Ura puztua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,93 KB

KLIMA:


Leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Gutxienez hogeita hamar urte behar dira behaketak egiten. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.

EGURALDIA:


Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.

EGURALDI MOTA:


Penintsulan eta Balear uharteetan honako hauek dira eguraldi mota ohikoenak: Neguan, eguraldi antizikloniko hotz eta lehorra izaten da nagusi (antizikloi termikoak eta antizikloi polar atlantikoak). Udan, eguraldi antizikloniko lehor eta beroa izaten da nagusi (Azoreetako antizikloiaren eraginez). Udazkenean eta udaberrian, eguraldi aldakorra da. Kanarietan, eguraldia egonkorra izaten da. Alisio-eguraldi ere deitua.

EKINTZA GUNEA (ANTIZIKLOIA ETA DEPRESIOA-BORRASKA):


Presio atmosferikoa aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen pisua da. Milibarretan (mbar) neurtzen da barometroarekin. Eguraldi-mapetan presio bereko puntuak lotzen dituzten isobara izeneko lerroen bidez irudikatzen da. Isobarak launaka irudikatzen dira eta presio normala 1016 mbar dira. Bi motatako ekintza-zentroak daude: antizikloiak (goi-presioko eremuak, 1016 mbar-etik gorakoak) eta depresioak (behe-presioko eremuak, 1016 mbar-etik beherakoak). Haizea erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan biratzen da.

AIRE MASA:


aire-zatiak dira, tenperatura, hezetasun eta presio ezaugarri jakin batzuk dituztenak. Latitudea kontutan hartuta, Espainiara hiru aire-masa mota iristen dira: aire artiko hotzak, aire polar hotzak eta aire bero tropikalak.

JET STREAM:


Jet stream edo zarrastada korrontea, haize indartsua da, egitura tubularra du eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da bederatzi eta hamaika kilometro bitarteko garaieran, poloko tropopausaren eta tropikoko tropopausaren arteko garaieren bitartean. Zorrotada-korronteak behe-presioak eta goi-presio tropikalak bereizten ditu. Gainazaleko eguraldiaren eragilea da.

FOEHN EFEKTUA:


Kontraste klimatikoak eragiten ditu. Aire-masa batek mendi batekin topo egitean, gora egiten du haizealdeko mendi-hegaletik eta aire-masa horrek duen ur-lurruna hoztu eta kondentsatu egiten da, prezipitazioak eraginez. Gailurra igaro ondoren, airea behera egiten du eta berotu egiten da; horrek giroa lehortzen du eta tenperatura igo egiten da.

INTSOLAZIOA:


Lurraren gainazalak jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainiak 2000 eguzki-ordu baino gehiago ditu urtean, baina alde handiak daude bazter batetik bestera. Adb, Euskadin intsolazio gutxi eta Kanaria uharteetan asko.

Litologia:


Arrokei ezaugariak azterketzen duen  geologiaren adar  bat.

Sumendia:


Lurraren edo beste planeta nahiz satelite baten gainazalean dagoen berezko irekidura edo arraildura da, barrualdean dauden solidoak edo jariakariak (gasak, lurruna, laba, errautsak) ateratzen uzten duena.

Albufera


Ur gazi edo apur bat gazia da, itsasotik mingain edo harea-kordoi batez banatua, baina itsasoarekin puntu batez edo gehiagoz komunikatuta.


IZOTZALDIA:


airearen tenperatura 0ºCtik jaistean gertatzen dira izotzaldiak. Bi motatakoak izan daitezke: irradiazio-izozteak (gau oskarbi, lurra hoztu eta hotz horrek airea hoztean) eta adbekzio-izozteak (aire-masa hotz handi batek eragina).

PREZIPITAZIOA:


Hodeietatik Lurraren gainazalera bai likido modura eta bai solido modura erortzen den ura da. Plubiometroa da erabiltzen dugun tresna eta unitateak, milimetroak dira. Isohieta lerroen bidez irudikatzen da prezipitazio-maila.

GANDUA:


Fenomeno meteorologiko bat da, atmosferan partikula oso txikiak (hautsa, errautsak, buztina edo esekitako harea) garraiatzen dituena eta ikusmena murrizten du laino arinaren eraginez..

ALISIOA


Alisioak edo ekialdeko haizeak, haize iraunkorrak dira, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. 

GAUSSEN INDIZEA:


Indize xerotermikoa, klima intertropikal eta epelen barruan, hilabete lehorren eta hilabete euritsuen prezipitazioen arteko mugak zehazteko balio duen formula sinple bat da: 2T ≥P. Tenperaturaren bikoitza hilabetean egindako prezipitazio kopurua baino handiago edo berdina bada, idortasuna egongo litzateke hilabete horretan.

Paisaia: Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.

Unitate Morfoestructurala:


Egitura lurraren barnealdetik datozen mugimendu tektonikoen emaitza da. Hauek, lurrazaleko lekualdatzeak, uholdeak eta leherketak sortzen dituzte eta erliebearen oinarrizko xedea sortzen dute. 

Mendigune zaharra:


Egitura lurraren barnealdetik datozen mugimendu tektonikoen emaitza da. Hauek, lurrazaleko lekualdatzeak, uholdeak eta leherketak sortzen dituzte eta erliebearen oinarrizko xedea sortzen dute. 

Tolesdura mendikatea:


Aro Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira, Era Sekundarioan edo Mesozoikoan itsasoak jaikitako sedimentua oinarri hartuta eratuak.Aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.

Arro sedimentarioa:


Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira; gero, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete zirenak.Gaur egun egitura horizontalak dira

Padura:


Padura kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaitua eta landare-komunitate berezien euskarri izan ohi dena]. 

Paramo:


Paramo bat belardi eta lauz osatutako lur-eremu handi bat da, altuera jakin batean kokatua, askotan 1000 m-tik gorakoa

Modelatu karstikoa:


Higaduraren ondorioz erliebeak kareharrian hartzen duen forma da.

Zirku glaziarra:


Zirkuko glaziarra bere arrora edo metaketa zirkura mugatzen den glaziar mota bat da. Apenas dauka glaziar mihirik eta ablazio-eremu murriztua du izotz gutxiagatik.

Entradas relacionadas: