Usukapioa: Jabetza Eskuratzeko Modua eta Motak

Magisterio2,19 KB

Usukapioa

Preskripzioaren bidez eskuratzen dira jabetza eta gainerako eskubide errealak. Denboraren igarotzeak ez du balio soilik epe jakin batean egikaritzen ez diren eskubideak eta uziak iraungitzeko (preskripzio iraungitzailea). Horretaz gainera, balio du pertsona bati itxuraz dituen eskubideak benetan esleitzeko ere.

Iritzi komunaren arabera, usukapioa gauzen gaineko eskubideak eskuratzeko modu bat da. Hala ere, bere benetako funtzioa laguntzea da. Zeini? Dagoeneko jabetza edo beste edozein eskubide erreal duen, baina frogatu ezin duen pertsonari; izan ere, ezin du bere titulartasun hori frogatu, frogak galdu dituelako edo ez dituelako inoiz izan.

Usukapioaren baldintzak

Hasiera batean, usukapio bidez eskuratu ahal izango dira eduki daitezkeen gauza eta eskubide guztiak. Usukapio mota guztiei edukitza eskatzen zaie, baina ez edozein edukitza, baizik eta «edukitza zibila» delakoa:

  • Edukitza naturala: Norbaitek gauza ukan edo eskubideaz gozatzea.
  • Edukitza zibila: Edukitza naturala izateaz gain, norbaitek bere egin nahi izatea gauza edo eskubidea.

Beraz, usukapitzeko egokia den edukitza «jabe moduan» izandakoa da. Horretaz gainera, edukitzak honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • Publikoa: Denon aurrekoa.
  • Baketsua: Modu baketsuan eskuratu dena.
  • Etengabea: Etenik gabea.

Usukapio motak

Usukapio arrunta

Baldintza gehiago eskatzen ditu, baina denbora gutxiago behar da. Jabetzaren eta gainerako eskubide errealen preskripzio arruntarentzat nahitaezkoak dira betekizun hauek:

  • Edukitza izatea (edukitza zibila).
  • Fede ona.
  • Bidezko titulua.
  • Legeak ezartzen duen epealdia.

Bidezko titulutzat hartzen da legalki nahikoa den hura, preskribatu edo usukapitu behar den jabego edo eskubide erreala eskualdatzeko. Preskripziorako tituluak benetakoa eta baliagarria izan behar du.

Usukapio ezohikoa

Ez da beharrezkoa ez titulua ez fede ona. Hala ere, jabetza eskuratzeko denbora gehiago behar da.

Descargar

PDF Word HTML