Tximista gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,19 KB

GERRA HOTZAREN hasiera zen.


b. Nazio Batuen sorrera:


Nazioarteko gatazkak gainditu nahirik eta beste mundu gerra bat ez errepikatzeko, NBE sortu zuten garaileek. 1945eko udan Nazio Batuen gutuna izenpetu zen San Frantzisko. Estatu independente guztiek parte hartzeko eskubidea bazuten ere, gerrako garaileek botere handiago izango dute, Segurtasun Kontseiluan kide egonkor izango baitira eta beto eskubidea izango baitute (AEB. SESB, Erresuma Batua, Frantzia eta azkenik Txina).


Nazio Batuen Erakundearen banderaOKNbQ9ROW97HVwCBhNLcLActIKwzNAGwHObioezv

c. Deskolonizazioa:


Europako metropoli kolonialen ahultasunak, nazioarteko bultzada (Nazio Batuen Gutunean autodeterminaziorako eskubidea) eta askapenerako mugimenduen iharduera gero eta sendoagoak esplikatzen dute Afrikan, Asian eta Ozeanian bereziki koloniak independizatzea eta estatu berriak sortzea.


2.2.2. Gerra fronte berriak eta oreka: (1941-1943)


A. Gerra Sobietar Batasunean (Sobietar batasunak ez dauka gerran sartzeko gogorik, baina arrazoi hauen gaitik sartzen da):


Errusia Hitlerren bizitzeko espazioaren barruan egon zen beti. Bi diktadoreek sinatutako itunak momentuko taktika bati erantzuten zion bakarrik. Hitlerrek mendebaldeko frontera bideratu nahi zituen bere indar guztiak eta Stalinek denbora behar zuen Sobietar batasuna balizko gerra baterako prestatu ahal izateko.


1941. Urtean, Europa osoa bere eskuetan zegoelarik, Hitlerrek Errusia erasotzeko momentua zela erabaki zuen. Bizargorri operazioan 3 milioi soldadu (ekialdeko fronteran) hartu zuten parte ekainaren 22tik aurrera.


Hitlerrek Napoleonek egindako akats berdina egin zuen. Lehenengo hilabeteetan armada naziak erraz egin zuen aurrera, baina sobietarrek Leningradon geldiarazi zituzten, Moskun ez ziren sartu eta 1942ko negu gorriak alemaniarrak harrapatu eta geldiarazi zituen, sobietarrei berrantolatzeko aukera ematen zien bitartean.


B. Gerra Afrikan:


1942. Urtean garrantzia hartuko du fronte honek, aliatuek Italia inbaditzeko bidea aurkituko baitute bertan. Italiarren porrotaren ondoren, alemanak saiatu ziren Afrika iparraldea (Egipto) eskuratzen Rommel (Basamortuko arratoia, azeria??) mariskalaren gidaritzapean. Baina azkenik aliatuak (Britainiar, estatu batuar eta De Gaulle jeneralaren Frantzia Libre izeneko armada) Tunisia (Tunez), Algeria eta Marokoz (Marruecos) jabetu eta Afrika iparralde osoa kontrolatuko zuten. Italia 1943an inbaditzeko plataforma prest zegoen beraz.

C. Gerra Ozeano Barean:


Fronte honetan hazten ari diren bi inperialismo ditugu aurrez-aurre: AEB eta Japonia.


Japoniarrek Estatu Batuen Pearl Harbour itsas-basea (Hawai uharteak) bonbardeatu zutenean (1941eko abenduaren 7an) AEB-ek gerra deklaratu zioten Japoniari eta Ardatzeko gainontzeko potentziei, ipar-amerikarren eragin eremua Pazifikoan arriskuan baitzegoen. (...,...)

Entradas relacionadas: