Ura puztua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB

KLIMAREN ELEMENTUAK

  1. Intsolazioa

  1. Lurraren gainazalak jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainiak 2000 eguzki-ordu baino gehiago ditu urtean, baina alde handiak daude bazter batetik bestera: Kantauri itsasoko ertzean. Penintsularen hego-ekialdean eta Kanaria uharteetan, aldiz, intsolazio handia dute. 

  2. Zerua hodeiez gutxi-asko estalita ageri den atmosferaren egoerari esaten zaio. Espainian. Kantauri itsasoko ertza da hodeitza handieneko eremua. Guadalquivir ibaiko harana, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea eta Kanarietako zenbait eskualde dira hodeirik gabeko egun gehien duten lurraldeak.

2.   Airearen tenperatura

           Aireak duen bero-maila da. Gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da termometroarekin. Mapetan, isotermekin irudikatzen da. 

  • Latitudea: tenperaturak jaitsi egiten dira iparrera egin ahala, eguzki-izpien perpendikulartasuna murriztu egiten baita. 

  • Itsasoaren eragina: kontraste termikoak leunagoak dira kostaldean, eta bortitzagoak barnealdean.

  • Altitudea: altueran gora egin ahala, tenperaturak jaitsi egiten dira. 

A) Hilabeterik beroeneko tenperaturaren eta hotzenekoaren arteko aldea da urteko tenperatura-bitartea

b) Airearen tenperatura 0ºC-tik jaistean gertatzen dira izotzaldiak. Aireak duen ura izoztu egiten da, eta izoztu egiten da, eta izotz modura pilatzen da. 


3. Hezetasuna

         Airearen lurrun-kantitatea da. Itsasoarekiko hurbiltasuna eta tenperatura dira hezetasuna egotearen gakoak; tenperatura zenbat eta handiagoa izan, hezetasuna orduan eta txikiagoa izango da.

4. Presioa eta haizea

a) Penintsulan, goi-presioak izaten dira nagusi neguan, eta behe-presioak udazkenean eta udaberrian; udan, goi-presioak izaten dira lurra berotzen delako.

b) Aireak Lurraren gainazalarekiko egiten duen mugimendu horizontala da haizea. Presioen arteko aldeen ondorioz sortzen da, eta beti mugitzen da goi-presiotik behe-presiora. 


5. Prezipitazioak

        Hodeietatik Lurraren gainazalera bai likido modura eta bai solido modura erortzen den ura da. Milimetrotan edo metro koadro bakoitzeko litrotan neurtzen da. 

Aireak duen uraren lurrunak gora egiteak, hozteak eta kondentsatzeak eragiten ditu. Hiru motatakoak izan daitezke: 

  • Orografikoak

  • Konbektiboak

  • Fronte-prezipitazioak 

A) Latitudea eta kokapena: urtearen joanean depresioak eta antizikloiak nagusi izatea eragiten dute

b) Itsasoaren irekitasuna: itsasoaren eraginpetik kanpoko lurraldeetan, neguko hotzak antizikloiak eratzea errazten du; udako beroak, airearen kondetsazioa zailtzen du. 

c) Erliebea: altueran gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu egiten dira; mendi artean dauden inguruetan, prezipitazioak urritu egiten dira. 


6. Idortasuna

        Lurzoruaren nahiz atmosferaren ur nahikoa ez dagoenean gertatzen den egoera da. 

  • Hileko idortasuna neurtzeko, Gaussen indizea erabiltzen da. Hilabete bat idorra da, 2TºC handiago edo berdin P bada; hilabete horretako batez besteko tenperaturaren bikoitza mm-tan erregistratutako prezipitazio-kopurua baino handiagoa edo berdin bada. 

  • Idortasun orokorra neurtzeko, De Martonneren indizea erabiltzan da: P/T +10; prezipitazioen guztizkoa urteko batez besteko tenperaturaz zatitu eta horri hamar batu. 

  • Hezeak (30etik gorakoak)

  • Erdihezeak (30-20)

  • Erdilehorrak (20-10)

  • Estepakoak (10-5)

  • Basamortukoak (5-0)





Entradas relacionadas: