Ur Ozeanikoak: Olatuak, Korronteak, Mareak, eta Ur Atmosferikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Ur ozeanikoa hidrosferako uraren % 97 dira. Itsasoak eta ozeanoek planetaren azaleraren %71 hartzen dute, eta ur masa handi batek osatzen dute, gehienak komunikatuta baitaude.


Olatuak

Olatuak uraren azalean haizearen eraginez sortzen diren uhinak dira.

Korronte bertikalak beheranzkoak edo goranzkoak izan daitezke. Beheranzkoek itsaso gaineko ur oxigenatuak eramaten dituzte itsas hondoraino. Goranzkoek, berriz, mineraldun urak eramaten dituzte itsas hondotik azalera.

Mareak itsas mailaren aldaketa bertikalak dira. Aldeketa horiek aldian-aldi igar daitezke kostaldeetan.

Korronte horizontalak ur-masa handien joan-etorriak dira. Itsasoak eta ozeanoak zeharkatzen dituzte, eta ur beroak edo ur hotzak eramaten dituzte beste tenperatura bateko zonaldeetara.

Ur Atmosferikoa

Eguzkiaren beroaren eraginez, ura aintziren eta Itsasoen azalean lurrundu eta atmosferara igarotzen da. Ur-lurruna atmosferako gainerako gasekin nahasirik dago.


Etxeko erabilera

Etxeko erabilera. Gure herrietan, etxebizitza bakoitzera iristen den ur-horniketa sistema bat daukagu.

Nekazaritza-erabilera

Nekazaritzan, ura soroak ureztatzeko erabiltzen da, batik bat. Ureztatze-sistema aurreratuei esker, ura probetxuz balia daiteke.

Industria-erabilera

Industria produktuak egiteko lehengai gisa, eta makinak garbitzeko eta hozteko erabiltzen da ura industrian, besteak beste.

Energia-erabilera

Ura energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da. Urtegietan zentral hidroelektrikoak eraikitzen dira, eta haietan, uraren mugimenduari esker, elektrizitatea lortzen da.


ARAZKETA PROZESUA

Aurretratamendua

Flotatzen ari diren solido handiak uretatik kentzea da; hala nola zapiak, plastikoak, animaliak eta landareak.

Lehen tratamendua

Flotatzen duen materiala erauztea da; besteak beste, koipeak eta esekita dagoen materiala.

Bigarren tratamendua

Disolbaturik dagoen materia organikoa kentzea da, materia organikoa degradatzen duten mikroorganismoak erabiliz.

Hirugarren tratamendua

Gatz mineralak eta geratu den materia organikoa kentzea da. Araztegi aurreratuenek soilik dute tratamendu hori.

Desinfekzioa

Uretan geratzen diren mikroorganismoak suntsitzen dira. Horretarako, uretan kloroa edo ozonoa botatzen da. Ura desinfektatuta dagoenean, ingurune naturalera isurtzen da.

Lohien tratamendua

Lohiak dira, arazketa-prozesuan uretatik erauzten diren material guztiak. Horietako batzuk nekazaritzarako ongarriak ekoizteko erabiltzen dira, eta gainerakoak zabortegira eramaten dira.

Entradas relacionadas: