Versaillesko bakea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

Pariseko eta Versallesko Ituna (1919-1920)


Parisko Bakea esaten zaio garaitutako herrialdeek sinatutako itunei: Versaillesko Ituna (Alemaniarekin sinatu zuten), Saint-Germaingo Ituna (Austriarekin), Trianongo Ituna (Hungariarekin), Sèvresko Ituna (Turkiarekin) eta Neuillyko Ituna (Bulgariarekin).

Parisko Bakearen oinarri ideologikoa Estatu Batuetako Wilson presidenteak alzaldutako 14 auziak izan ziren.

Bake honek, hiru helburu zituen: Alemaniaren suspertzea eragoztea, potentzia irabazleen artean botereen oreka lortzea, batez ere Balkanetan eta kolonietan, liskarrik eragin ez zezaten; eta Errusia bakartuta uztea, bertan erregimen komunista ezari baitzen.


Gerraren beste ondorio batzuk

Versaillesko Ituna ez zen bake-akordio izan, baizik eta alemaniarrek onartu behar izandako inposizioa (Diktat). Itun horrek Alemania eta haren aliatuak jotzen zituen gerraren erantzuletzat, eta gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatzen zituen. Horrez gain, Alemaniak baliabide militarrak murriztu behar izan zituen, eta Renania eskualdea, Frantziarekin muga egiten zuena, desmilitarizatzea onartu behar izan zuen.

Frantziak eta Belgikak bultzatu zuten Alemaniarekiko jarrera gogor hori. Britainia Handiak onartu egin zuen, baina Estatu Batuek ez. AEBk ez zuten ituna sinatu, Wilsonen 14 auzien izaera ez baitzuen errespetatzen. Horren ondorioz, hurrengo hamarkadan, Estatu Batuek borondatez bakartu ziren eta ez zuten parte hartu Nazioen Elkartean.

Alemaniak ez zuen inposizioa sekula onartu, baina sinatu izan behar zuen, gogoz kontra. Horrek Alemaniaren mendekurako gogoa sustatu zuen, eta geroago, erabakigarria izan zen.

Amaitzeko Wilsonen 14 gaietako bati jarraiki,  Nazioen Elkartea sortzea sustatu zen. 1920an sortu zen eta Genevan zuen egoitza. Erakunde horren helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea zen, nazioarteko arazoak modu baketsuan konpontzeko.

Entradas relacionadas: