Turismoa: Kontzeptua, Garapena eta Eraginak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,93 KB
Turismoa
Turismoa: pertsonek beren ohiko bizilekutik kanpo igarotako egonaldi eta bidaietan egindako jarduerak dira. Denbora-tartea: gau batetik urtebete artekoa da. Fenomeno garaikidea da. Booma 1950ean gertatu zen, ekonomiaren hazkundearekin batera, eta masa-fenomeno bihurtu zen.
- 1950/1960: autoa (Mediterraneo kostaldea).
- 1970: hegazkina (bidaia-agentziak).
- 1980: turismo mota berriak.
Garapen-arrazoiak
- Errentak gora egin: jendeak turismoan diru gehiago gastatzen du.
- Komunikazioak hobetu: denbora eta kostuak murriztu dira.
- Denbora libre gehiago izateko aukera.
- Turismo-eskaintza handitu eta dibertsifikatu: hotelak, apartamentuak...
- Konpainia espezializatu handiak garatu: toki berriak ustiatu, publizitate-kanpainak...
- Muga-izapideak arintzea edo kentzea.
Turismo motak
- Itsasertzekoa: eguzkia eta hondartza gozatzea (Mediterraneoa, Karibe eta Kalifornia).
- Mendikoa: balio naturala eta paisaia gozatzea (Alpeetan, Pirinioetan).
- Kulturakoa: historia eta arte-interesa duten tokiak bisitatzea (Paris, Viena...).
- Negozio-turismoa: enpresa-bilerak egiteko (New York, Tokio...).
- Landa-turismoa: nekazaritza-turismoa da; etxeetan, landa-hoteletan eta abarretan egiten da.
- Abenturazkoa eta termalismoa.
Nazioarteko turismo-fluxuak: Jatorri eta helmugetako eremuak
Turista gehienak herrialde garatuetakoak dira.
- Europa turismo-eskualde nagusia: hiriak, Mediterraneoko hondartzak eta neguko kirolak (Frantzia, Espainia, Italia eta Erresuma Batua).
- Ipar Amerika bigarren postuan: Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko.
- Karibe, India eta Asiako zati bat.
Turismoaren irabaziak
- Herrialde hartzaileen aberastasuna handitzen du.
- Ekonomia eta lan-merkatua sustatzen du.
- Garraio-azpiegiturak hobetzen eta eraikitzen dira.
- Landa-eremuetan ekonomia-aukera berriak sortzen ditu.
Turismoaren arazoak
- Eskualdeko ekonomia-desorekak gero eta handiagoak: batzuetan bakarrik hobetzen dira turismo-azpiegiturak eta beste leku batzuk gaizki daude.
- Enplegua urtarokoa eta behin-behinekoa da: askotan enpleguak denboraldi batekoak dira (Aste Santua, uda...). Lanaldi luzeak eta soldata baxuak.
- Ingurunean inpaktu handia: itsasertzeko eremuetan paisaia suntsitu eta uraren eskari handia dago. Mendiko eremuetan basoak suntsitu, espezieak desagertu, lurra higatu, urak degradatu eta zaborrak ugaritu egiten dira.