Uraren Zikloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

1. Eguzkiak berotuta, itsasoaren azaleko ura lurrundu egiten da. Ur-lurrun hori gorantz igotzen da, garaiera jakin batean hozten hasten den arte. Hoztean, kondentsatu egiten da, tanta txikitan. Horrela sortzen dira hodeiak.

2. Hodeiak, hozten direnean, egoera likidoan erortzen dira. Horixe da euria. Horrela, ura egoera likidora itzultzen da beriro ere.

3. Eskualderik hotzenetan, hala nola goi-mendietan, hodeietako ura elur gisa jausten da. Elurra metatu egiten da, eta glaziarrak sortzen dira.

4. Kontinenteen azalean zehar dabilenean, urak ibaiak eta aintzirak eratzen ditu, grabitatearen indarrak eragin

da. Ibaietako ur hori, azkenean, itsasora itzuliko da beriz ere.

5. Arroka porotsuak dauden tokietan, ura iragazi egiten da, eta lurpean metatzen da. Luzaroan, harik eta itsasora itzultzen den arte.

6. Izaki bizidunek ura egoera likidoan hartzen dute. Animaliek edan egiten dute; landareek, xurgatu. Gero, kanporatu egiten dute, egoera likidoan edo lurrun egoeran.

7. Itsasoan dago hidrosferako ia ur guztia. Hantxe biltzen da prezipitazioetatik biltzen den eta ibaietatik datorren ura ere.


Ur gehiena ozeanoetan eta itsasoetan dago, hauei ur ozeanikoa deritze. Gainerako urak ur kontinentalak dira, eta zatirik handiena poloetako eta glaziarretako izotz kaskoetan dago.


Ur Kontinentala:

Kontinenteetan dagoen ura hidrosferaren bolumen osoaren %3 da., gutxi gora behera. Ur horren parterik handiena egoera solidoan dago, eta horren parte txilki bat baino ez dago azalean.

Lurpeko Urak:

Kontinenteetako ur likido gehiena lurpean dago. Ura azaletik iragazten da, eta arroken poroak betetzen ditu.

Aintzirak eta urmaelak

Lurraren maldaren ezaugarri bereziengatik metatzen diren ur-masak dira. Sarritan, ibaietako ura, Ilurpeko ura eta

mendietan urtutako ura ere jasotzen dute.


Eskualde polarrak

Izotz-kaskoz estalita daude; izotz-kasko horiek udan txikitu egiten dira, tenperatura igo eta izotza urtu egiten delako; neguan, aldiz, handitu egiton dira.

Ipar Poloan

Uharte batzuk baino ez daude, eta gainerako guztia ozeanoa da. Kasko polar artikoko zotzak ur gainean flotatzen du, eta, azpian, itsasoan, bizia dago.

Hego Poloan

Kontinente bat dago: Antartika. Kasko polar antartikoaren zati handiena kontinentearen gainean dago, eta la hiru kilometro lodi den geruza osatzen du.

Gol-mendietan, elurra metatu eta trinkotu egiten da, izotz blhurtu arte. Malda handiko

tokl batean izotz asko metatzen denean, mendlan behera jaisten da, eta glaziar bat era-

tzen da.


Ur Ozeanikoak:

Ur ozeanikoa hidrosferako uraren % 97 dira. Itsasoak eta ozeanoek planetaren azaleraren %71 hartzen dute, eta ur masa handi batek osatzen dute, gehienak komunikatuta baitaude.

Entradas relacionadas: