baldintza hobeak baitzituen: Meatzeak kalitate handikoak eta portua oso gertu izatea.


Somorrostroko Burdin ustiaketa erromatarren garaian datatua dago “burdinez osatutako mendi Bat”adierazten zuen Pliniok. Erdi aroan ustiaketa jarraitu zuen Gipuzkoako zein Bizkaiko burdin oletan erretzeko. XIX. Mendean Bessemer bihurtzailearen Sorreraren eskutik etorriko da ustiaketa masiboa; bihurtzaileak  burdin ez fosforikoa behar zuen eta Horrelakoa zen Bizkaian zegoena. Britainiar enpresak segituan egokitu ziren Eremuan. II Karlistadak (1872-1876) geldiunea ekarri zuen, baino hori amaitu Zenean ustiaketari berriro ekin zioten. Ustiaketa bortitzaren momentua izan  

Entradas relacionadas: