Ur gezako ekosistemak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,44 KB

UR-EKOSISTEMAK

Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira: 
  • ur gezako ekosistemak 
  • itsasoko ekosistemak.
Habitat horietan faktore abiotikoek, hots, faktore fisiko-kimikoek eta klimatikoek nagusiki, bertako bizidunen populazio eta komunitaetak era batekoak edo bestekoak izatea eragiten dute. Eragile nagusiak dira:
    • uraren konposizio kimikoa:
      • gazitasuna
      • oxigeno kopurua
    • tenperatura
    • argitasuna...
   

1.- UR GEZAKO EKOSISTEMAK



    A.- 

IBAIAK

Bi unitate ekologiko nagusi daude:
  • ibaiaren ibilguan sortzen dena: Algek eta ornogabeekbentosa osatzen dute, arrainen, ugaztunen eta hegaztien kate trofikoaren oinarria. Algak, moluskuak eta krustazeoen larbak ibaiaren osasunaren adierazle ekologikoak dira.
  • ibaiertzetako ingurunean sortzen dena: landarez elikatzen diren animalietatik hasita harraparietaraino elkarreraginak daude: azeriak, ipurtatsak, apoarmatuak, erbinudeak, hegazti migratzaileak, ornodun handiak (hontz handia, basakatua, igaraba, katamotza...
   B.- 

AINTZIRAK ETA URMAELAK:

 lurrez inguratuta dauden ur eremuak dira, gehienak ur        gezakoak, Ipar Hemisferioan.
   Algek eta ornogabeek bentosa osatzen dute. Katean hurrengoak intsektoak,        krustazeoak,   anfibioak, narrastiak, arrainak, uretako hegaztiak, ugaztunak...

   C.- 

ZONA HEZEAK, LOKAZTIAK ETA ZINGIRAK

Oso emankorrak eta izaki bizidun asko bizi    dira bertan.Hurbileko akuiferoak urez bete eta mantentzen dituztelako. Bertara    mantenugai asko heltzen dira euriteen bidez eta elikagaiak hondoratzean landareak    nagusitzen dira, hezegunea desagertu arte.

D.- 

LURPEKO URAK ETA AKUIFEROAK

Lur geruza iragaitz baten gainean sortutako ur multzoa. Giza ihardueran erabilgarriak:
  • etxeko kontsumoa
  • nekazaritzan eta abetzaintzan.
Ez dira egonkorrak giza jarduera honengatik.
Araztu egin behar dira, osagai mikrobiologikoarengatik.

2.- ITSAS EKOSISTEMAK


A.- 

ITSASOAK ETA OZEANOAK

Sakoneraren arabera argia eta tenperatura aldatzen dira eta hauen arabera kokatzen dira organismoak:
  • Ezponda kontinentala edo gune fotikoa (argiduna): (<200). Planktona (algak eta krustazeoak) dago.
  • Zona batiala: (200-4000). Nektona dugu: arrain, txibia, itsasdordokak, itsas txakur, balea...
  • Zona abisala: (>4000). Fauna bentonikoa, itsas izarrak, belakiak... Ekositema  nahiko urria baina paregabea da.
B.-

ESTUARIOAK, DELTAK ETA PADURAK

Oso emankorrak eta bioaniztasun handikoak dira, mareetara moldatzen direnak. MOluskuek, krustazeoek, arrainek (izokina, aingira...) arrautzak ipintzen dituzte. Hegazti pasean, ugalketa garaian... Hegazti aberastasun handia.
Estuarioak itsas ura eta ibai ura nahasten diren marearteko guneak dira.Itsasaldiak zabalak eta kulunkatze handiko tokitan sortzen dira, ibaia ibilgu bakarrekoa, sabala eta sakona izaten du. Padura guneak sor daitezke.
Oso urriak dira ekuateorean. Niger, Amazonas, Orinoko... Ibaietan deltak sortzen dira sedimentoak ezartzen direnean, ibilbide bakarreean itsasoratu beharrean, beso anitzetan zatituz.
Padura kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua da, itsasgora denean ur gaziz blaitua eta landare komunitate berezien euskarri izan ohi dena. Bertako ura geza, gazia edo biennahasketa izan diteke (gazikara). Biodibertsitae handiko eremua da: algak, plankton, flora eta fauna (hegaztiak)...

BIOSFERAREN AZALA: LURZORUA


Lurzorua biosferaren goiko geruza da, eta mineralez, matria organikoz, urez, airez eta bizidunez osatuta dago. Ezinbesteko baliabidea da gizakiarentzat.

Lurzoruaren funtzioak


Ezinbesteko funtzioak ditu ingurumenarentzat eta bizidunentzat.
  • Mineralen, uraren, materia organikoaren eta zenbait gai kimikoren transformazio prozesuetan parte hartu.
  • Gasak: karbono dioxidoa. Metanoa... Atmosferara askatu.
  • Lurzorutik lurpeko urak iragazten dira.
  • Materia organikaori esker hainbat gai metatu eta moteltzen dira: ura, gasak eta poluitzaileak, gizakiongana hai erraz ez heltzeko.
  • Bizidun ugariren habitata da: mikroorganismo, zizare, barraskilo, artropodo, onddoak, protozooak, biodibertsitatearen adierazleak eta bere emankortasunaren eragileak.
  • Gizakiarentzat laboreak bertan bizi dira, lurzoruaren euskarri egiten dutela.
  • Lehengaien eta baliabideen iturria da.
  • Paisaiaren eta kultur ondarearen parte.

Lurzorua eratzea

harrizko lur eremuetan, hasieran ez dago ia landarerik; goroldioak eta likenak soilik. Meteorizazioaren eraginez, harriak zatikatu egiten dira. Zenbait tartetan harea eta harri txikiak pilatzen dira, eta hor goroldio eta belar txiki gehiago sustrai daitezke. Meteorizazioak jarraitzen badu, hareazko geruza bat sortzen da. Geruza horretan hazten diren landareen hosto hondakinak deskonposatu eta harearekin nahasten dira, lurrustela sortuz. Euriak beherantz eramaten du lurrustelaren zati bat. Landaredia gero eta ugariago da eta gero eta hondakin gehiago ahrtzen ditu lurrak, aberastuz.
Lurzorua ez da berdina leku guztietan: landarean, ur kantitatea...

Entradas relacionadas: