Ur gezeko ekosistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira: ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak. Bertako bizidunen populazioa faktore abiotikoek ahalbidetzen dute. Faktore horien artean hauek aipa daitezke: tenperatura, argitasuna eta uraren konposizio kimikoa. Ur gezako ekosistemen artean hauek aipa daitezke:
ibaiak
, hezeguneak, aintzirak eta lurpeko urak. Aintzira edo lakua lurrez inguratuta dagoen ur-eremua da. Ibaietako bizidunen artean algek eta ornogabeek osatzen duten bentosari esker bizi dira animalia ugari.


Gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da atmosfera. Loditasun handikoa da. Bertan, bizidun guztiek (salbuespen moduan, badira bakterio batzuk eurek ekoitzitako oxigenoa kontsumitzen dutenak) arnasten dugun oxigenoa aurkitzen da, eta era berean erradiazio kosmiko arriskutsuetatik babesten gaitu. Atmosfera geruzatan banatzen da, eta, batez ere, gas bidez eta, neurri txikiago batean, partikulez osatzen da. Airea, nagusiki nitrogenoz eta oxigenoz osatua dago. Airea, lurrazalean pilatzen da grabitateari esker. Atmosferaren dentsitatea altueraren arabera gutxitzen da. Presio altuena lurrazalean gertatzen da. Tenperatura altueraren arabera aldakorra izaten da. Aldiz, lurrazaleko tenperatura berotegi-efektu naturalak erregulatzen du.



Entradas relacionadas: