Uhin Elektromagnetikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,22 KB

UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK:

J.C. Maxwell-ek 1861 eta 1864. urteak bitartean garatu zuen eremu elektromagnetikoaren teoria, uhin elektromagnetikoen existentzia eta ezaugarriak aurresanez. Maxwell-ek aurkitu zuenez, uhin elektromagnetikoak argiaren abiaduran hedatzen dira, eta argia erradiazio elektromagnetikoen mota bat da.

Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, eta elkarren artean eta hedapen-norabidearekiko perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira. Izatez, inolako euskarri edo ingurune materialaren premiarik gabe.

Ezaugarriak:

  • Karga elektriko azeleratuek sortzen dituzte.

  • Espazioaren egoera elektromagnetikoaren aldakuntza periodikoaren hedapena dira.

  • Hedatzeko ez dute inolako euskarri materialen premiarik.

  • Uhin hauetan eremu elektrikoa eta magnetikoa, Ebkt. eta Bbkt., sinusoidalki aldatzen dira denboraren funtzioan, eta horregatik uhin harmonikoei dagozkien ekuazioak betetzen dituzte.

  • Ebkt. eta Bbkt. bektoreen moduluek honako adierazpen hau betetzen dute posizio eta aldiune jakinetan: E/B=c(uhinaren abiadura)

  • Uhin elektromagnetikoaren abiadurak hutsean balio hau du:

Entradas relacionadas: