TYT

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

lauaxeta=euzkadi

orixe= euskaltzaindia+EUZKADI/EUZKO-GOGOA aldizkariaren sorreran parte hartu
ZER EKARPENE EGIN ZION AITZOLEK? “Aitzol”ek, beste zenbait euskaltzaleren laguntzarekin, Olerti Egunak eratu zituen. Jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. “Aitzol” Euskaltzaleak elkarteko eragilerik sutsuenetarikoa izan zen.

EMAN TXIRRITAREN GARAIKO. Txirritaren garaian bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen. Dena den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsotarako tarterik faltako. Bertsolarien artean “Gaztelu”, “Saiburu” eta “Kaskazuri” ditugu. Txirritak benetako ofizioa bertsolaritza zuen. Husten ez zen ganbara zeukan buruan, agortzen ez zen etorria eztarrian. Ia denean zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean. Lehenengo goi-mailako bertsolaria izan zen.

NOLA SORTU ZIREN BERTSOLARIEN TXAPEL? Errepublikaren amaieran Donostian Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta bestek “Bertsolari-Egunak” antolatu zituzten, Lekuonaren hitzaldiaren ondorioz. Lehen irabazlea Basarri izan zen, eta bigarrena Txirrita.

ZEINTZUK DIRA ATZERRIKO? Atzerriko literaturaren idazlerik esanguratsuenak eta obrak hauek dira: Telesforo Monzon eta “Urrundik” poema liburua, Jokin Zaitegi eta “Goldaketan”, eta Jose Eizagirre eta “Ekaitzpean”. Orixek eta Andima Ibiñagabeitiak EUZKO-GOGOA aldizkarian idazten zuten.

ZER DA EUZKO GOGOA?EUZKO-GOGOA 1950ean Guatemalan Zaitegik eratu, zuzendu eta kaleratu zuen kultur aldizkaria da. Euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena da. ESKUALDUNA aurreko mendeaz geroztik astean behin Iparraldean kaleratzen zen aldizkaria da. Gorabehera batzuk izan arren, liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuen. Astekari horren zuzendaria Xalbat Arotzarena izan zen. Euskal idazle batzuk nazien alde egon ziren; besteak, ordea, ezkertiarrak ziren.

ZEIN IZAN ZEN GERRAOSTEKO? Gerrako lurrikarak erasan nabarmena egin zion Euskaltzaindiari; ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 inguru arte ez zuen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen, eta eginkizun garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zuen.

NOIZ NORK SORTU EGAN? EGAN 1948an jaio zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buletinaren eranskin literario moduan. 1954an euskara hutsean eta itxura lodiagoarekin berrantolatu zen, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.

LOTU SALBATORE MITXELENAK. Frankismoaren giro zitalean idatzitako olerkia da “Eusko-negarra”. Gerraren ondorioak azaltzen ditu Euskal Herrian: pinuak ordezkatu ditu lizar, pago, intxaur, gaztaina eta haritzak, eta erdarak euskara. 6. Eta 7. Ahapaldietan agertzen da.



Entradas relacionadas: