Urbanizazio prozesua industria aurreko urbanizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,4 KB

URBANIZAZIO PROZESUA

INDUSTRIA AURREKO URBANIZAZIOA

Hiriak sortu zirenetik industrializazioa hasi arte. Hona hemen ezaugarriak:

  1. Urbanizazio tasa urria eta egonkorra zen.

  2. Urbanizazioa mesede egin zioten faktore ekonomiko militarrek, administratiboek, ekonomikoek, erlijiosoek eta kulturalek.

  3. Urbanizazio prozesuaren etapak: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa:

  • Antzinaora: K.A IX eta VIII. Mendeetako greziar kolonizazioari lotutako lehen hiriak.

    • Erromanizazioa k.A. III. Mendean hasi zen eta hiri asko sortu ziren, Bartzelona, Tarragona, Sevilla…

    • Erromatar inperioak gainbehera izan zuen, eta germaniar inbasioekin
      III. Mendetik aurrera desurbanizazioa eman zen, hiri askoren desagerpenarekin.

  • Erdi Aroan urbanizazio fase bat eman zen, bi espaziotan:

    • Musulmana: 711. Urteko inbasioaren ondoren, musulmanek hiri berriak sortu zituzten, Madrid, Murtzia eta Almeria. Aurreko hiria aprobetxatu zuten, eta zentro estrategiko, ekonomiko eta erlijioso/kultural moduan bultzatzu zituzten.

    • Kristaua: Hiriko bizitza eskasa izan zuen, baina X: mendeko errekonkistaren eta birpopulazioarekin hedatu zen.

  • Aro Modernoan: Gorabehera handiak:

    • XVI. Mendean, hiri hazkundea, biztanleria hazi zelako.

    • XVII. Mendean urbanizazioa gelditu, krisi demografiko eta ekonomikoa medio

    • XVIII. Mendean, urbanizazio prozesua suspertu, berreskuratzearen eraginez.

INDUSTRIAREN ALDEKO URBANIZAZIOA

Industrializaziotik 1975ko krisira arte:

  1. Urbanizazio tasak hazkunde handia izan zuen.

  2. Hazkundeari mesede egin zioten faktore administratibo, ekonomiko zein sozialek.

  3. Lau etapa:

  • XIX. Mendearen erdialdera: Pilaketa demografiko txikia

  • XIX. Mendearen erdialdea - Gerra zibila: Hirien hazkunde handia, urbanizazio tasa ia bikoitza. Faktore nagusia industria garapena.

  • Gerra zibila eta gerraostea. Hirien hazkundea geldiarazi.

  • Garapenaren etapa (1960-1975): Hazkunde ekonomiko eta hiri-hazkudne handieneko aldia. Industriak eta jarduera tertziarioek egin zioten mesede.

Hiri handietan bildu zen biztanleria eta espazioa hartu zuen, periferiak hedatuz.


INDUSTRIA OSTEKO URBANIZAZIOA

1975ko krisian aldaketak eman ziren, eta Espainian 1980tik izan zuten eragina:

  1. Urbanizazio tasak hazkundea dezeleratu du, hazkundea gutxitu da eta nekazari exodoa geldiarazi

  2. Urbanizazioaren faktoreak aldatu egin dira. Industria pisua galdu du, eta jarduera tertziarioek garrantzia lortu dute.

  3. Demografiak hirian pilatuat egoteari utzi dio baina inguru urbanizatuak hedatzen jarraitzen du.

Entradas relacionadas: