Ur biziak higadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

2-Luiziak: maldetako material xeheen beheranzko higidura azkarrak, urek (gure kliman euri-urek) eta grabitateak eragindakoak.

     3- kreep eta lerradura: grabitateak eragindako harri-masaren beheranzko mugimendu geldoak. Hain geldoak izanik belarrak estalki etengabea era dezake lerratzen den lurzoruaren gainean; sarritan, zuhaitzen enborren goranzko okerdura soilik nabari daiteke. Prozesu horri, mendi-hegal oso batek jasaten duenean lerradura deritzo.


Ibai-haranen sistema

ibaiak lur gainean ubide finkoetatik itsasora, laku batera edo beste ibai batera doazen ur-korronte bideratu eta iraunkorrak dira.

Ibaien higidura-lana eta garraioa


ibaiak, kontinenteak modelatzen dituzten kanpo-eragile geologiko garrantzitsuenak dira. Kontinenteek 3-6 cm bitarteko altuera galtzen dute mendeko, erreka eta ibaien higadura-lanaren ondorioz.
Ibai batek garraiatzeko eta higatzeko duen indarra lotuta dago urak daraman abiadurarekin. Eta abiadura, ur-emariak eta aldapak baldintzatzen dute.

Higadura

Lana baldintzatzen duten beste faktoreak:

  • Garraiatutako material kantitatea: zenbat eta handiagoa izan karga, orduan eta indar gutxiago du ibaiak higatzeko , baina materialen arteko talkak zein materialen eta ubidearen artekoak higadura bultzatzen dute.

  • Ubidean dauden materialak: bigunak badira, errazago higatuko dira; material-txandaketa egonez gero, higadura diferentzialaren ondorioz ur-jauziak eta ur-lasterrak eratzen dira, nahiz eta failen ondorioz ere sor daiteke.

Ibaien-haranen modelatua


ibai-haranen modelatuan ibaia bada ere eragile nagusia, ez da bakarra, ur basatien ekintzak eta aldapetako harriek jasaten duten meteorizazioak era eragina dute. Horien ondorioz, ibai-harana batean bi zati bereizten dira: ubidea eta hegalak.


Ibaiaren indarra aldatu egiten da ibilbidean zehar; zati guztietan ez du lan geologiko bera egingo. Hiru zona bereizten dira:

Entradas relacionadas: