Ur biziak higadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,77 KB

Zer da materialen garraioa (erliebearen modelatze prozesuan)?· Garraioa. Higaduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da. Bi garraio mota bereizten dira:Hondoan zeharreko garraioa. Klastoak ibaien edo itsasoen hondoan herrestan edo pirritan mugitzean gertatzen da. Esekidurako garraioa. Oso meheak diren klastoek ez dute ia lurra ukitzen batetik bestera lekualdatzean; esate baterako, haizeak edo urak daramatzan harea aleek.
Zer da sedimentazioa (edo jalkitzea)? Nola gertatzen da? Sedimentazioa
: Klastoak (harriak apurtzerakoan askatutako tamaina desberdineko puskak) leku batean behin betiko uztean gertatzen da.Sedimentazioa agente geologiko garraiatzaileak (urak, haizeak, itzotzak) energia galtzerakoan gertatzen da. Normalean abiadura galtzeagatik (glaziarren kasuan ezik). Orduan garraiatutako materialak ibai/itsaso hondoan gelditzen dira edo haizeak esekita eramandako materialak lurrera erori.-Glaziarrek mihia amaitzen den lekuan jalkitzen dituzte klastoak. - Ibaiek ur-goraldietan beren energia handitu egiten da, eta klasto handiak garraia ditzakete, baina emaria txikitzean,klastoak ibilguan jalki eta han geratzen dira. Ibaiek garraio ahalmena berreskuratzean garraioak jarraitzen du.Zer dira agente geologikoak? Zein da euren energia?

Agente geologikoek erliebea aldatu eta modelatzen duten faktoreak dira. Euren energia Eguzki-energiatik eta grabitate-indarretik dator. Hauek dira:HAIZEA Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Landarerik gabeko lekuetan (hondartzetan) eta leku lehorretan (basamortuetan) haizeak higadura handia eragiten du. GLAZIARRAK Izotz-masa handiak dira, higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak.Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu glaziarrak.
UR BIZIAK Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.LURPEKO URAKLurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak (kareharriak eta igeltsuak, besteak beste) disolbatu egiten dira, eta zuloak eta haitzuloak,IBAIAK Ur gezako urlasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak.Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.ITSASOAUr-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak. Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus daiteke haren higadura-ahalmena. Ibaiek bokalean jalkitako materialak garraiatzen ditu.ERLIEBE BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK,Harriak ,Klima:- Tenperatura: Tenperatura altuek erreakzio kimikoak gertatzea eragiten dute giroa hezea eta ura badago, hots, meteorizazio kimikoak  Tenperatura-aldaketa asko dagoenean erraz gertatzen dira meteorizazio mekanikoak Hezetasuna Giro hezeetan meteorizazio kimikoko erreakzioak gertatzen dira.  Giro hezeetan eta beroetan meteorizazio kimikoa eta biologikoa gertatzen dira Giro lehorretan eta hotzetan meteorizazio mekanikoa gertatzen da.Topografia (erliebearen forma): grabitatea eragile geologikoen energia-iturri garrantzitsua dela jakinik, malda handiko lekuetan eragile geolgiko batzuen eragina handiago izango da. Adibidez ibai eta glaziarretan. Malda handia denean ibaietako urek energia kantitate handiago daramente eta euren higadura-ahalmena handiago izango da. Gauza bera gertatutko litzateke glaziarretako izotzekin. Kasu honetan izotzaren abiadura-aldaketa ez da kanpotik nabaria izango baino bere materialak higatu eta garraiatzeko ahalegina handiagoa izango da

ERLIEBEAREN ALDAKETAK -IBAIAREN HIGADURAHigadura Meandroak: ibaiaren kurbak dira ibaiaren jardueraren ondorioz sortzen dira. Haitzarteak: ibai haran estuak eta sakonak. V itxurako harana:
ibaiak alboetako paretak higatzean modelatu du.
Garraioa Ibaiek edozein tamainatako klastoak garraiatzen dituzte.Sedimentazioa Uholde-lautada: ibaiaren maila igotzean urez bete daitekeen  lur-eremua
Penilautada: hondo lauko haranak elkartu egiten direnean. Delta:ibai batek bokalean olatuek kendu baino azkarrago materialak pilatzen dituenean Hondartza:ibaiek metatutako  harea gehiena.

Glaziarrek :

Higadura


Zirku glaziarretan elurra pilatu eta izotz bihurtzen da ; izotz pilatu ahala beheko geruzak trinkotu egiten dira eta airea galtzen dute.

U itxurako haranak

Glaziarraren mihiak zulatu du. Garraioa:Garraio-ahalmen handia dute Izotz-masa (glaziarra) grabitateak bultzatuta mugi daiteke eta izotzak glaziarren mihia osatzen du. Glaziarren mihiek  harri kopuru handiak garraiatzen dituzte: morrenak Sedimentazioa :Albo-morrena: mihiaren bi aldeetan pilatzen dira Morrena zentrala: Bi albo-morrenak bat osatzen dutenean Aurreko morrena: mihiaren amaieran pilatzen dira.diraHAIZEAREN ERAGINHigadura/garraioa - Deflazioa, abrasio eolikoa (korrasioa)Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Lurraren gainazal osoan du eragina.Higadura:Deflazioa: haizeak hare partikulak garraiatzea.Urradura eolikoa: Haizeak garraiatutako hare aleek harrien kontra jo eta higadura eragiten dute. Harriak desgastatu egiten dituzte.GarraioaMaterialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du.. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, milaka kilometro egin  ditzakete.Sedimentazioa.Dunak:hareen metaketak.Erg: hareazko basamortua.Reg: harri-eremua, deflazioek sortutakoa.Loess: hautsen metaketak.         ITSASOA ERAGILE GEOLOGIKO BEZALA- HigaduraItsaslabarra: ia bertikalki moztutako itsasertza, kareharriz, arroka bolkanikoz edo granitoz osatua.Abrasio-plataforma:Itsaslabarren behealdea zulatzen dute , eta harri zati handiak erortzen dira . Horren ondorioz itsaslabarra atzera egiten duteArkuakBloke isolatuak- GarraioaITSAS-KORRONTEEK: material txikiak garraiatzen dituzte.JITOKO-KORRONTEEK: haize nagusia itsasertzarekiko zeiharra denean sortzen dira.Ur laster horiek kostaldearekiko paralelo garraiatzen dute harea.- SedimentazioaHondartzak:harriak eta izaki bizidunen maskorrak birrintzen dituzte; horrek sortzen duen harea fin-fina meta daiteke.Geziak: itsasertzarekiko paralelo dauden hareazko barrak.Tonboloak: itsasertza eta uharteak lotzen  dituzten metaketak. Urmael isolatuak: jitoko ur-lasterrek garraiatutako harea metatzen denean sortzen  dira.

Entradas relacionadas: