Turismoa Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

-Espainiar ekonomian berebiziko garrantzia duen jarduera ekonomikoa da turismoa.

-XX.mendearen erdialdetik hona, urteko ehundaka milioi pertsona mugiarazten ditu. Herrialde askorentzat doru-iturri garrantzitsua da.

-Pasa den urtean, Espainiara 83,7 milioi turista iritsi ziren Espainiara eta 92.000 milioi euro gastatu zituzten.

-Turismoa,pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten duten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuekin egiten dena eta urtebete baino iraupen gutxiagoan eta egun bat baino luzeagoan.

-Espainain merkataritza balantza defizitarioa orekatzen laguntzeko ezinbesteko erreminta da gobernuarentzat.

-50eko hamarkadan hasi zen pizten turismo espainiarra. Herrialde exotikoa, merkea, eguzkitsua eta hondartza ugari izateak.

-Hasiera hartan, atzerriarekiko irekiera ekonomikoak erosketa-ahalmen urriko turismoa ekarri zuen. Halere, ezaugarri negatibo batzuk ere bazekartzaten atxikirik: 1.profil baxuko turismoa 2. udatiarra 3. erabat Mediterraneoko kostan polarizatua

-Boom turistiko bat bizi izan zen 1973. urtera arte. 60ko hamarkadan batez ere mugak ireki berriak dituen Espainiak hartuko du: eguzkia eta hondartzak, paella eta zezenak, horra hor bere ezaugarri topikoak. Spain is different.

-1974tik 1980ko hamarkada hasiera bitartean beste garai bat bizi ditu Espainiak. Krisi ekonomikoak turistak gutxiagotuko dituzte.

-Baina era berean jarduera turistokoak urteotan sendotu, sisiko turismoari aurre egiteko estrategiak garatu eta gizarte segurantzarekin harremanak ezarri ziren erretiroa harturtako pertsonen aisialdia sustatzeko.

-Demokraziarekin erkidegoek, 80 hamarkadaren amaieratik aurerra, gaitasun turistikoa garatu eta kudeatzeko orduan gero eta autonomia handiagoa lortuko dute.

-Krisia bizi izan du dena den turismoaren sektoreak: garestitzeak lehiakortasuna galaraziko dio, lehiakide berriak agertuko dira (Maroko, Kroazia, Txekia, Turkia…).

-Arazo berriei aurre egiteko zenbait neurri adostu ziren: kalitatezko turismoa sustatu, turismoa berrasmatu. Azken hau landa-turismoaren edo kirol-turismoarena.

-Turisten jatorriari dagokionez, bereizketa bat egin genezake:

-Turismo internazionala: gehienak europarrak dira, hamarretik zortzi baino gehiago. Erresuma Batutik datoz; Alemania, Frantzia. Aipatzekoa da Errusiako eta Estatu Batuko turisten gorakada.

-Turismo nazionala ere asko igo da azken hamarkadetan, bizi-maila, garraiobide eta mugimenduen heren bat Madril eta Kataluniatik irteten da…

-Espainioako leku historikoek zenbait ezaugarrien arabera sailka daitezke: klima, irisgarritasuna eta irudi soziala.

-Batetik, espainiar zein atzerritar asko eguzkia eta giro epelaren bila datoz Espainiara.

-Horregatik kostalde mediterraneoa da helmuga nagusia, kanariar eta balear uharteekin batera.

-Azkenik, zenbait turismogune jakinek prestigio eta ahalmen ekonomiko handiko jendartearen biltoki izan dira.

-Gaur egun Malaga eta Alacantek betetzen duten tokia, XX.mende hasieran Donostia eta Santanderrek betetzen zuten.

-Bestalde, Kantauriko itsasertzean beste motatako turismoa garatu da: askotariko paisaiak, kulturak eta turismo dentsitate txikiak: Santander, Laredo edo Donostia.

-Azken urteetan barnealdeko turismoa ere garatu da: MadrilToledo edo Salamanca.

-Beste herrialde bisitatu batzuk: Cataluñak, Kanariar Uharteak, Balear Uharteak, Andaluzia.

-Neguko turismoa: Sierra Nevadan edo Erdialdeko Mendikatean, Pirinikoetako Huesca eta Lleida.

-Landa-turismoak eta turismo kulturalak ere garrantzia irabazi dute pixkanaka.

-Amaitzeko, esan turismoak zuzeneko bi milloi t´erdi lanpostu sortzen dituela, hau da enpleguaren %11,5, eta BPGren %11 aportatzen dituela esatea nahikoa dela.

Entradas relacionadas: