Uraren Zikloa, Erabilera eta Arazketa Prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Ur Ozeanikoak eta Mugimenduak

Ur ozeanikoa hidrosferako uraren % 97 da. Itsasoek eta ozeanoek planetaren azaleraren % 71 hartzen dute, eta ur-masa handi batek osatzen dute, gehienak komunikatuta baitaude.

Itsasoko mugimendu nagusiak

  • Olatuak: Uraren azalean haizearen eraginez sortzen diren uhinak dira.
  • Korronte bertikalak: Beheranzkoak edo goranzkoak izan daitezke. Beheranzkoek itsaso gaineko ur oxigenatuak eramaten dituzte itsas hondoraino; goranzkoek, berriz, mineraldun urak eramaten dituzte itsas hondotik azalera.
  • Mareak: Itsas mailaren aldaketa bertikalak dira. Aldaketa horiek aldian-aldi igar daitezke kostaldeetan.
  • Korronte horizontalak: Ur-masa handien joan-etorriak dira. Itsasoak eta ozeanoak zeharkatzen dituzte, eta ur beroak edo ur hotzak eramaten dituzte beste tenperatura bateko zonaldeetara.

Ur atmosferikoa

Eguzkiaren beroaren eraginez, ura aintziren eta itsasoen azalean lurrundu eta atmosferara igarotzen da. Ur-lurruna atmosferako gainerako gasekin nahasirik dago.

Uraren Erabilera

  • Etxeko erabilera: Gure herrietan, etxebizitza bakoitzera iristen den ur-horniketa sistema bat daukagu.
  • Nekazaritza-erabilera: Nekazaritzan, ura soroak ureztatzeko erabiltzen da, batik bat. Ureztatze-sistema aurreratuei esker, ura probetxuz balia daiteke.
  • Industria-erabilera: Industria-produktuak egiteko lehengai gisa, eta makinak garbitzeko eta hozteko erabiltzen da ura industrian, besteak beste.
  • Energia-erabilera: Ura energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da. Urtegietan zentral hidroelektrikoak eraikitzen dira, eta haietan, uraren mugimenduari esker, elektrizitatea lortzen da.

Arazketa Prozesua

  1. Aurretratamendua: Flotatzen ari diren solido handiak uretatik kentzea da; hala nola zapiak, plastikoak, animaliak eta landareak.
  2. Lehen tratamendua: Flotatzen duen materiala erauztea da; besteak beste, koipeak eta esekita dagoen materiala.
  3. Bigarren tratamendua: Disolbaturik dagoen materia organikoa kentzea da, materia organikoa degradatzen duten mikroorganismoak erabiliz.
  4. Hirugarren tratamendua: Gatz mineralak eta geratu den materia organikoa kentzea da. Araztegi aurreratuenek soilik dute tratamendu hori.
  5. Desinfekzioa: Uretan geratzen diren mikroorganismoak suntsitzen dira. Horretarako, uretan kloroa edo ozonoa botatzen da. Ura desinfektatuta dagoenean, ingurune naturalera isurtzen da.
  6. Lohien tratamendua: Lohiak dira arazketa-prozesuan uretatik erauzten diren material guztiak. Horietako batzuk nekazaritzarako ongarriak ekoizteko erabiltzen dira, eta gainerakoak zabortegira eramaten dira.

Entradas relacionadas: