Unibertsoaren Jatorria eta Astronomiaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
con un tamaño de 2,52 KB
1. Unibertsoaren jatorria: Big Bang teoriaren frogak
1927an, Hubble konturatu zen galaxiak urruntzen ari zirela, argiaren espektroan Doppler efektua (gorriranzko desplazamendua) eraginez. Honek frogatzen du unibertsoa hedatzen ari dela, eta hasieran puntu bakar batean konprimituta zegoela: Big Bang-a.
2. Eguzki sistemaren jatorria
Eguzki sistemaren sorrera duela 5.000 milioi urte inguru kokatzen da, nebulosako materialak talka-uhin baten ondorioz elkartzen hasi zirenean. Erdigunean protoeguzkia sortu zen, eta inguruan biraka ari ziren planetesimalek planetak eratu zituzten.
3. Teoria nebularra eta planeten dentsitatea
Eguzkitik hurbil dauden planetak azkarrago biratzen dira eta gehiago konprimitzen dira (dentsitate handikoak); urrunago daudenak, aldiz, astiroago biratzen dira eta arinagoak dira.
4. Doppler efektuaren oinarria
Galaxien urruntzea Doppler efektuaren bidez azaltzen da. Gorriranzko desplazamenduak uhin-luzera handiagoa adierazten du, eta horrek galaxien urruntze-abiadura baieztatzen du.
5. Izar motak eta sailkapena
Izarrak sailkatzeko neurria, hidrogeno kantitatea eta tenperatura erabiltzen dira. Sailkapen-hizkiak berotik hotzera hauek dira: O, B, A, F, G, K eta M.
6. Kometa eta asteroideen arteko desberdintasunak
- Kometak: Izotzez osatutako gorputzak dira, Eguzkiaren inguruan orbita eliptiko oso itxiak egiten dituztenak.
- Asteroideak: Harrizko gorputzak dira, nagusiki Martitz eta Jupiterren arteko gerrikoan kokatuta daudenak.
7. Konstelazioak: definizioa eta jatorria
Konstelazioak itxura berezia duten izar-multzoak dira. Antzinako grekoek izendatu zituzten. Adibide bat: Pegasus.
8. Argiaren espektroa eta uhin-luzera
Giza begiak espektroaren zati txiki bat baino ez du ikusten. Kolore gorriak uhin-luzera handiagoa du urdinak baino; Doppler efektuaren arabera, urruntzean argia gorrirantz desplazatzen da.
9. Kordei buruzko teoria
Teoria honen arabera, oinarrizko partikulak (protoiak, neutroiak, elektroiak) ez dira puntu hutsak, baizik eta energia-bibrazioz osatutako korda txikiak. Bibrazio horrek zehazten du partikularen masa eta tamaina.
10. Unibertso paraleloak
Korden teoriak unibertso paraleloak existitzeko aukera iradokitzen du. Teoria batzuen arabera, unibertso batetik bestera pasatzeko bidea zulo beltzen bidez gerta liteke.